“Bilbao Blues Festivalek” bere irudia aurekeztu du, genero musikal hau eta hiriarekin duen lotura modu zuzen eta unibertsalean islatuz

Apirilak 5

  • Moriskette euskal estudioak diseinatutako kartelak hiriko baldosen ezaugarriak integratzen ditu, kalean bertan publiko guztientzako kontzertu eta jarduerekin egingo den ekitaldi musikal handi hau islatzeko.

  • Bilboko Udalak bultzatuta, lehenengo edizioa uztailaren 29, 30 eta 31n izango da, Areatzan, eta generoaren figura ospetsu bat sarituko du: Bob Stroger.

  • Euskadin bakarra den aire zabaleko ekitaldi handi honek eskaintza kulturala dinamizatu nahi du eta munduko panorama musikalaren topagune azpimarragarrienen artean finkatu, 15 kontzertu eta jarduera eskainiz, horiek guztiak dohainik.

Bluesaren mundua “modu zuzen eta unibertsalean” islatzen duen ilustrazio bat. Uztailaren 29tik 31ra bitartean egingo den I. Bilbao Blues Festivalaren kartelaren egilea Sergio Pérez Berasategik zuzentzen duen Moriskette euskal estudioaren taldea da. Sorkuntza-lan honen diseinuaren oinarrizko abiapuntua zen ekitaldi musikal handi hau Bizkaiko hiriburuan egiten dela nolabait islatzea.

Zenbait aukera baloratu ondoren, hiriko kaleetako baldosa bereizgarriak gure diseinuan integratzea erabaki genuen. Uste dugu ikono indartsua dela eta oso ondo konektatzen duela Bilbo jaialdiaren funtsarekin. Izan ere, kontzertuak kalean bertan eskainiko ditu, publiko guztientzat. Bluesa Bilboko kaleetan, azaldu du Pérez Berasategik.

Maila formalean, Moriskettek ilustrazioan eta tipografian oinarritutako estilo batera jo du, kolore atsegin eta zuzenekoekin. “Multzo orokorrak estilo musikal horrekin guztiz bat datorren eta modu oso eraginkorrean komunikatzen duen konbinazio bat eskaintzen du”, esan du estudioaren arduradunak.

Lehen Nazioarteko Blues Jaialdia apustu kultural garrantzitsua da, Bilboko Udalaren eskutik sortuahiriaren dinamizazioa sustatzeko eta Euskadin bakarra den gertaera hau mundu mailan proiektatzeko helburuarekin. Hiriaren bihotzak blues talde ospetsuenen erritmoan egingo du taupada, hitzordu hau jaurtiketa-tranpolin gisa baliatu ahal izango duten herriko hainbat talde tarteko.

I. Bilbao Blues Festival jaialdia hamabost kontzertu eta jarduera baino gehiago izango dituguztiak dohainik. Jadanik berretsita dauden kontzertu nagusietako bat Chicagoko All Stars-arena izango da; bertan, iparramerikar hiri horretako hainbat blues-musikari ospetsuk eszenatokia konpartituko dute, banda bat une horretarako osatuz. Beraren partaideak Bob Stroger, Kim Johnson, Mike Avery, Kenny Smith, Billy Flynn, Piano Willie eta Joey Saye mitikoak izango dira.

Lehenengo edizio hau aire zabalean egingo da osorik, eta haurrengana zuzendutako kontzertu pedagogikoak ere programatu dira, baita emakumeei eta bluesari buruzko hitzaldi bat, kontzertu batekin. Zitaren eszenatoki nagusia Areatza izango bada ere, genero musikal hau hiriko bazter guztietara iritsiko da, New Orleanseko estilo peto-petoan, dixie bandek han-hemenka egingo dituzten kalejirei esker.

GENEROKO ETA JAI-GIROKO LEHEN FIGURAK

Oso zaindutako jaialdi bat da, kalitate gorenekoa, generoaren nazioarteko figura ospetsuak Bilbora ekarriko dituena. Lehenengo edizio hau bizi dugun garaiak ezartzen dituen dimentsioetara egokitutako formatu batez aurkezten da. Espero dugu datozen urteetan zita hau hirian finkatzea eta jendea zerbait propiotzat sentitzera iristea”, azaltzen du Carlos Mallesek, Bilbao Blues Festivalen zuzendariak.

I Bilbao Blues Festivalak helburu bikoitza du: bluesa maite duen publikoak Europako biretan normalean parte hartzen ez duten artistez goatzea, eta genero hori -rock, pop, indie, soul eta beste batzuen oinarri dena- deskubritzen laguntzea oraindik ere ondo ezagutzen ez dutenei. “Nahi dugu jendeak estilo musikal hau ezagutu dezan. Blues kontzertu bat jende guztiari gustatzen zaio, generoaren ohiko kontsumitzailea ez izan arren. Musikagatik ez ezik, inguratzen duen giroagatik ere”, dio Mallesek.

BOB STROGER: BILBAO BLUES FESTIVAL SARIDUNA

Bob Stroger (Haity, Missouri, 1939) blues-musikari ospetsuak, baxu-jotzaile eta abeslariak, Bilbao Blues Festival Saridunaren erakusgarria den txapela jasoko du. Bere ibilaldi luzean, Stroger XX. mendeko bigarren zatiko banda garrantzitsuenetako batzuen partaidea izan zen: Ottis Rush, Jimmy Rogers, Sunnyland Slim, Willie Mabon, Snooky Pryor, Eddie Taylor, Pinetop Perkins…

70eko eta 80ko hamarkadetan, American Folk Blues Festivalen biren sail erritmikoa osatu zuen, Oddie Paynerekin batera, eta besteak beste Carey Bell, Lousianna Red eta Jimmy Rogersekin aritu zen. 90eko hamarkadan, bere banda propioa gidatzen hasi zen eta kontzertuak eman zituen planeta osotik.

NAZIOARTEKO AITORTZA DUTEN ANTOLATZAILEAK

Jaialdiaren eragileek nazioarteko sari gorenak irabazi dituzte genero musikal honen bultzadari dagokionez: Eragile onenarentzako BBSA saria (Blues Behind the Scenes Award), European Blues Unionek 2019an Azore Uharteetan emanda, eta nazioarteko jaialdien antolaketa onenaren K.B.A. SARIA (Keeping the Blues Alive), munduko aitortza gorena, Blues Foundationek 2015ean Memphisen emanda.