Aste honetan irekiko da Bilboko enpresek 2022-2023ko Enplegu Planetako Kontratazio-Laguntzak eskatzeko epea

Abenduak 27

  • 2022-2023 aldirako Bilboko Enplegu Planaren lerro honekin bat egiten duten enpresek gehienez ere 10.000 euroko laguntzak jaso ahalko dituzte kontratu mugagabe bakoitzeko Laguntzak ostegunetik, abenduaren 29a, aurrera eta 2023ko urtarrilaren 13ra arte eskatu ahal izango dira honako web orri honen bidez: www.bilbaoayudascontratacion.eus

  • Neurri horren bitartez, kalitate oneko enplegu egonkorra sortzea sustatu nahi da eta enplegua eskuratzeko aukera bultzatzea lanpostu batera sartzeko zailtasun gehien dituzten pertsonei.

Kalitate oneko enplegu egonkorra sortzea sustatzeko estrategia gisa, enpresa pribatuek egiten dituzten kontratazioetarako laguntzak handitu dituzte Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako 2022-2023ko enplegu-planetan. Hori horrela, aurtengo edizioan dirulaguntza jasotzen duten enpresek 10.000 eurora arteko dirulaguntza jaso ahal izango dute kontratu mugagabe bakoitzeko.

 

Lantokia edo ekonomia-jarduera Bilbon duten tokiko enpresek ostegunetik, abenduaren 29a, eta 2023ko urtarrilaren 13ra arte eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak web orri honen bitartez: www.bilbaoayudascontratacion.eus. Guztira, 230 kontratu mugagabe lagunduko dira diruz, lanaldi osokoak edo partzialekoak, eta gutxieneko % 50eko lanaldiarekin. Bestalde, kontratazioen bitartez, enplegu garbia sortu beharko da enpresan aurreko sei hilabeteetan zegoen batez besteko plantillari dagokionez.

Kontratatutako pertsonak langabezian egon beharko dira eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egon kontratua hasi aurreko egunean.

Laguntza hau lortu nahi duten enpresa pribatuek bi motatako laguntzak jasotzeko aukera izango dute:

  • 10.000 euroko gehieneko dirulaguntza arduraldi osoko lan-kontratu bakoitzagatik, baldin eta kontratatutako pertsona kolektibo hauetakoren bateko kide baldin bada:
    • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren onuradunak edo titularrak
    • 35 urte baino gutxiagokoak
    • Iraupen luzeko langabeak
    • Bilbon bizi diren 55 urtetik gorako pertsonak

Dirulaguntzaren azken kopuruak ezin izango du urteko ordainsari-kostuen % 100 gainditu, Gizarte Segurantzaren kotizazioa barne hartuta. Bestalde, dirulaguntzaren zenbateko guztiak % 10 gehiago handituko dira, baldin eta emakumeak kontratatzen badira.

  • 8.000 euroko gehieneko dirulaguntza arduraldi osoko lan-kontratu bakoitzagatik beste kontratuetarako.

Kasu honetan, dirulaguntzaren azken kopuruak ezin izango du urteko ordainsari-kostuen % 75 gainditu, Gizarte Segurantzaren kotizazioa barne hartuta.

Lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, dirulaguntza lanaldiaren proportzionala izango da.

Bestalde, dirulaguntzaren zenbateko guztiak % 10 gehiago handituko dira, baldin eta emakumeak kontratatzen badira. Laguntzaren amaierako zenbatekoak ezingo du kontratatutako pertsonen soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzako kostuen % 100 gainditu.

BILBOKO ENPLEGU PLANA 2022-2023

2022-2023ko Enplegu Plana kalitate oneko enplegua aktibatzearen aldeko apustu bat da, baina aldi berean ahalegin handiagoa egin nahi da kolektibo zehatz batzuengan, honako hauengan, besteak beste: gazteak, langabeak, emakumeak eta zaurgarritasun-egoera larriagoan dauden pertsonak. Hori aintzat hartuta, 2022-2023 aldirako planetan 523 enplegu berri eskainiko dira hirian, eta 10,5 milioi euroko aurrekontu-zuzkidura eskainiko zaie.