As Transfer Europako proiektuak azken ekitaldia egingo du Bilbon aste honetan, 4.0 Industriako nazioarteko adituen topaketa batekin

Urriak 21

  • Urriaren 19an hasi eta gaur arte, hainbat jarduera egin dira Bilbon, besteak beste, Zerbitzu Aurreratuei eta 4.0 Industriari buruzko ezagutza partekatzearekin eta berrikuntzaren gobernantza aztertu eta eztabaidatzearekin zerikusia dutenak eta AS Transfer sarearen lorpenen balantzea egitea.

  • AS Transfer proiektuarekin, Europako hainbat hirirekin batera, Bilbao AS Fabrik Europako aurreko proiektuarekin lortutako esperientzia eta ikaskuntza helarazi eta partekatu nahi da, espezializazio adimendunera, 4.0 industriarako zerbitzu aurreratuetara eta eraldaketa digitalera bideratua.

  • URBACTek, Europar Batasunaren hiri-garapen iraunkorrari buruzko truke-programak, kualifikazio handia aitortu zion proiektu horri.

19 hilabetez garatu ondoren, AS Transfer Europako proiektua Bilbon amaituko da, parte hartzen duten Europako hirietako ordezkari eta eragileei zuzendutako hiru jardunaldirekin. AS Transfer Bilbo lider duen ekimen bat da, helburu duena Bilbao AS Fabrik Europako aurreko proiektuarekin lortutako esperientzia eta ikaskuntza helarazi eta partekatzea, espezializazio adimendunera, 4.0 industriarako zerbitzu aurreratuetara eta eraldaketa digitalera bideratua.

Urriaren 19an hasi eta gaur arte, hainbat jarduera egingo dira Bilbon, besteak beste, Zerbitzu Aurreratuei eta 4.0 Industriari buruzko ezagutza partekatzearekin eta berrikuntzaren gobernantza aztertu eta eztabaidatzearekin zerikusia dutenak eta AS Transfer sarearen lorpenen balantzea egitea.

Programa egiten den bitartean, AS Transfer proiektuan parte hartu duten hiriek -Errumaniako Timisoara, Estoniako Tartu eta Poloniako Bielsko-Biala- Bilbao AS Fabrik proiektua sakon ezagutzeko aukera izan dute, eta, hartutako esperientziaren bitartez, etorkizunean beren biztanleentzat antzeko ekimenak proiektatazeko aukera.

Horrela, Timisoarak langile prestatu gehiago izango ditu, berrikuntza-ekosistemaren barruan lotura gisa jardun eta hartara hezkuntzaren, administrazio publikoaren, enpresen eta pertsonen arteko harremanak sustatzeko. Tartu hiriak, bestalde, langileen kualifikazioak eta prestakuntza hobetuko ditu, manufaktura-enpresa txiki eta ertainen eta hezkuntza-erakundeen arteko lankidetza sustatuz, betiere ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasunean oinarrituta. Azkenik, Bielsko-Bialak fabrikazio digitaleko teknologien berrikuntza-zentro berria inauguratuko du 2024aren hasieran.

Gainera, Bilboko hiri-eraldaketak piztu duen interesaren ondorioz, Alytus (Lituania), Barnsley (Erresuma Batua), Roeselare (Belgika) eta Rzeszów (Polonia) hirietako ordezkariak -TECH REVOLUTION 2.0 proiektuko kideak dira- Bilbora etorri dira Zorrotzaurreko uhartearen hiri-garapenerako proiektuaren ahala bertatik bertara ezagutzera.

EZAGUTZEN TRANSFERENTZIA

AS Transfer Europako proiektuaren % 70 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du eta aitortza egiten dio Bilboriberrikuntzan, talentuan eta espezializazio adimendunean oinarritutako hiri-ekonomia sustatzen eta garatzen egindako lanagatik. Urbact Europar Batasunaren hiri-garapen iraunkorrari buruzko truke-programak emandako aitorpen horrek eraldaketa-prozesuetan hiri arrakastatsuen kasuak hautatzen ditu.

Horiek horrela, Bilbao AS Fabrik ekimenaren lehen xedea da bertako enpresen lehiakortasuna hobetzea eta ZORROTZAURREKO hiri-eremu jasangarria eta hedatzen ari dena finkaraztea ekosistema berritzaile legez eta 4.0 ndustriarako zerbitzu aurreratuen eta ekonomia digitalaren eremuko erreferentzia legez, bertara bilduz unibertsitate-formazioa eta enpresa-ekimen berritzaileen eragile izango diren pertsonen komunitate bat.

Bilbao AS Fabrik abian jarrita, beste proiektu batzuei batzen zaie, haiek ere Bilboko Udalak lagunduak, betiere Zorrotzaurre Talentuaren eta Ezagueraren Uharte bihurtzeko asmoarekin, bai eta unibertsitate-hiri bihurtzeko ere, egoitza espezializatu ospetsuak bilduz bertara, gazteek han ikasi eta lan egin dezaten, eta bizi ere bai.

https://www.bilbaoekintza.eus/proyecto/as-transfer