Uztailak 14
-
Musikaren industriaren nazioarteko topaketaren hamaikagarren edizioa Bilbon egingo da urriaren 25etik 28ra, Europari begira. Jasangarritasuna eta Adimen Artifiziala izango dira BIME PRO jardunaldietan landuko diren gai nagusiak. Gaur eman dira ezagutzera programako lehen profesional liderren izena
BIME duela hamar urte baino gehiago sortu zen nazioartean musika eta kulturaren oraina eta etorkizunaren alde lan egiteko espiritu eta helburu argiarekin, eta gaur, hamaikagarren edizioa Bilbon 2023ko urriaren 25etik 28ra bitartean egingo duela iragarri du, eta hiria aurten ere musikaren hiriburu bihurtuz.
Iaz hamargarren urteurrena ospatu ondoren, eta maiatzean Bogotan egin duen bigarren edizio arrakastatsua tarteko, topaketa hitzordu saihestezina bihurtu da nazioarteko agenda kultural eta ekonomikoan, musika osorik inguratzen duen ekosistema bultzatzeko asmoz, eta horretarako, etengabe hedatuz doan sektore honetan egunez egun lan egiten duten pertsona guztiak deitzen ditu, etorkizuna osotasunean eraikitzen jarraitzeko.
Topaketa honen programazioa bi atal handitan dago antolatuta: BIME PRO, publiko profesionalari zuzendutako kongresua, asteazkenetik ostiralera Euskalduna Jauregian egingo diren networking, hitzaldi, masterclass eta tailerrez osatutako 3 jardunaldi trinkorekin; eta BIME LIVE, hiriko aire zabaleko areto eta agertokiak zuzeneko musikaz beteko dituen programazioa, publiko orokorrari irekia, larunbat gauera arte.
Informazio gehiago: BIME