Urriak 30
- Ekimen hau Bilboko Udalak bultzatzen du, Bilbao Ekintzaren bidez, eta aurten 15. edizioa beteko du, enpresen eta komertzioen etorkizuna babesteko helburuarekin, epe luzeko ikuspegia hobetuz eta enpresei erabakiak hartzea erraztuz.
- Guztira 21 profesionalek euren jakintza eta esperientzia eskaintzen dizkiote enpresa banari, euren estrategia sendotzen laguntzeko, hainbat sektoretan.
- Programa honetan, 2008an hasi zenetik, 96 mentorek eta 196 enpresa txiki eta ertain eta komertziok parte hartu dute. Beraz, hiri mailako apustu sendoa da, ekonomia eta enplegua hobetzen lagunduko duena.
- (Bilbo, 2023ko urriaren 27a).- Gaur Mentoring Bilbao programaren hamabosgarren edizioa hasiko da. Ekimen hori Bilboko Udalak abiatu du Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez. Helburua: enpresa txiki eta ertainei eta komertzioei laguntzea, haien gaikuntza, eskumenak eta trebeziak garatzen lagunduz, epe luzeko ikuspegia hobetzeko eta erabakiak errazago hartzeko.Guztira 66 proiektuk eskatu dute mentoretza; azkenean 21 aukeratu dira edizio honetan parte hartzeko. Datu horiek edizio hau, aurrekoarekin batera, orain arte eskaera handiena izan dutenen artean kokatzen dute.
Aurten parte hartzen duten 21 mentoreetatik askok esperientzia errepikatuko dute, lau profesional berrirekin batera, modu altruistan lehen aldiz parte hartuko dutenak. Horrela, programa honek hirian dituen finkapena eta arrakasta berresten dira.
ESPERIENTZIAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA
Hurrengo zortzi hilabeteetan, mentoreek eta mentorizatuek topaketak eta bilerak egingo dituzte, esperientziak, aholkuak eta informazioa partekatzeko. Topaketa horien helburua pertsona mentorizatuen profesionalizazioa hobetzea da, esperientzian oinarritutako ikaskuntzari, ideia berriak pixkanaka txertatzeari eta negozio-planak hedatzen lagun dezakeen harreman-sare bat sortzeari esker.
Hautatutako enpresa guztiek urtebete baino gehiago dute jardunean, eta hainbat sektoretakoak dira: zerbitzu profesionalak, pertsonalak, komertzioa, ostalaritza, turismoa, aisialdia, kirola eta teknologia, besteak beste.
2008an Mentoring Bilbao programa abian jarri zenetik, Bilboko Udalak tresna horrek nazioartean izan duen eraginaren aldeko apustua egin du, eta guztira 196 komertziok eta enpresa txiki eta ertainek lehiakortasuna hobetu dute, parte hartu duten 96 mentoreen laguntzaren bidez.
Bilboko Mentoringeko XV. edizioko parte-hartzaileak
Mentorea Mentorizatutako enpresa
Aitor Ezkerra VISIOGRAFF
Aitor Gazteluiturri TUNIPANEA
Claudia Ramos IBONE FISIOTERAPIA RESPIRATORIA
Cristina Alonso FISIOTERAPIA MAZA
Cristina Oñate YESSER DECORACIÓN
Fernando García BIGEST
Gonzalo Mota PANARAMA
Iratxe Marian MERTIA
Javi Lezama NOVADECOR
Javier Gurrutxaga AIDURU
Javier Pet SWIFTFLATS
Jose Ramón Rivero BASQ COMPANY
Josu Santacruz CENTRO VASCO DE APARATO DIGESTIVO
Lucia Moran ANIMA 3D
Unai Olabarrieta FISIOTERAPIA NAGUSIA
Narciso Vaca HIRU ESTUDIO
Pedro Aller FUN RIDERS
Iñaki Hernando BILBO DULCE SALADO
Susana Dávila CLÍNICA BALEA
Inma Uzkudun MARIJE MACHO
Javier Innerarity CLÍNICA CODA
SARE SOZIALAK:
- Bilboko Udala: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
- Bilbao Ekintza: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM