Azaroak 17
Herritarrek bihartik aurrera eskuratu ahal izango dituzte Bilboko Udalaren bonuak.
Asteazkenetik, azaroaren 18a, herritarrek Bilboko Udalak Covid-19ak ukitutako 4 sektorerik kaltetuenei laguntzeko abian jarri berri dituen BONUAK eskuratu ahal izango dituzte: MERKATARITZA, KULTURA, OSTALARITZA/JATETXEAK ETA TURISMOA.
Programa bihar hasiko da, eta MERKATARITZA ETA KULTURA bonuekin ekingo zaio. Ondoren, hurrengo etapetan, birusaren kaltearen bilakaeraren arabera, ostalaritza eta turismoko bonuak hasiko dira.
Oso erraza izango da txartelak eskuratzea. www.bonobilbao.eus WEBGUNEAN sartzea baino ez dago, edo Kutxabanken sarrerak saltzeko kutxazainen bitartez erosi.
Webgunearen kasuan, ekimen honetarako prestatutako plataforma digital bat izango da, guztiz irisgarria eta erraza, bai saltoki zein establezimenduek atxikitzeko, bai herritarrek bonuak erosteko. Webgunera sartzerakoan, honako urrats hauek bete beharko dira: hautatu kategoria (orain merkataritza eta kultura bakarrik), kontsumitzeko edo jarduera egiteko eremua (merkataritza eta ostalaritzaren kasuan) eta eskuratuko den bonuaren zenbatekoa.