Bilbok 42. postua lortu du Global Destination Sustainability indizean, zerrendan sartu den urtean

Azaroak 5

  • Bilerak, pizgarri-bidaiak, hitzaldiak eta erakustaldiak egiteko helmuga jasangarrien indizean, nazioarteko 73 hiri sartu dira aurten; Bilbok 42. postua lortu du, eta estatuko lehen hiria da zerrendan.

  • Nazioarteko sailkapena osatzen duten hiriek xede bat dute: gizartearekiko, ekonomiarekiko eta ingurumenarekiko jasangarriagoak diren lekuak erdietsi nahi dituzten baterako estrategiak sortzen lagundu.

Bilbok 42. postua lortu du Global Destination Sustainability nazioarteko sailkapenean, hau da, bilerak, pizgarri-bidaiak, hitzaldiak eta erakusketak antolatzeari buruzko sailkapenean. 2021ean nazioarteko 73 hirik egin dute bat sailkapenarekin. Halaber, Bilbok 42. postua erdietsi du, sartutako hiri berrietako laugarren herririk onena eta Estatuko lehenengoa zerrendan.

Global Destination Sustainability sailkapenean Agenda 2030eko Garapen Jasangarriekiko Helburuekin bat egiten duten hiriak baloratzen dira, 71 alderdi kontuan hartuta. Ildo horretatik, hiru oinarri aztertzen dira: hiria bera, Meetings & Events hornitzaileak eta Convention Bureau-aren politika eta praktikak. Bilbok % 60,43ko lorpen-ehunekoa lortu du.

Indize honekiko atxikipenaren bitartez, Bilboko Udalak garapen jasangarria hobetzeko eta tokiko eragileek jasangarritasunaren alorrean egiten duten lana aitortzeko dinamika bat ezarri zuen martxoan, zeinak gure hiribilduari nazioarteko ekitaldiak antolatzeko konfiantza emango dion. Tokiko eragileekin bat eginik, Bilboko Udalak handitu egin nahi du MICE (biltzarrak eta ekitaldiak) sektorean duen lehiakortasun-abantaila. Osasun-krisiaren aurretik, urtean 1.300 bilera egiten ziren hiribilduan, eta 2021eko udazkenean hiria pixkanaka ari da jarduera berreskuratzen.

GLOBAL SUSTAINABILITY DESTINATION

Nazioarteko Kongresuen eta Hitzaldien Elkarteak (IMEX Group, European Cities Marketing – ECM) eta MCI Group delakoak elkarlanean prestatutako Garapen Jasangarriko Helburuen adierazlearen barruan biltzen da helmuga jasangarrien mugimendua, zeinak sektoreko profesionalak elkarrekin lotzen dituen gizartearekiko, ekonomiarekiko eta ingurumenarekiko leku jasangarriagoak izan daitezen lortzeko estrategiak sortzeko. Besteak beste, Göteborg, Kopenhage edo Aarhus hiriak daude zerrendaren goialdean, hau da, MICE jardueran jasangarritasuna aplikatzeko orduan ibilbide luzea eta ospe handia dituzten hiriak.