Hasi da Bilbon Europako Kirol Anitzeko Triatloi Txapelketa. diziplina horretako ekitaldirik handiena da, eta 8.000 kidek baino gehiagok hartuko dute parte

Irailak 16

  • 2022an izango den kirol anitzeko triatloirik garrantzitsuena Bilbon abian jarri da. Hasierako zeremonian Juan Mari Aburto alkatea egongo da.

  • Bilbon antolatuko dira Duatloi-, Aquabike- eta Triatloi-txapelketak, baita hasierako eta bukaerako zeremoniak, dominen banaketa eta egun hauetan hirian egongo diren askotariko jarduera ludikoak ere.

  • 8.000 kidek baino gehiagok hartuko dute parte irailaren 17tik 24ra antolatuko den Europako Kirol Anitzeko Triatloi Txapelketan.

Gaur hasiko da Bilbon Europako Kirol Anitzeko Triatloi Txapelketa, diziplina horretan 2022an izango den ekitaldirik handiena.

Kirol-ekitaldi zoragarri hau gaur arratsaldean 19:00etatik aurrera Areatzako parkeko Kioskoan ospatuko den zeremonia batekin hasiko da, eta bertan izango da Juan Mari Aburto alkatea, hasiera ofiziala egiteko. Alkatearekin batera egongo dira Bizkaiko Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saileko diputatu den Ainara Basurko; Triatloiaren Espainiako Federazioko (FETRI) zuzendari den José Hidalgo, eta Europako bere homologoaren (ETU) zuzendariordea, Chris Kitchen.

« Kirol-zinen » ostean, Areatzako pasealekuan ospakizun bat egingo da Oxabiren kontzertu eta guzti.

Bihar, larunbata, irailak 17, goizeko 09:00etatik aurrera Europako Duatloi txapelketen lehenengo lehiaketak izango dira. Egun horretan bertan, 12:00etatik aurrera, Areatzako pasealekuan landako kirolaren erakusketa bat izango da, trikitixen doinuz girotutakoa.

Areatzako pasealekuan bertan, 20:15ean, Duatloi-txapelketako Sprint, Elite eta 23 urtez azpikoen kategorietako dominak banatuko dira, eta zeremoniaren ostean Swingtronics taldearen kontzertu bat egongo da.

Igandean, irailak 18Europako Duatloi-txapelketek aurrera jarraituko dute. Horrez gain, 12:00etatik aurrera Areatzako pasealekuan dantza tradizionalen ikuskizun bat egongo da Beti Jai Alai taldearen eskutik, eta 13:00etan Duatloi-txapelketako Sprint eta Standard zein Adin-Talde eta Paratriatloi kategorietako dominak banatuko dira.

Hurrengo asteburuari dagokionez, larunbatean, irailak 24Europako Aquabike txapelketa antolatuko da Bilbon, Itsasmuseoaren inguruan. Egun horretan bertan izango da Distantzia Ertaineko Triatloi-txapelketa.

Era berean, hiri osoan zehar trikitixen musikaz girotutako zanpantzarren desfileak egongo dira. 12:00etan Areatzako pasealekuan hasi eta 13:00etan Ramón de la Sota kaira iritsiko dira (Itsasmuseoaren inguruan). Bukatzeko, 18:30ean Areatzako pasealekuan bueltan izango dira. 20:00etan Areatzako pasealekuan Distantzia Ertaineko Triatloi-txapelketari eta Aquabike Elite kategoriari dagozkien dominak bantuko dira. Zeremonia bukatutakoan, pasealekuan DJ musika egongo da.

Igandean, irailak 25, Areatzako pasealekuan trikitixen musika egongo da 11:00etatik aurrera. 12:00etan espazio horretan bertan Distantzia Ertaineko Triatloi, Aquabike Adin-Taldeak eta Paratriatloi kategorietako dominen banaketa egingo da. Azkenik, 13:00etan txapelketaren bukaerako zeremonia egingo da, herri-kirolen erakustaldeiarekin eta trikitixa musikarekin batera.

SEI PROBA LAU EGOITZATAN 10 EGUNEKO KIROL-EKITALDI ZORAGARRIA

Sei kirol-modalitatek osatzen dute Europako Kirol Anitzeko Triatloi Txapelketa: Duatloia, Duatloi Krosa, Akuatloia, Triatloi Krosa, Aquabikea eta Distantzia Ertaineko Triatloia, denak triatloiaren esparruan. Europako txapelketa lau egoitzatan antolatuko da: Bilbo, Balmaseda-Enkarterri, Bermeo-Urdaibai eta Portugalete-Getxo. Guztira, hamar eguneko kirol-ekitaldia izango da eta espero da 10 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izango duela.

31 HERRIALDETAKO 8.000 PARTE-HARTZAILE

Ekitaldiak 8.000 pertsona baino gehiago bilduko ditu, kirolari zein lagun. Probarik jendetsuenean, Duatloia,Standard zein Sprint modalitateetan, 850 kidek hartuko dute parte. Bilbon izango da proba hori. Horrez gain, hirian Distantzia Erdiko Triatloia eta Aquabike probak antolatuko dira. Horietan 710 eta 325 kidek hartuko dute parte, hurrenez hurren. Akuatloiak, Getxon eta Portugaleten antolatuko denak, 538 triatleta bilduko ditu. Bestalde, Balmaseda-Enkarterri egoitzan izango diren Duatloi Kroseko probetan 226 parte-hartzaile egongo dira, eta Bermeo-Urdaibaiko Triatloi Krosean beste 293.

Kategoria guztietan banaturiko 2.942 kirolarik (Elite, 23 urtez azpikoak, Junior, Partatriatloi. Adin Taldeak eta OPEN Proba) ospatuko dute triatloiaren jai hau, 31 herrialdeko triatletak bilduko dituena. Erresuma Batuak izango du errepresentaziorik handiena, 1.345 parte-hartzailerekin, eta Frantzia (112), Alemania (102), Italia (69) eta Portugal (68) ditu atzetik. Bestalde, Espainiako delegazioa 942 kirolarik osatuko dute.

INFORMAZIO GEHIAGO: https://www.triatlonbilbaobizkaia2022.eus/