Azkuna Zentroak Bilbao European Encounters nazioarteko elkarrizketen beste edizio bat hartu du

Azaroak 9

  • Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutua Bilboko Udalarekin lankidetzan aritu da ekitaldia antolatzeko, zeina azaroaren 11n, 18an eta 25ean egingo baita. Ekimen honen helburua da Europako trantsizio digitalaren erronka nagusiak aztertzea
  • Lehenengo saioan, ostegun honetan, azaroak 11, Oihane Agirregoitiak, Herritarren Arreta eta Partaidetza eta Nazioarteko gaien zinegotzia, hartuko du parte, Manuela Battaglini pribatutasunean eta datuen etikan espezializatutako abokatu eta ikertzaile independentea eta Daniel Innerarity Filosofia Politikoko katedradunak, Ikerbasque-ko ikertzaileak eta Florentziako Europako Institutuko irakaslearekin batera.

Datorren ostegunean, azaroaren 11n, Bilbao European Encounters delakoaren zortzigarren edizioa abiaraziko da Bilbon (AURREZ AURREKO formatuan), hau da, Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuak Bilboko Udalaren lankidetzarekin antolatzen duen hitzaldien ziklo bat. Saio honetan Oihane Agirregoitiak, Herritarren Arreta eta Partaidetza eta Nazioarteko gaien zinegotzia, parte hartuko du ekitaldiaren hasieran.

Edizio honetako jardunaldien helburua da azaroaren 11n, 18an eta 25ean, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era, herritarrei helaraztea trantsizio digitalaren erronka nagusien analisia, eta, hain zuzen ere, nazioarteko adituen ikuspegiaren bitartez egin nahi da hori.

lldo horretatik, nazioarteko aditu ugari izango dira gurean, hala nola Manuela Battaglini, datuen etikan eta pribatutasunean espezializatutako abokatu eta ikerlari independentea; Annette Zimmermann, Yorkeko Unibertsitateko politikari filosofoa, ikasketa automatikoaren eta adimen artifizialaren etikan aditua dena; Miguel Poiares Maduro, akademiko eta politikari portugaldarra, Portugalgo Eskualde Garapeneko ministro eta Florentziako Unibertsitate Institutuko Gobernantza Transnazionaleko Eskolako zuzendari izandakoa, eta Helga Nowotny, Zientziaren Gizarte Ikasketetako irakasle emeritua (ETH Zurich), zientzia eta teknologiako gizarte-ikasketetan aditua eta European Research Councileko (ERC) zuzendari izandakoa.

Horrez gain, elkarrizketetan honako hauek ere parte hartuko dute: Daniel Innerarity, Filosofia Politikoko katedratikoa, Euskal Herriko Unibertsitateko «Ikerbasque» ikerlaria eta Florentziako Europar Institutuko irakaslea; José Luís Martí, Planetaren Ongizateko komisarioa eta Filosofia Juridiko eta Politikoko irakasle elkartua Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta Sara Suarez, adimen artifizialean, big datan, demokrazian eta funtsezko eskubideetan ikerlaria.

AURREZ AURREKO INAUGURAZIO JARDUNALDIA

  • Inaugurazio jardunaldia azaroaren 11n egingo da aurrez aurre. “Adimen artifizialaren europar eredua” izenburupean, Manuela Battaglinik eta Daniel Innerarityk Europaren garapenari eragiten dioten prozesuetan adimen artifiziala pixkanaka integratzeak pizten dituen eztabaidagaien inguruan arituko dira. Solasaldia moderatzeko lanak Cristina Astierrek egingo ditu, Pompeu Fabra Unibertsitateko eta Globernanceko ikertzaileak.
  • Azaroaren 18ko jardunaldia online egingo da. “Berdintasun algoritmikoa” izenburua oinarri hartuta, Annette Zimmermann, José Luís Martí eta Sara
    • Suarez hizlariek euren ikerketen emaitzen berri emango digute. Ander Errasti arituko da moderatzaile-lanetan, Globernanceko ikertzailea eta Bartzelonako Unibertsitateko Politika Zientzietako Departamentuko irakasle elkartua

    EZTABAIDA FOROA

    Bilbao European Encounters topaketak 2013. urtean sortu ziren Europar Batasunaren etorkizunari buruzko eztabaida aberasteko. Horrela, tokiko, estatuko eta nazioarteko arrakasta duten akademikoak eta adituak biltzeko topagune bihurtu da Bilbo; izan ere, Europaren inguruan hausnartzeko leku bat dute, Europak aurre egiteko dituen desafioak aztertzeko eta eztabaida hori herritarrei helarazteko toki bat. Horregatik, nazioarteko kongresuaren formatu akademikoa eta adituen arteko elkarrizketak tartekatu nahi izan dira BEEren zortzigarren edizio honetan.

    Hasieratik, Bilbao European Encounters ekimenak nazioarteko ikerkuntza-panoramako dozenaka izen entzutetsu ekarri ditu Bilbora (Oxford eta Harvard unibertsitateak, Florentziako Institutu Europarra, Max Planck, London School of Economics edo Edinburgo, besteak beste) Europako integrazioaren etorkizunerako erabakigarriak diren gaiak jorratzeko (hala nola errefuxiatuak, desafekzio demokratikoa, desinformazioa, krisi ekonomikoa edo Covid-19).

    Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutua zentroa maila eta dimentsio guztietan gobernuaren zeregina hobetzeko ezagutzaren gainean hausnartzeko eta horixe ikertzeko zein zabaltzeko entitate bat da. Gobernantza kontzeptuaren zenbait alderdiri buruzko ikerketa jarduerak garatzea du xede, dimentsio globalean, Europakoan, estatu mailan eta toki mailan pentsamendu politikoa berritzeko. Horrez gain, sarean egiten du lan ikerketa sozial eta politikoko munduko erreferentziazko zentro ugarirekin, eta gizarte berrikuntza nahiz gobernantza demokratikoa sustatzeko enpresa eta erakundeekin kolaboratzen du.

    • Egunak: osteguna, azaroak 11 (AURREZ AURRE), osteguna, azaroak 18 (ONLINE) eta osteguna, azaroak 25 (ONLINE)
    • Ordua: 19:00etan
    • Tokia: Azkuna Zentroa – Bilboko Alhondiga (azaroaren 11n, aurrez aurreko saio bakarrean. Azaroaren 18ko eta 25eko saioak online egingo dira)
    • Aldez aurretik eman behar da izena hemen:

    https://bilbaoeuropeanencounters.org/inscripcion-2/