Abando, Begoña, Castaños, Esperantza, Irala, Deustu, Basurtu, La Perrera eta Otxarkoagako Kidegune eta Gazteguneetako 109 haur, “XVI. First Lego League Euskadin” bihar

Otsailak 21

  • Otsailaren 22an, larunbata, Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen aldi berean egingo den torneoan parte hartuko dute.

  • Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotzia Donostiako Deustuko Campuseraino joango da, hurbiletik animatzeko. Han lehiatu behar dira Bilboko Udalak sustatutako taldeak.

Abando, Begoña, Castaños, Esperantza, Irala, Deustu, Basurtu, La Perrera eta Otxarkoagako udal Kidegune eta Gazteguneetako 13 taldetako 109 haurrek parte hartuko dute guztira bihar, larunbata, otsailak 22, “First Lego League Euskadi”ren XVI. edizioan (2024-2025).

Guztira 170 taldek defendatuko dituzte beren proiektuak. Aurten iaz baino 63 pertsona gehiagok eta 5 talde gehiagok parte hartuko dute. Gainera, beste auzo batzuetara zabaldu da: Zazpi Kaleak, Irala eta Deustu. Urriaz geroztik, taldeak aurtengo erronka prestatzen ari dira, ozeanoetako ikerketari lotua: “Sumerged“.

“First Lego League Euskadi” nazioarteko hezkuntza-programa bat da. Urtero, mundu osoko 90 herrialdetatik datozen 4 eta 16 urte bitarteko 250.000 gaztek baino gehiagok hartzen dute parte bertan. Taldeko ikaskuntza-esperientzia dibertigarrien eta erronka tematiko errealen bidez, programa honek zientzia eta teknologiarenganako interesa piztu nahi du txikitatik, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloen bitartez.  Parte hartzen duten taldeek mundu zientifiko eta digitalerako trebeziak garatzen dituzte, eta zenbait balio bereganatzen dituzte, hala nola aurkikuntza, berrikuntza, inklusioa eta talde-lana.

Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta UPV/EHUk antolatu dute “First Lego League Euskadi”ren XVI. edizioa.Egoitza anitzeko txapelketa bihar izango da Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen aldi berean.

  • FLL Euskadi BILBAO, Deustuko Unibertsitateak antolatua (Bilboko campusa).
  • FLL Euskadi DONOSTIA, Deustuko Unibertsitateak antolatua (Donostiako campusa).
  • FLL Euskadi MONDRAGON, Mondragon Unibertsitateak antolatua (Arrasateko campusa).
  • FLL Euskadi VITORIA-GASTEIZ, UPV/EHUk antolatua (Arabako campusa).

Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotzia Donostiara joango da Bilboko taldeak animatzera:

Lego ABANDO
Kategoria: Challenge
Taldearen izena: BILBAOGAZTE URSAKONEKOAK
Parte-hartzaileen kopurua: 10

Lego BASURTU I
Kategoria: Explorer
Taldearen izena: BILBAOGAZTE OLAGARROBOTAK
Parte-hartzaileen kopurua: 6

Lego BASURTU II
Kategoria: Challenge
Taldearen izena: BILBAOGAZTE MIDIMBIAK
Parte-hartzaileen kopurua: 10

Lego BASURTU III
Kategoria: Challenge
Taldearen izena: BILBAOGAZTE DRAGONES MARINOS
Parte-hartzaileen kopurua: 10

Lego BEGOÑA
Kategoria: Challenge
Taldearen izena: BILBAOGAZTE CALAMARENS EN NUESTRA SALDA
Parte-hartzaileen kopurua: 8

Lego CASTAÑOS
Kategoria: Challenge
Taldearen izena: BILBAOGAZTE TEKNOATLANTIS
Parte-hartzaileen kopurua: 10

Lego DEUSTU
Kategoria: Explorer
Taldearen izena: BILBAOGAZTE OZEANIDAI
Parte-hartzaileen kopurua: 6

Lego ESPERANTZA I
Kategoria: Explorer
Taldearen izena: BILBAOGAZTE TSUNAMIA
Parte-hartzaileen kopurua: 5

Lego ESPERANTZA II
Kategoria: Challenge
Taldearen izena: BILBAOGAZTE TEKNOURPEKARIAK
Parte-hartzaileen kopurua: 10

Lego ESPERANTZA III
Kategoria: Challenge
Taldearen izena: BILBAOGAZTE ROBOTICS
Parte-hartzaileen kopurua: 10

Lego IRALA
Kategoria: Challenge
Taldearen izena: BILBAOGAZTE URETAKO LEGO
Parte-hartzaileen kopurua: 10

Lego LA PERRERA
Kategoria: Challenge
Taldearen izena: BILBAOGAZTE KARRAMARROAK
Parte-hartzaileen kopurua: 7

Lego OTXARKOAGA
Kategoria: Challenge
Taldearen izena: BILBAOGAZTE LEGOTXAR
Parte-hartzaileen kopurua: 7

SARE SOZIALAK: