Abenduak 7
Abenduaren erdialdean abiaraziko da enpresek Bilboko Enplegu Planeko kontratazioen dirulaguntzak eskuratzeko epea.
Bilboko Udalak eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak tokiko enpresetan 700 pertsona baino gehiago kontratatzea sustatuko dute Bilboko 2020-2021eko Enplegu Planaren esparruan. Horrela, hiribilduaren ekonomia berraktibatu nahi dute. Horri dagokionez, enpresek Bilboko Enplegu Planeko kontratazioak egiteko LAGUNTZAK eskuratu ahal izateko epea abenduaren erdialdean amaituko da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
Gaur egungo testuinguruan enpresa-sektoreak aurre egiteko dituen zailtasunei erantzuteko asmoz, enpresa pribatuetan sortzen diren lanpostuen kopurua handitu nahi da, hau da, 701 pertsona kontratatu, iazko enplegu-planean baino 61 pertsona gehiago (2019. urteko zenbatekoa 640 enplegu berri izan zen).
Bilbao Ekintza Udal Elkarteak arreta eta informazio zerbitzua eskaintzen du 94 420 53 21 telefono zenbakiaren edo ayuda@bilbaoekintza.bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez.