BATek lehenengo urteurrena ospatu du eta 2024ko udazkenean bigarren fasearen hasierari begira dago

Irailak 19

  • B Accelerator Tower zentroak, lehenengo urteurrenaren harira, Innovation Week jardunaldiaren lehenengo edizioa antolatu du. Bertan, teknologia, hazkuntza, sormena eta berrikuntzako alorrak jorratzen dituzten balio handiko edukiak eskainiko dira hiru egunez; nazioarteko hizlariek hartuko dute parte, eta proiektu berritzaileetan, enpresetan eta startup arrakastatsuetan —hala nola Hawkers, CAF, IKEA, BBVA Spark, Google o Microsoft — aritzean izandako esperientzia azalduko dute.

2022ko irailaren 19an inauguratu zenetiknabarmenki hazi da BAT, eta erreferente bihurtu da Bizkaia eta Euskadiko ekintzailetza eta berrikuntzako ekosisteman. Lankidetza publiko-pribatuko eredu bakarrarekin, BATek startupak, enpresak, teknologia-zentroak eta inbertitzaileak biltzen dituen erkidego sendoa eratu du; horiek guztiak nazioartean konektatuta daude, konponbide berritzaile berriak eta teknologiako proiektu trinkoak abian jartze aldera.

BAT Innovation Week jardunaldiaren lehenengo edizioaren hasieran, lehenengo jarduera-urtearen balantzearen berri eman du zentroak. Honako hauek hartu dute parte ekitaldian: Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobe; Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuak, Estíbaliz Hernáez; Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enpleguko zinegotziak, Xabier Ochandiano; eta BAT B Accelerator Tower zentroko zuzendariak, Eriz Sainz.

Lehenengo jarduera-urtean, % 85 igo da BATeko kide presentzialen kopurua; hala, gaur egungo okupazioa % 110etik gorakoa da. BATeko erkidegoa hazi da eta 73 startupek eta 41 enpresek osatzen dute gaur egun. Horrez gain, BATCommunity izeneko erkidegoa aberastu da honako hauek sartzearekin batera: inbertitzaileak, unibertsitateak, zientzia nahiz teknologiako eragileak, klusterrak eta elkarteak. Halaber, erkidegoko kideen artean berrehun konexio baino gehiago ezarri dira, zeinei esker proiektu teknologiko eta berritzaileak sortu baitira.

Nazioartean, BATek 6 ordezkaritza jaso ditu Israel, AEB, Mexiko edo Finlandia bezalako herrialdeetatik. Guztira, ahalmen handiko 55 startup jaso ditu, eta 100 bilera baino gehiago egin dituzte ekosistemako korporazio eta eragileekin. Gainera, irailean bertan, BATek Finlandiatik datozen 9 enpresa berrien ordezkaritza bat hartu du, eta urtea amaitu arte Startups Txiletik, UKtik, Frantziatik eta Alemaniatik etorriko dira.

ETORKIZUNERA BEGIRA

BAT eta bere erkidegoarentzako albisterik zirraragarriena da 2024an hastea bigarren fasea. Zabalkuntza horrek barne hartuko du bost solairu berri eta 4.000 metro karratu gehitzea gaur egungo espazioari. Diseinu berritzailearekin, bost solairu berri horiek proiektu teknologikoak eta disruptiboak hartzea izango dute helburu, horretarako gaitutako coworking-eko guneetan.

Etorkizunera begira, BATek jarraituko du ekarpen baliotsuak egiten eta sendotuko du berrikuntzako ekosisteman lider gisa duen posizioa. Nazioarteko jarduerari dagokionez, nazioarteko startupei egonaldi murgiltzaileak eskainiko zaizkie, orain arte izandakoak baino luzeagoak izango direnak, lurraldea nahiz ekosistema hobeto ezagutu ditzaten, hirugarrenekin lankidetzan aritzeko nahiz beren proiektuak Bizkaiarentzat erakargarriak izateko aukerak areagotze aldera; ibilbide horri hasiera emango dio Koreako startup baten ordezkaritzak, zeina hurrengo asteetan helduko baita.

INNOVATION WEEK

Lehenengo urteurrena ospatzearekin batera, BAT B Accelerator Tower zentroak Innovation Week-en lehenengo edizioa antolatu du. Irailaren 19a eta 21a bitartean egingo da ekitaldia, eta Europako hegoaldeko berrikuntza nahiz ekintzailetzako egutegian mugarrietako bat izango dela dirudi.

Teknologia, hazkuntza, sormena eta berrikuntzako alorrak jorratzen dituzten balio handiko edukiak eskainiko dira hiru egunez; hizlariek hartuko dute parte, eta proiektu berritzaileetan, enpresetan eta startup arrakastatsuetan —hala nola Hawkers, IKEA, Google eta Microsoften— aritzean izandako esperientzia azalduko dute.

Lehenengo egunean, “#Technology: What’s next” izenburupean, teknologia izango dugu aztergai, startupei negozio tradizionalak berrasmatzea ahalbidetu dien elementutzat hartuta, eta lider diren zenbait enpresek hartuko dute parte, hala nola Googlek eta Microsoftek.

Bigarren egunean, #Growth: How to achieve a sustainable business model” izenburupean, startup teknologikoek bilatzen duten eskalagarritasuna izango dugu hizpide, eta startup arrakastatsuen (esate baterako, Airbnb eta Hawkers-en) hazkuntzan parte hartu duten pertsonek beren esperientzia baliotsuak azalduko dizkigute eta izandako arrakastak eta porrotak ere partekatuko dituzte.

Hirugarren egunean, “#Creativity&Innovation: Hand in hand” izenburupean, sormena eta berrikuntza aztertuko ditugu txanpon beraren bi alde direla oinarri hartuta, eta ideia disruptiboak sortu eta gauzatuko ditugu. Jardunaldi honetan, zenbait enpresa handiengandik ikasiko dugu, besteak beste IKEA eta CAF, eta berrikuntza oinarri hartuta abantaila lehiakorra eraikitzeko egindako apustu irmoa aztertuko dugu.