Uztailak 10
-
Massive Attack, The Prodigy, Grace Jones, Underworld, Arcade Fire, Jungle, Air, Los Planetas, Khruangbin, Meute, Parcels, Floating Points, Kiasmos, Slowdive eta El Columpio Asesino taldeak tartean, 100dik gora artista arituko dira zuzenean, beste urte batez Bilbo nazioarteko kulturaren erdigunean jarriko duen jaialdian.
-
Bereziak ekimenean guztiontzako moduko artistak arituko dira, doan: Martin Urrutia, La Habitación Roja, Barry B, Nudozurdo eta beste talde asko igoko dira hiriaren erdialdean kokatuko diren 4 agertokietara.
-
Ordutegiei, garraioari eta eskumuturrekoak jasotzeari buruzko Informazio guztia kontsulta daiteke jada jaialdiaren webgunean eta aplikazioan.
-
Lehen aldiz, jaialdiaren aurkezpena espazio berean egin da, Kobetasen, Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotziaren eta Alfonso Santiago Last Tourreko zuzendariaren eskutik.
Dena prest dago Bilbao BBK Live jaialdiaren 2024ko edizio honi hasiera emateko; uztailaren 11n, 12an eta 13an izango da, eta 100 artista baino ikusteko aukera izango dugu hirian eta mendialdean kokatutako agertokietan. Goi-mailako izenak, hala nola Massive Attack, The Prodigy, Grace Jones, Underworld, Arcade Fire, Jungle, Air, Los Planetas, Khruangbin, Meute, Parcels, Floating Points, Kiasmos, Slowdive eta El Columpio Asesino bildu ditugu musika zuzenean jotzeko Kobetamendiko natura-ingurunean.
Bilbao BBK Live nazioarteko ekitalditzat har dezakegu jada, eta esperientzia sinestezina bizitzea bermatzeko osagai guzti-guztiak biltzen ditu hiru egunetan: musika ona, askotariko publikoa eta dibertsioa naturagune paregabe batean; hori guztia munduko gastronomia onenarekin onduta.
BILBAO BBK LIVE KOBETAMENDIN
Bilbao BBK Live jaialdiaren hasierako egunean musikaren legenda handiak arituko dira, hala nola Massive Attack, The Prodigy, Air –Moon Safari album klasikoa jotzen– edo Los Planetas taldea, Super 8 lanaren 30. urteurrena ospatzen. Horietaz gain, izen interesgarri bezain askotarikoak ekarriko ditugu: Folamour (A/V), Cymande, Death from Above 1979, Sen Senra, Shygirl presents Club Shy, Orbit, Mezerg edo NewDad. Estatuko lineupari dagokionez, stivijoes promesa gaztea, Dharmacidemadrildar shoegazearen itxaropena, edo pop leloetan adituak diren El Buen Hijo aipatuko ditugu. Eguna osatzeko, Nunatak, Martín de Marte, Nexo Malito –ALTA sortzailearekin batera– eta CRRDR proiektuak izango ditugu ikusgai.
Bigarren eguneko artista nagusia Grace Jones artista ikonikoa izango da. Jamaikan sortu eta New Yorken hazia, Grace underground xelebreenaren adierazgarri da, Studio 54 mitikoan ohikoa, eta zinemaren, modaren eta musikaren munduak etengabe uztartzen dabilena. Harekin batera, Underworld, Khruangbin, Parcels, Jordan Rakei, Daniela Pes, Ezra Collective edo MEUTE ere bigarren egunean arituko dira. Halaber, Albert Pla polifazetikoa, Standstill, Aiko El Grupo, Karavana, María José Llergoren ultraedertasuna, Ralphie Chooren pop esperimentala eta Samantha Hudson celebrity, abeslari eta performera, Oro Jondo eta Parkineos izango ditugu gure artean. Eusko labeldun artistak jaialdiaren DNAren parte dira; Kobetamendin arituko dira Iruñeko Melenas, energiaz beteriko EZEZEZ taldea, Silitia lekeitiarrak edo S T R paregabeak.
Larunbaterako espero ditugu Arcade Fire, Jungle, Alvvays, Floating Points, Noname edo El Columpio Asesino taldeak, azken hori agur-biran. Guztion gozagarri arituko dira, era berean, Lewis OfMan frantziarra bere pop elektroniko dotorearekin, Slowdive ezinbestekoak, techno eta punk estiloen DIY nahasketa baten sortzaile diren CHALK, Kiasmos islandiarren ambient eta elektropop estiloen artean oreka perfektua, eta Good Neighbours biralak. Estatuko artisten zerrendan daude mundu guztiaren ahotan dagoen rock alternatiboko Alcalá Norte taldea eta Alba Morenaren pop delikatua, Mujeres taldearen garage doinuak, Boye bartzelonarra eta Oki Moki euskaldunak. Gainera, ezin aipatu gabe utzi Bitxeando, Bilboko arratsalde-giroko indie arrakastatsuena, Ines Hernand buru duela Daniless DJ taldearen sortzailearekin batera, eta David Van Bylenen nahasketa ezinezkoak lagun.
BASOA. BASO ELEKTRONIKOA
Elektronikaren magia Basoaren bihotzera eramango dugu, espazioa antolatzeko modu berezi bati esker; izan ere, biribilean jarriko baita jendea, soinuak inguratuta. Aurtengo berrikuntza DJ kabina izango da: biribilaren erdian kokatuko dugu, 360º-ko esperientzia bizi ahal izateko. Basoan proposamen sendoa izango dugu, nazioarteko club munduko erreferente interesgarrienekin. Ostegunean, DJ Tennis, Cormac eta Ketiov, baita Sofía Kourtesis eta Neska ere. Ostiralean, Marcel Dettmann, Djrum, Ogazón, Jennifer Cardini, eta DJ Gostoso b2b Senda Fatal bikoa. Larunbatean, bukatzeko, Nicola Cruz, Niki Lauda, Budino eta Gabrielle Kwarteng. John Talabot funtsezko figura izan da jaialdiaren amaierako ekitaldietan; aurten, bosgarren eta azken aldiz itzuliko da Talabot Basoa gunera, Europako dantza-pista bereziena eta inguratzaileena bihurtzeko asmoz.
LASAI. DANTZA GELDOAK BILBORA BEGIRA
Lasai gunearen hasierako premisa minutuko 100 beatak ez gainditzea zen; horrela, bada, erritmoa baretu eta tempo mantso baina intentsitate bizien maisuekin gozatu nahi dutenen agertoki eta bilgune nagusi bihurtu da. Lehen egunerako, Rinse FM irratiak prestatu du programazioa, eta abangoardiako soinuak ekarriko ditu Aletha, Yaw Evans, Facta & K-Lone, FYI Robyn, Ben Hauke eta Thrintian artisten eskutik. Ostiralean, honako hauen txanda izango da: Xamana Jones enigmatikoa, zeinak magia egingo duen segidako hirugarren aldiz (aurreko set horietan izan zirenek badakite zertaz ari garen); Fiesta x Fiesta ekimenaren sortzaile Baldman, Lucient kitzikagarria, Toni Bass dj eta produktore mitikoa, edo Miguel Agnes podcaster eta selector eszentrikoa. Larunbatean, Berlinen bizi den JASSS artista asturiarra arduratuko da Bilboko begiraleku bereziena hosteatzeaz, Lydo, Nathan Micay eta Nazarekin batera.
AKELARRE. MUSIKA KANPINERA ERE IRITSIKO DA
Bihar, asteazkena, Akelarrea hasiko da Bilbao BBK Live jaialdiko kanpinean, hedonismo, natura, basoa eta club doinuak ospatzeko jaia antolatuko baitugu Dinamarca, Alai eta Gelarekin. Gainerako egunetan, Akelarrearen programazioa gitarrei eta melodiei erreparatzen hasiko da eta, gero, eremu elektronikoetarantz bideratuko da, arratsalde eta gau partean etorriko denaren aurrekari, honako hauei esker: Parquesvr DJ Set, Clock Poets, Lamia Mari, Alex Curreya, Beltranz, Derek V. Bulcke, Bea Fernandes, Elena Barker eta Drummie.
BEREZIAK, BILBAO BBK LIVE HIRIAN
2011. urteaz geroztik, Bereziak ekimenaren barruan doako kontzertuak antolatu dira Bilbo erdialdeko hainbat tokitan, musika-esperientzia Kobetamenditik haratago irits dadin. Industrias Creativas fundazioak Bilbao BBK Live jaialdiarekin batera sustatzen duen proiektu honen bitartez, musika, kultura eta aniztasuna indartu nahi dira, aldaketa sozialaren nahiz partaidetza komunitarioaren katalizatzaile bihurtze aldera. Bereziak programazioa ostegunean hasiko da: uztailaren 11n Martin Urrutia BBK Salaren kanpoaldean arituko da, eta ostirala 12an eta larunbata 13an, berriz, Vueling Isozaki dorreak, St. Petroni Albiako lorategiak eta San Miguel Areatza izango dira jardueren kokaleku, bingo musikatu batekin.
Ostirala 12 egun eklektikoa izango da: Chancha vía Circuito-ren elektronika latinoamerikarra, Kyne eta Oddliquor-en R&Ba, eta La Habitación Roja, Parquesvr eta Repion-en indie-musika. Larunbata 13an, aldiz, Nudozurdo-ren itzulera izango dugu, Morreo-ren pop elektronikoa , Lisasinson riot girlak , Samuraï-ren pop-punka, eta Barry B eta Teo Lucadamo-ren errimak. Bereziak ekimenari esker, Bilbo erdialdea gune musikal zirraragarri bihurtuko da guztiontzat, tokiko komunitatearen aberasgarri.
Aurten ere, Bilbao BBK Live jaialdiaren eskumuturrekoak abantailak eta deskontuak eskaintzen dizkizu Bilboko kultur etxe, museo eta saltokietan, Bilbao BBK Live Experience! ekimenaren bitartez. Jaialdira datozen pertsona guztiek jaialdiko eskumuturrekoa erakutsi eta abantailak baliatu ahal izango dituzten puntu guztiak biltzen dira ekimen honetan. Informazio guztia aurkituko duzu jaialdiaren webgunean.
ORDUTEGIAK, GARRAIOA ETA ESKUMUTURREKOAK
Badakigu, jada, artisten ordutegiak zeintzuk izango diren eta agertokietan nola banatuko diren; jaialdiaren webgunean kontsulta daiteke informazio guztia. Astelehenean eta asteartean (uztailak 8 eta 9) sarreraren ordez eskumuturrekoak jasotzeko aukera izango da, BBK Salan 11:00etatik 20:00etara bitarte. Bai San Mamesen, bai BEC! aretoan, ordutegia honako hau izango da: asteazkena, uztailaren 10etik hasi eta larunbata, uztailaren 13ra bitarte, goizeko 10:00etatik goizaldeko 02:00etara.
Jaialdiaren eremuan EZIN IZANGO DA sarreraren ordez eskumuturrekoa eskuratu, eta jaialdiko autobusetan EZIN IZANGO DA sartu eskumuturrekorik gabe.
Jendea modu ordenatuan igo dadin eta garaiz planifikatu ahal izateko, hirugarren urtez, autobus-zerbitzua antolatu dugu aurten ere, aurrez erreserba eginda. Jaialdiaren egun bakoitzean, Felipe Serrate kaletik abiatuko da autobusa, San Mames ondoan, 16:00etatik 22:00etara arte, 10 minututik behin. Bidaiaren prezioa 3,5 € izango da, soilik igotzeko izango da eta aldez aurretik egin beharko da erreserba, jaialdiaren webgunean. Pertsona bakoitzak gehienez ere 10 txartel erosi ahal izango ditu.
Autobusen anezka-zerbitzua ere eskainiko dugu, doan, esparrura joan eta handik itzultzeko. Betiko lez, autobusak Barakaldoko BEC!-etik abiatuko dira, Ansioko metro-geltokiaren ondoan –aparkatzeko 3.500 toki izango dira prest–, baita San Mames ingurutik ere, Basurtuko Kaputxinoen kalearen amaieran, BAMI eraikinaren (Ogasuna-ETB) atzeko aldean. Autobusak etenik gabe arituko dira lanean uztailaren 10eko (asteazkena) 12:00etatik uztailaren 14ko (igandea) 15:00ak arte; zerbitzuaren maiztasuna aldakorra izango da, eskaeraren eta aurreikusitako beharren arabera. Jaialdiko egun guztietan, gutxi gorabehera 16:00etatik aurrera, Beyena fabrika zenaren inguruan geratuko dira autobusak eta, handik, oinezko egin beharko ditu jendeak jaialdiaren eremura dauden 800 metroak.
Era berean, programatutako kontzertuak bukatutakoan anezka-zerbitzuko autobusak hartu ahal izango dira bueltarako. Beyena pareko geltokitik, hesitutako guneetan egon beharko da zain Basurtu-San Mamesera edo BECera doazen autobusak hartzeko.
Halaber, kanpistek ere autobusak izango dituzte kanpinera joateko, asteazkena uztailaren 10etik hasita, eta jaialdiak irauten duen hiru egunetan, 24 orduz, bi kontzertu-eremuta joateko, bai kanpinera itzultzeko.
BILBAO BBK LIVE JASANGARRIA
Bilbao BBK Live erreferente da jasangarritasunaren arloan, eta, edizioz edizio, ekitaldiak ingurumenean duen eragina murriztea eta gizartean, kulturan eta ekonomian duen eragin positiboa areagotzea ditu xede. Bilbao BBK Live jaialdian garapen jasangarria dugu hizpide, jasangarri izatea ez baita berez helburutzat hartu behar, baizik eta etengabeko lan iraunkortzat, aldea markatzeko eta benetako aldaketa lortzeko munduan jaialdia osatzen duten pertsona guztien bitartez (partnerak, publikoa, bezeroak, artistak, hornitzaileak, GKEak, gizarte zibila, ikastetxeak, sektore pribatua…). Zentzu horretan, honako neurri hauek abiarazi ditugu berrikuntzaren, sormenaren, horizontaltasunaren, baterako sorkuntzaren, gizarteratzearen eta parekidetasunaren ikuspegitik:
PLASTIKOA DESAGERRARAZTEA
Nagusia agertokia landare biziekin estaliko da, eta gero birlandatu egingo dira. San Miguel agertokia egurrezko konposizio batekin apainduko da, plastikoa desagerrarazita. Txiki agertokiaren aurrealdea Karrantzako ardiaren artilearekin egingo da; horrek esan nahi du 0 Km-ko material naturalak erabiliko direla, eta duela gutxira arte hondakin gisa tratatzen zen material horren garapenari laguntzen zaiola. Artile horrekin, jaialdia amaitutakoan, askotariko jantziak egingo dira.
BALORE ESPAZIOA
Aurten, Bilbao BBK Live jaialdian leku berezi bat izango dugu: hazi moduko espazio, puntu, gune jasangarri, seguru, sozial eta xedez beteriko bat, ekitaldiak irauten duen bitartean martxan egongo dena, jaialdiak ingurumenarekin eta gizartearekin lotura duten kausekiko hartua duen konpromiso irmoari balioa emateko eta horri buruzko informazioa lortzeko. BALORE espazioan hainbat informazio-puntu bilduko dira:
- Puntu MOREA, jazarpen-egoerak eta indarkeria sexista salatzeko eta prebenitzeko.
- ORTZADAR puntua, Bilbao BBK Live jaialdiak LGTBIQ+ mugimenduarekin duen konpromisoari buruz.
- Puntu BERDEA, jaialdiak hartzen dituen ingurumen-neurriei buruz.
- Puntu SOZIALA, Last Tour enpresaren BCorp ziurtapenari buruz, eta jaialdiak Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Erronka ziurtapena lortzeko egiten duen lanari buruz.
JAIALDI SEGURU ETA PAREKIDEA, ERASO SEXISTARIK GABE
2017az geroztik, Bilbao BBK Live jaialdiko antolatzaileek eta Bilboko Udalak bat egiten dute eraso sexisten aurkako borrokan, eta prebentzioko eta sentsibilizazioko kanpainak egiten dituzte. 2024. urte honetako mezua ‘NO ES NO… EZ BETI DA EZ’ da, eta aurten ere berriro kaleratuko da mezu bera, hirian izaten den ekitaldi handi honetan eraso sexistarik izan ez dadin.
Bilboko Udalak gogorarazi nahi du eraso sexista bat jasanez gero salaketa jar daitekeela eta, era berean, herritar guztiei inplikazioa eskatzen die, emakumeen eta gizonen arteko harremanak berdintasunezkoak eta indarkeriarik gabekoak izatearen aldeko konpromiso aktiboari euts diezaioten.