Bilbao Bizkaia Polonian sustatu da hiriko eta lurraldeko 20 enpresaren eskutik

Irailak 19

  • Polonia bisitariak erakartzeko aukera handiko merkatu europarra dugu; izan ere, astean bitan zuzeneko konexioa dago Bilboko eta Varsovia hiriburuko aireportuen artean.

  • Bilbao Bizkaia helmuga aurkezteaz gain, hiriko eta lurraldeko 20 enpresatako ordezkariek workshop bat egin dute, eta harreman komertzialak ezarri dituzte 94 agente eta turismo-operadore poloniarrekin.

  • 2024ko azken lauhilekoko ekintza-planaren esparruan Bilbao Bizkaiako ordezkaritzak aurreikusita zituen bisitetan lehena izan da; planak toki estrategikoetan turismoa sustatzea du helburu.

Varsoviak Bilbao Bizkaia helmugaren aurkezpena hartu du. Horrez gain, workshop bat ere antolatu da hiriko eta lurraldeko 20 enpresarekin, besteak beste, harrera-agentziekin eta ostatuekin, non harreman komertzialak ezarri diren 94 agente eta turismo-operadore poloniarrekin. Horrez gain,
Turespañako bulegoaren lankidetzarekin antolatutako ekitaldian, herrialde anfitrioiko 29 kazetari izan dira aurkezpenean, eta bertatik bertara ezagutu dituzte Hiribilduko eta lurraldeko erakargarritasun nagusiak.

Polonia bisitariak erakartzeko aukera handiko merkatu europarra da; izan ere, astean bitan zuzeneko konexioa dago Bilboko eta Poloniako hiriburuko aireportuen artean martxoa eta urria bitartean. Bilbao Bizkaia helmuga, gainera, bat dator turista poloniarraren profilarekin eta motibazioekin, interesa baitute kultura- eta hiri-turismoan, turismo gastronomikoan, zikloturismoan edo mendi-ibilietan, hain zuzen ere Bilbao Bizkaia helmugak eskaintzen dituenak eta Poloniako merkatuan interes handia sortzen dutenak.

Bilbao Bizkaia 2030 Turismo Estrategiaren esparruan, 2024ko azken lauhilekorako ezarritako lan-planaren lehen geldialdia dugu Varsoviakoa. Estrategia horren helburu nagusiak jasangarritasuna, digitalizazioa eta berrikuntza dira, horiek baitira bisitariak erakartzeko eta lehiakorragoa eta ingurunearekiko errespetutsuagoa izango den sektore bat garatzeko funtsezko elementuak, guztion ongizatean eragina izango dutenak.

HURRENGO HITZORDUAK

Urriaren 1etik 4ra bitartean, Bilbao Bizkaiaren ordezkaritza bat izango da Aronan (Tenerife) egingo den Turespañako III. Konbentzioan; urriaren 8tik 10era bitartean, Herbehereetara eta Belgikara joango da ordezkaritza, eta urriaren amaieran, Basquetourrek Mexikon antolatutako workshop-ean parte hartuko du. Bilbo turismo-helmuga jasangarri eta kalitatezko gisa zaintzeko eta garatzeko estrategikoenak diren helburuen artean Bilbao Bizkaia sustatzea xede duen ibilbide horretan, hurrengo tokietara ere joango da: Londresko World Travel Market, Valladolideko B2C eta Intur Negocios azoka, Turespañak Italian antolatutako roadshow bat, Stockholmeko Travelnews Market eta Cannes hiriko ILTM azoka.

SARE SOZIALAK: