Big Bilbao udalaren ekintzailetza zentroak Zabalguneko eraikinera aldatu ditu bere bulegoak

Urriak 15

  • COVID-19a dela-eta ezarritako segurtasun-neurrien ondorioz pertsonen arteko segurtasun tartea gordetzeko leku gehiago behar zutela-eta, eta ireki zenetik hona bere bulegoetara datorren ekintzaile kopurua ere handitu egin dela-eta, Bilboko Udala are arinago aldatu da lekuz, eta Zabalguneko Eraikinera joan da, geroz eta gehiago haztekotan, gainera.
  • Ekintzailetza Zentroa, itxialdia tartean izan arren, ez da une batez ere geratu zerbitzuak eskaintzetik, betiere formatu birtuala baliatuz; orain, kokaleku berrian, aurrez aurreko zerbitzuan ere hasiko da, arian-arian.

Big Bilbao Ekintzailetza Zentroa Bilbao Ekintza udal sozietatearen zerbitzu bat da, aholku emateko urian negozio berriak abiarazi nahi dituztenei; Zabalguneko Eraikinera aldatu ditu berri ditu bere bulegoak.

Kokaleku berriaren xedea da segurtasun neurrietara egokitzea, leku gehiago behar baitute COVID-19aren ondorioz elkarren arteko tarteak gordetzeko, eta, halaber, bulegoak handitzeko, aholku bila datorkien jende kopurua hazi egin baita 2017ko martxoan Colón de Larreategi kalean inauguratu zenetik.

Ekintzailetza Zentroaren leku aldaketa bi alditan gauzatuko da: Lehenengo aldian, talde tekniko aholkularia Zabalguneko Eraikinaren beheko solairuan kokatu da, 200 m2-ko gune batean. Bigarren aldian, zerbitzua modu birtualean emango da oraindik, itxialdian bezala, baina aurrez aurreko zerbitzua sartuaz arian-arian, aldez aurreko hitzorduaren bidez. (Telefonoa: 944205360).

Ondoren, Zabalguneko Eraikinean bertan instalazioak handitu nahi dira, gune berriak ipiniz etorkizunari begira proiekzio handiagoa izateko modua izatearren: hala, jarduera asko bilduko dira ekintzailetzaren ekosistemaren inguruan, ekosistema horretako beste agente eta eragile batzuen arteko topaketarako eta konexiorako leku izatearren.

ENPRESAK SORTZEA COVID-19A GORABEHERA

Itxialdia gorabehera, Ekintzailetza Zentroa ez da geratu, eta formatu birtualarekin jarraitu du lanean. Izan ere, urtarriletik irailera arte, Bilbon 70 enpresa sortzeko laguntza eman du, eta 83 enplegu sorrarazi dira horrela; horiek guztiek 650.000 euroko inbertsioa eragin dute.

Datu horiek positiboak dira, eta Big Bilbao haziz joan denez gero, Udaleko arduradunek kokaleku berri bat bilatzeko aukera haztatu zuten, eta prozesu hori arindu egin zen COVID-19a dela-eta ezarritako osasun neurriengatik.

2017tik (ekintzailetza zentroa ireki zenetik) 2020ko irailera arte erregistratutako datuak:

  • Ekintzailetza zerbitzuan informazioa jaso duten pertsonak: 5.476.
  • Lagundutako eta aholkatutako proiektuak: 1.335.
  • Enpresa kopurua: 509.
  • Sortutako enplegua: 708.

BILBOKO LEHEN EKINTZAILETZA ZENTROA

Gogoan izatekoa da Big Bilbao dela lehen zentroa dela espazio berean ekintzaileentzako laguntza guztiak biltzen dituena, eta, gainera, aholku bila datozenak gidatzeko, koordinatzeko eta ekimen bakoitza beste agente edo zerbitzu egokiago batera bideratzeko zerbitzu integral bat dela, eta, halaber, erakarpen motor moduan ere jarduten dela, eta Bilbo lurralde ekintzaile moduan kokatzeko jarduerak dinamizatzen ere bai.

Badira zenbait gako Big Bilbaoren ibilbidean:

  • Bilboko ekintzailetzaren erreferentzia nagusia da.
  • Bilbon enpresa proiekturen bati ekin nahi diotenentzako ate nagusia da.
  • Informazioa emateko eta aholku bila datozenak gidatzeko gune nagusia da ekintzailetza gaietan.
  • Ekosistema ekintzailearen barruan laguntzeko beste agente/zerbitzu batera bideratzeko puntua da, proiektu bakoitzaren beharrizanen arabera.
  • Ekintzaileen, garatzen ari diren proiektuen eta enpresa finkatuen arteko topaketarako, elkarren arteko eraginerako eta networking-erako lekua da.
  • Ekintzaile izateko gaitasunez hornitzeko gune bizkor bat da.
  • Enpresa ideia berriak sortzeko zentro bat da.
  • Erakusketarako, berrikuntzarako eta joerak ezagutzeko gune bat da.
  • Proiektuen eta finantzaketa-aukera publiko nahiz pribatuen arteko lehen topaketa gertatzen da bertan.

BAZKIDE LAGUNTZAILEAK: Ekintzaile izateko laguntza gehiago

Ekiten duten pertsonei modu batera eta bestera laguntzearren, Udalaren zentro honek hitzarmenak egin ditu zenbait partzuerrekin. Horien artean, Bilbon diren hiru unibertsitateak (EHU, Deustu eta Mondragón-Bilbao Berrikuntza Faktoria), Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Kutxabank eta Merkataritza Ganbera, Elkargi, Microsoft, HP…