Mentoring-aren Kongresuaren seigarren edizioa hartuko du Bilbok ekainaren 27an

Ekainak 23

  • Bilbao Mentoring Conference delakoaren helburua da hiribilduko enpresen talentua eta lehiakortasuna garatzen laguntzea.

  • Euskalduna Jauregian antolatuko da. Kongresuan, profesional ezagunek beren bizipenak partekatuko dituzte, eta sariak banatuko zaizkie Bilboko Udalaren programan parte hartu duten 23 mentoreei.

Ekainaren 27an antolatuko da  Bilbao Mentoring Conference ekimenaren seigarren edizioa. Bilboko Udalak antolatzen du Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, eta hiribilduko enpresen talentua eta lehiakortasuna garatzen lagundu nahi du, bai eta Mentoring Bilbao programaren XIV. edizioan parte hartu duten 23 mentoreak saritu ere.

Topaketan, alderdi estrategikoen inguruan eztabaidatu eta mentoringaren gaineko askotariko alorretako bizipenak partekatuko dituzte  ekintzaile, erakunde eta enpresek. Judie Gannon hizlariak eskainiko du hitzaldi nagusia, Erresuma Batuko Oxford Brookes University-ko Oxford Brookes Business School Doktoretza Programetako zuzendaria. Ondoren, “Mentoringa enpresa handietan” mahai-ingurua antolatuko daMaite Saénz moderatzaile dela (ORH Observatorio de RRHH delakoko zuzendaria). Gainera, hauexek izango dira parte-hartzaileak: David Núnez, Supsonik (Grupo Velatia) delakoaren zuzendari nagusia; Mónica del Solar, Human Resources Business Partner SGS delakoan, eta María Soler, Roche Farma-ko Lidergo, Ikaskuntza eta D&I-ko arduraduna.

Eguna bukatzeko, beste mahai-inguru bat antolatuko da: “Mentoring ekintzaile eta ETE-entzat”. Hauek izango dira parte-hartzaileak: Ana Fernández, Espainiako Ekintzailetzako Behatokiko presidentea eta Kantabriako Unibertsitateko Yunus Zentroko zuzendaria, moderatzaile gisa, eta, hizlari gisa, Ricard Julià, IESE Business School-eko WeGrow mentore-hartzailea eta IZI Record-eko CEOa; Mayte Varela, nazioarteko mentorea Mentoring Bridgeforbillions programan, eta  Larú Mayte Linares, Emakume eta Gizarte Ekintzailetzako kudeatzailea eta Panamako Ciudad del Saber Fundazioko Mentoreen Sareko zuzendaria.

Ekitaldia mentoreei zein giza baliabideetako eta aholkularitzako langileei dago zuzenduta, bai eta unibertsitateko zein beste prestakuntza-erakunde batzuetako langileei ere, eta, orokorrean, mentorizazio-programak garatzen dituzten entitateei. Doan eman daiteke izena jardunaldian, eta estekaren bitartez egin daiteke.

SARE SOZIALAK: