Martxoak 13
-
BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTak 1. eta 2. harmailetako sarrerak agortu ditu, eta edukieraren % 90 osatu du jaialdirako hiru hilabete falta direnean. Horren ondorioz, eta eskari handiari erantzuteko, antolatzaileek sarbide mugatuko sarrera gehiago jarri dituzte salgai, “Last Call Tickets” izenekoak. Toki horiek esparruaren 3. HARMAILAN egongo dira, eta agertoki nagusiko kontzertuetarako sarbidea izango dute, baina sarbide mugatua izango da, horiekin ezin izango baita Voodoo Child Bar kanpoko terrazara joan.
Segurtasun- eta ebakuazio-arrazoiengatik, 3. harmailak ez du Voodoo Child terrazarekin loturarik izango (eta, gainerako lekuetan gertatzen den bezala, pistarekin eta/edo 1. eta 2. harmailekin ere ez); beraz, eremu horretako ikusleek ez dute aukerarik izango bertoko taldeek joko duten kanpoko zabalgunera ateratzeko. Hala ere, aire zabaleko terraza bat eta eskaintza gastronomikoa egongo dira. Leku berri horiek, 1. eta 2. harmailetakoek bezala, zenbakirik gabeko eserlekuak izango dituzte, eta horietan daudenek agertoki nagusitik igaroko diren talde guztien emanaldiez gozatu ahal izango dute: The Pretenders, Deep Purple, The Screamin ‘Cheetah Wheelies, The Jayhawks, Canned Heat, Blues Pills, Susan Santos eta Petti.
Era berean, 3. harmailarako sarbidea independentea izango da, eta esparruaren F ATETIK egingo da, Miribilla parkean.
Muga hori kontuan hartuta, antolatzaileek prezio murriztua ezarri dute sarrera mota berri horren salmentarako: 60 € + gastuak, eguneko sarreren kasuan, eta 95 € + gastuak, bi eguneko bonuen kasuan. Hala, erosleei eserleku bat izateko aukera emango zaie.
Sarrera horiek salgai daude dagoeneko, jaialdiaren webgune ofizialean: www.musiclegendsfestival.com.