Martxoak 27
-
-
Jaialdiaren irekiera-ekitaldia Azkuna Zentroan egingo da, 19:00etan, Nerea Quincoces buru duen Kuttune folk-bandaren kontzertuarekin.
-
Akatz eta Arratians taldeek Basque FEST Rock City atala estreinatuko dute Kafe Antzokian, 22:00etan.
-
Hemen da Bilbao Basque Fest. Euskal kulturaren hitzordu nagusia gaur abiatuko da 200 jarduera ingururekin; era eta adin guztietako jendearentzako jarduerak izango dira, gehienak doakoak. Dastaketak eta gastronomia-tailerrak, Herri Kiroletako probak, kontzertuak, euskal zinerik onena, antzerkia, dantza eta umorea izango dira, besteak beste, martxoaren 31ra bitartean, uriko hogeita hamar espaziotan.
Bilbao Basque FEST jaialdiaren irekiera-ekitaldia gaur izango da, 19:00etan, Azkuna Zentroan, Kuttune taldearen kontzertuarekin. Aurtengo edizioa emakumezkoak protagonismoa dituen folkeko musika-zikloak irekiko du. Nerea Quincoces buru dela, taldeak bere azken lana aurkeztuko du, Zer ote da, euskal erritmoak Kubako eta Afrikako musikarekin eta jazz-ukituekin nahasten dituena. Abestien hitzetan melodia berriak eta herri-kantutegikoak konbinatzen dira.
Rock estiloan, Akatz eta Arratians taldeek Basque FEST Rock City zikloa estreinatuko dute 22:00etan, Kafe Antzokian. Bilboko areto horretan eta ordu berean, gauero, bertako talde onenen zuzeneko emanaldiak egongo dira.
Bilbao Basque Fest jaialdiari buruzko informazio guztia eta programa osoa hemen dago: basquefest.bilbao.eus/.
SARE SOZIALAK
#BilbaoBasqueFEST