Bilboko 87 saltokitan erakusleihoak apainduko dituzte, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko

Otsailak 1

  • Otsailaren 1etik 11ra bitartean, hiriko zortzi barrutietako 87 saltokitan erakusleihoak apainduko dituzte, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko.
  • Bilboko Udalak eta Elhuyarrek martxan jarri dute “Erakusleihoak, otsailaren 11 #O11Erakusleihoak” ekimenaren laugarren edizioa, emakumeek zientzian duten garrantzia ikusarazteko eta horren inguruan gizartea sentsibilizatzeko, bai eta neska eta neskatilengan bokazio zientifikoak sustatzeko ere.
  • Herritarrek ginkana batean parte hartzeko aukera izango dute; horretarako, erakusleihoetan egongo diren QR kodeak eskaneatu eta emakume zientzialariei buruzko galderak erantzun beharko dituzte.
  • Nobedade gisa, Zabalgune Eraikineko atari nagusiak erakusketa bat hartuko du otsailaren 9tik 14ra bitartean: “Emakumeak zientzialari eta teknologo”; zientziaren eta teknologiaren alorreko hamabi emakumeren ilustrazioak egongo dira bertan ikusgai eta sarrera doakoa izango da.

Bilboko Udalak eta Elhuyarrek martxan jarri dute “Erakusleihoak, otsailak 11 #O11Erakusleihoak” proiektuaren laugarren edizioa. Ekitaldiak harrera ona izan du beste behin, izan ere, udalerriko 87 saltokik bat egin dute proiektuarekin, hau da, 2023an baino zortzi saltoki gehiagok, beraz, parte-hartzea %9,1 igo da. 

Saltokiek beren erakusleihoak apainduko dituzte otsailaren 1etik 11ra bitartean, emakumeek zientziaren eta teknologiaren esparruan egindako lana ezagutzera emateko. 

Gainera, aurten, proiektua nabarmen dibertsifikatu da eta Bilboko zortzi barrutietako saltokietara iritsiko da: Deustu, Uribarri, Otxarkoaga/Txurdinaga, Begoña, Ibaiondo, Abando, Errekalde eta Basurtu/Zorrotza.

Horiek horrela, Bilbok bat egingo du otsailaren 11n ospatzen den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin.

EMAKUME ZIENTZIALARI BAT ERAKUSLEIHO BAKOITZEAN

Hiriko saltoki bakoitzak zientzialari baten lanari eskainiko dio bere erakusleihoa. Horretarako, kasuan kasuko zientzialariak egindako lanari lotutako informazio-kartelak eta ilustrazioak jarriko dituzte, eta hark egindako ikerketan inspiratutako motiboekin apainduko dute dendaren erakusleihoa. Modu horretan, saltzaileak zientzialari horien lanaren eta bizitzaren dibulgatzaile bihurtuko dira, eta emakumeek zientziari egindako ekarpena herritarrei helarazten lagunduko dute.

Gainera, bigarren urtez, ginkana batean parte hartzeko aukera egongo da: parte hartzaileek Actionbound aplikazioa deskargatu eta dendaz dena joan beharko dute, hamabi emakume zientzialarien kartelak bilatzeko, ondoren, QR kodeak eskaneatu eta bertan agertzen diren galderak erantzun beharko dituzte. Iaz arrakasta handia izan zuen ginkanak herritarren eta ikastetxeen artean, horregatik aurten galderen zailtasun-maila aldatu da, parte-hartzaileen adinera egokitzeko.

Bestalde, otsailaren 9tik 14ra bitartean, Zabalguneko Eraikinaren atari nagusian “Emakumeak zientzialari eta teknologo” erakusketa doan bisitatzeko aukera egongo da, “Erakusleihoak, otsailak 11” proiektuan ikusgai jarriko diren irudietan oinarrituta.

Edizio honetan, hauexek izango dira “Erakusleihoak, otsailak 11” ekimenean omenduko ditugun emakume zientzialariak:

  • Ana Zubiaga Elordieta (Forua, Bizkaia, 1959). Biologoa
  • Angela Saini (Londres, Erresuma Batua, 1980). Gai zientifikoen inguruko kazetaria
  • Brigitte Baptiste (Bogota, Kolonbia, 1963). Ekologoa
  • Uxue Fernandez Lasa (Urretxu, Gipuzkoa, 1984). Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikerlaria.
  • Ana Teresa Diego (Bahía Blanca, Argentina, 1954-1976). Astronomia ikaslea eta ekintzaile komunista.
  • Mary Anderson (Greene, AEB). Asmatzaile eta ekintzailea.
  • Miriam Friedman Menkin (Riga, Letonia, 1901-1992). Genetista eta enbriologoa.
  • Elena Ponciano Paino (Durango, Bizkaia, 1980). Arte Plastikoen eta Ehunaren Diseinuaren goi-mailako teknikaria. Soldadura eta galdaragintzako teknikaria.
  • Wangari Maathai (Ihithe, Kenia, 1940-2011). Ingurumenaren aldeko ekintzaile eta politikaria.
  • Chieko Asakawa (Osaka, Japonia, 1958). Informatikaria.
  • Gro Harlem Brundtland (Bærum, Norvegia, 1939). Mediku eta politikaria.
  • Maia Duguine Haristoy (Hazparne, Lapurdi, 1979). Euskal hizkuntzalaria

Omendutako emakumeei buruzko istorioak eta ilustrazioak webgune honetan daude eskuragarri: Bizilabe otsailak 11.

Honako saltoki hauek egin dute bat proposamenarekin, Bilboko merkatarien elkartearen parte-hartzearekin:

  • Deustu: AR Estylistas; CK Estilistas; Centro Visual Argia; F2 Informática; Farmacia Arilla; Farmacia Marian Linaza Peña; Farmacia Zubiri Zuaznabar; Farmacia Inma Olabarrieta; Frutería Zelaia; La Ventana Natural Deusto; La Txika de la Cerveza; Psikolan; Salón Stilo21 Peluquería
  • San Ignacio, Ibarrekolanda y Elorrieta: Amordisquitos; Clínica Dental Bilbo Latina; El Armario de Tater; Etxean Liburudenda; Farmacia Maria Feo Onzain; Herboristería Zarza.
  • Auzoa Berritzen: Atelier Olga Yrazu; Autoservicio Álvaro; Farmacia Uraga; Farmacia Zurbaranbarri; Farmacia Pont Goiricelaya; Frutas Manuela; Ikusi Optika; Peluquería Lamiak; Pilates Ongiro.
  • Otxarkoaga / Txurdinaga: Dietética y Masajes Ponin; Lasai Belleza y Bienestar; Optikari; Mahatserri Taberna; Librería Sorgiña.
  • Santutxu: Farmacia Begoña Ispizua; Iziar Peluquería; Librería Garza; Librería Pernet; Yesser Decoración.
  • Alde Zaharra: A&J Complementos; A2m Gabinete de Fisioterapia; Bi By Jatera; Boutique La Media; Farmacia Tendería; Farmacia Artekale; Geuria Merkatua; Pedro Salcedo; SKFK.
  • Abusu-La Peña: Asesoría Energética Aurrezki; Kafé Andra-Mari.
  • Bilbao La Vieja: Asociación Sortarazi; Farmacia María Rodríguez de Pablo; Farmacia Villasante.
  • Bilbao Centro: Abuelo Actual Ortopedia; Anna Pan y Café; Arabell; EHU Denda; Menkes Bilbao; Esiete Interiorismo y Decoración; Floristería Avi-Flor; Lola Dacosta Tienda Erótica; Lulú Martinés; Luabi Decor SL; Maslife Buenos Aires; Masquegorros; Nahiarte; Peluquería Tonific; Marisa Etxebarria Agencia de Seguros; Resu Karé Estética; Skin Gallery by Arduan; Terai Cosmética; Urtxintxa Juguetería; Zarzamora.
  • Errekalde: Café-Bar Tobogán; Centro de Estética Imagen y Belleza Tania Lorenzo; Farmacia Arantza Madariaga Perez; Farmacia Sonia Hernández; Ferretería Rekalde; M.J. Oñate; Moda Infantil Yoli.
  • Irala: Peluquería y Centro de Belleza Iris.
  • Basurtu-Basurtoberri: Arduan; Entrefocos; Farmacia Josune Ereño.
  • Zorrotza: Centronet; Librería Lápices; Farmacia Rouco Martínez; Floristería Anabel.

Ekimena orain dela lau urte sortu zuen Elhuyarrek, Bizilaberen baitan, gazteentzat diseinatutako aisialdiko jarduera zientifiko eta teknologikoen parte izan zedin. Astero 134 gaztek parte hartzen dute Bilboko Bizilaben. Iaz gertatu zen bezala, Bilborekin batera, beste udalerri batzuek ere bat egin dute “Erakusleihoak, otsailak 11” ekimenarekin.

Proiektuarekin bat egin duten 300 saltokiak Euskadiko hamabi udalerritan kokatuta daude. STEAM hezkuntzaren bidez, Elhuyarrek neskak gai zientifiko eta teknologikoetan parte hartzera animatzen ditu urte osoan zehar, horretarako, emakume zientzialarien lana ikusarazten du eta lan horren garrantzia azpimarratzeko proiektuak egiten ditu, erreferenteak sortzeko eta beren ikerketa-lanak gazteei hurbiltzeko asmoz. Horrela, emakume horien bizitza, ibilbidea eta eredua ezagutzeko aukera eskaintzen dute, ideia faltsuak eta estereotipoak alde batera uzteko.

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Nazio Batuetako Batzar Orokorrak 2015ean erabaki zuen otsailaren 11 izango zela Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, emakumeek eta neskek zientzian erabateko partaidetza eta parte-hartze parekidea izan dezaten lortzeko eta emakumeengan bokazio zientifikoak sustatzeko.