Bizilabe Topaketaren I. edizioa antolatuko da Bilbon, non ehun gazte baino gehiago bilduko diren beren proiektu zientifiko eta teknologikoak ikusgai jartzeko

Ekainak 3

  • Igandean, ekainaren 5ean, Euskadiko BIZILABE zentroetako 12 eta 17 urte bitarteko ehun gazte baino gehiago bilduko dira lehenengo topaketa Bilboko Areatzan egiteko, non 43 proiektu zientifiko eta teknologiko jarriko diren ikusgai.

  • BIZILABE Bilbao da Euskadiko gazteentzako lehenengo ikerketa-zentroa, eta Bilboko Udalak eta Elhuyarrek jarri zuten martxan. Bertan, zientziaren eta teknologiaren alorreko punta-puntako jarduerak egiten dituzte gazteek, betiere, ikertzaile profesionalen laguntzarekin.

gandean, ekainak 5, Bilbo zientziaz eta teknologiaz beteko da BIZILABE TOPAKETA ekimenaren I. edizioari esker. Euskadiko BIZILABE zentroetako 12 eta 17 urte bitarteko ehun gazte baino gehiago bilduko dira Areatzako kaian antolatuko den lehenengo topaketan. Bertan, hain zuzen ere, dagokien Bizilabe espazioan landutako 43 proiektu zientifiko eta teknologiko egongo dira ikusgai 11:00etatik aurrera.

Martxan jarri zenetik bost urte bete dituen honetanBIZILABE Bilbao izango da BIZILABE TOPAKETAren I. edizioaren anfitrioia, non Itxaso Errotetak, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirola zinegotziak, eta Garazi Andonegi Beristainek, Elhuyarreko Zientzia Unitateko arduradunak, parte hartuko duten.

BIZILABE Bilbao izan zen Euskadiko gazteentzako lehenengo ikerketa-zentroa, eta Bilboko Udalak eta Elhuyarrek elkarrekin jarri zuten martxan. Gainera, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia dituzte laguntzaile. Gazteek zientziari eta teknologiari lotuta dauden punta-puntako jarduera egiteko espazio bat da, eta ikertzaile profesionalen laguntzarekin egiten dute lan. Topaketan, Bizilabe zentro hauetako gazteak bilduko dira: Elgoibar, Tolosa, Soraluze, Zizurkil eta anfitrioia den Bilboko Bizilabe.

Goizean zehar, mota guztietako erakusmahaiak bisitatu ahal izango dira, non ikusgai jarriko dituzten ikasturte osoan zehar landu dituzten proiektu zientifiko-teknologikoak. Bestalde, ikuskizun zientifikoak egongo dira, eta zientziari zein teknologiari lotutako jardueretan, esperimentuetan eta ginkanetan parte hartu ahal izango dute.

GAZTEENTZAKO IKERKETA-ZENTRO BAT

BIZILABE 10 eta 19 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikerketa-zentro bat da, eta bertan egiten dute lan sormena garatzeko eta ikerketak diziplina anitzeko inguru independente batean gauzatzeko, programa zorrotzen eta ikasgelen presioetatik urrun, hau da, eskola-ordutegitik eta -curriculumetik kanpo.

Haur eta gazteei behar besteko adorea eman nahi zaie teoriak eta esperimentuak haien kabuz garatu ditzaten, txikitatik zientziaren eta teknologiaren alorrean gogotsu jardun dezaten eta zientziari lotutako abenturetarako inspirazioa lortu dezaten.

Horrez gain, tokiko enpresak eta profesionalak inplikatzea lortu nahi da, mentoring-lanak egin ditzaten. Horrela, proiektuak tokiko enpresa baten jarduerari edo erronkei lotuta egotea erdietsi nahi da. BIZILABE sare horren bitartez gazteen prestakuntza hobetzen lagundu nahi da, bai eta tokiko lehiakortasuna ere. Bizilabek eragin positiboa izan nahi du neska-mutilengan, eta eskumenak garatzeko eta ahalduntzeko aukerak eskaini.

IKERTZAILE PROFESIONALEKIN HARREMANETAN

Zientziaren eta teknologiaren alorreko profesionalek zuzentzen dituzte BIZILABEren jarduera guztiak, eta, kasu gehienetan, emakumeak dira. Horrela, erreferenteak sortu ahal izango dira, eta STEM lanbideen inguruko estereotipoei aurre egin. Bestalde, STEM emakumeek tailerrak ematen dituzte, eta, aldian-aldian, bisitak egiten dituzte BIZILABEra, gazteen taldeek hautatutako proiektu zientifiko-teknologikoa gauzatzeko orduan gazteei gomendioak eta laguntza emateko.

BIZILABEREN ATEAK ZABALTZEN, BIZILABE KOMUNITATEA SORTZEN

BIZILABEk ikastetxeen bisitak jasotzen ditu komunitate zientifiko-teknologikoa zabaltzeko eta indartzeko asmoz. Parte-hartzaileek tailerren saio labur batean parte hartzen dute BIZILABEn, eta, oraingoan ere, ikertzaile profesional baten zuzendaritzapean egingo dute.

Era berean, kalera irtengo da BIZILABE, zientziarekiko eta teknologiarekiko grina pizteko, eta kalean jarduerak antolatuko ditu, besteak beste, Elhuyar Zientzia Azokaren barruan garatuko den I. Bizilabe Topaketa.

BIZILABE UDALEKUETARA IRITSIKO DA

Bigarren urtez jarraian, BIZILABE programa udal-udalekuetara iritsiko da udan. Ekimenaren bitartez, Zorrotzako eta Otxarkoagako udalekuetan parte hartzen duten haurrek zientziatik eta teknologiatik hurbilago egoteko aukera izango dute baina modu dibertigarri batean.

BIZILABE udalekuetara eramatearen helburua da alor horrekiko jakin-mina txiki-txikitatik sortzea, batik bat, neskatxoen artean, zientzietako karreretan nagusi den genero-arrakalarekin amaitzeko.

ain zuzen ere, emakume zientzialariak arduratuko dira jarduerak zuzentzeaz, aipatutako xede hori berresteko eta neskek inspirazio-iturri izango dituzten ereduak dituzten espazioak sortzeko.