Gaur hasiko da Bilbao basque FEST jaialdiaren bederatzigarren edizioa, eta, hortaz, Aste Santuan 200 jarduera baino gehiago egongo dira hiribilduan

Apirilak 5

  • Bilbao basque FEST jaialdiaren bederatzigarren edizioa gaur hasiko da, 19:15ean, Azkuna Zentroa–Alhondiga Bilbaon, Izar Blue konpainiaren “Munduko Soinuak, visual experience” ikus-entzunezko ikuskizunarekin, non zuzeneko musika eta ikus-entzunezko edukiak uztartzen baitituzte.

  • Kontzertuaren aurretik, jaialdiaren aurkezpena egingo du Xabier Aburruzaga folk musikariak, Bilbao basque FESTeko bost egunetan parte hartzen duten artisten ordezkaritzan.

Apirilaren 5etik 9ra, euskal kulturaren jaialdia ospatuko da hiribilduan: Bilbao basque FEST. Bost egun hauetan, doako 200 jarduera baino gehiago egongo dira gustu eta adin guztietako pertsonentzat. Gai hauei lotutako jarduerak izango dira, eta Bilboko hogeita hamar espaziotan antolatuko dira: gastronomia, herri-kirolak, musika edo zinema

Bilbao basque FESTgaur emango zaio hasiera, 19:15ean Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbaon, eta Xabier Aburruzaga musikaria arduratuko da jaialdiaren aurkezpena egiteaz bost egunetan parte hartuko duten artista guztien ordezkaritzan.

Izar Blue konpainiaren “Munduko Soinuak, visual experience ikus-entzunezko ikuskizunarekin ekingo zaio jaialdiari. Ikus-entzule guztiei zuzenduta egongo da eta, soinu paisaia batetik abiatuta, antzezlana murgiltze esperientzia bat izango da; zuzeneko musika eta ikus-entzunezko edukiak batu egingo dira mundu erakargarri bat sortzeko. Udal-zentroko Kulturen Ataria munduko soinuak birsortzeko gune aproposa da, hainbat tresnaren bidez. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea egongo da ekitaldian, udaleko beste ordezkari batzuekin

Kontzertu hori jaialdiaren “Arte mintzaira berriak” izeneko sailaren barruan estreinatuko da. Era berean, ostiralean, apirilaren 7an, eta larunbatean, apirilaren 8an, 19:30ean, Jon Aguirrezabalaga konpositore eta ekoizle bilbotarraren kontzertua “Zabala” izango da, esperimentalki eta ekialdeko ukituekin konbinatuko ditu syhtn eta dream pop generoak, baita elektro ambient ere.

Ziklo horren barruan, “Zabala” eta Izar Blue konpainiako kideek hitzaldi didaktikoak emango dituzte ostegunean, apirilaren 6an, eta larunbatean, apirilaren 8an, eguerdiko 12:00etanAzkuna Zentroa –Alhondiga Bilbaoko Iparragirre Aretoan.

Hemen duzu Bilbao basque FEST jaialdiaren informazio guztia eta programa osoa: basquefest.bilbao.eus

  • PROGRAMA OSOA ETA EGUNEKO AGENDA ERANTSI DIRA

SARE SOZIALAK:

#BilbaoBasqueFEST