Otsailak 22
-
-
Gure destinoa lehen aldiz doa nazioarteko ekitaldi honetara helburu bikoitzarekin: pandemiaren aurretik zegoen aireko konektagarritasun-sare osoa lehengoratzea, besteak beste Stockholm bezalako destinoak berreskuratuz, eta ibilbide berriak irekitzea estrategikotzat jotzen diren merkatuetara; horien artean, Mosku, Varsovia, Helsinki eta Kopenhage daude.
-
Connect-en, Tampere finlandiar hirian, hemezortzigarren edizioak sektoreko 650 agente baino gehiago bilduko ditu bihartik aurrera eta ostiralera arte, 75 airelinea eta 280 aireportu barne.
-
Bilbao Bizkaia Connect-era joango da aurten lehen aldiz. Connect konektibitatearen arloko ekitaldi handienetakoa da nazioartean eta bertan 32 bilera egingo ditu hegazkin-konpainiekin eta aireportuekin.
Finlandiako Tampere hirian ospatuko den feriara Bilbao Bizkaia helburu bikoitzarekin doa: pandemiaren aurretik zegoen aireko konektibitate-sare osoa lehengoratzea, besteak beste Stockholm bezalako destinoetara itzuliz, eta ibilbide berriak irekitzea estrategikotzat jotzen diren merkatuetara, hala nola Mosku, Varsovia, Helsinki eta Kopenhagera.
Topaketa gehienak airelineekin egingo dira, bai dagoeneko Bilboko aireportuan lan egiten dutenekin (Vueling, Volotea, Eurowings, Air France…), konpainia horiek 2022an izango duten funtzionamendua zehazteko eta pandemiaren aurretik martxan zeuden lineak suspertzen saiatzeko, bai oraindik martxan ez dauden beste linea batzuekin, ibilbide berriak irekitzen saiatzeko. Azken horien artean, aipatzekoak dira Lot Polish Airlinesekin edo Wizz Air hungariarrarekin egingo diren bilerak; horiekin xedea Bilboko Aireportua Ekialdeko Europarekin lotzea da. Eta baita Finn Airrekin egingo dena ere, konpainia horrek Bilbo Bizkairako estrategikotzat jotzen den eskandinaviarra bezalako merkatu baten jarduten duelako; kasu horretan helburua akordioa lortzea da Stockholmekiko ibilbideari berriro ekiteko eta Helsinkirekin bide berri bat ezartzen saiatzea.
Connect-en, halaber, Bilbao Bizkaiaren ordezkaritza hainbat aireporturekin bilduko da horietako batzuekin lotzen gaituzten ibilbideetan sakontzeko eta beste batzuekin loturak ezartzeko, aireportu horiekin lankidetzan aritzea oso garrantzitsua delako etorkizunean hegazkin-konpainiak erakartzeko abiapuntua edo helmuga Bilboko aireportuan duten ibilbideak ezartzerakoan.
Networkingean oinarritutako Connect formatuak eta Europako merkatuak garrantzi berezia duen ekitaldia izateak bultzatu dute Bilbao Bizkaiak bihar hasi eta ostirala bitartean Tamperen (Finlandia) egingo den hemezortzigarren edizioan parte hartzea. Edizio honetan hegazkingintzako eragile nagusietako 650 baino gehiagok hartuko dute parte, 75 aire-linea eta 280 aireportu barne.