Bilbok gabonak aktibatzeari ekin dio, dagoeneko hasia baita argiak eta jarduerarik esperoenak instalatzen: izotz pista eta txirrista ekologikoak

Azaroak 15

  • Gabonetako jarduera esperoenak jartzen hasi da egunotan Bilboko Udala: azaroaren 24an piztuko diren argiak, izotz ekologikoko pista eta txirrista, Gabonetako azoka eta haurrentzako jardueraz betetako haurren karpa.

Bilbo egunotan hasi da Gabonetako argiztapena eta jarduera esperoenak instalatzen.

Hala, hiribilduak azaroaren 24an piztuko ditu Gabonetako argiak, eta pandemiaren ondorioz urtebetez itxaron ondoren, aurreko urteetako esperientzia arrakastatsua berreskuratuko du: izotz ekologikoko pista eta txirristakGabonetako azoka, merkataritza-eskaintza zabala eta haurrentzako karpa, haiei zuzendutako programazioarekin.

Hala, aurten ere, izotz ekologikoaren gaineko patinaje-pistak 800 metro karratu izango ditu (modalitate horretako Estatuko handienetako bat da), eta instalazioaren erdia estalita egongo da, eguraldi txarra egiten duenerako. Pista, ohi bezala, Areatzako kaian kokatuko daTxirrista handia, berriz, Erripako kaian jarriko da eta sei errei izango ditu irristatzeko.

Bi jarduerak azaroaren 25etik aurrera egongo dira martxan, prezio ezberdinekin. Izotz-pistaren kasuan, 30 minutuko irristaketaren prezioa (patinak barne) 3 eurokoa izango da, eta 2 eurokoa familia ugarientzat; txirrista, berriz, 2 eurokoa izango da pertsonako, eta erreietatik hiru aldiz jaisteko aukera egongo da.

  • SARRERAK leihatiletan nahiz online ESKURATU ahalko dira, webgune honetan: www.bilbaopistadehielo.com. Talde-erreserbak (20 pertsona baino gehiago) egiteko, mezu elektroniko bat bidali behar da honako helbide honetara: reservasgabonak@proasur.com edo bezeroaren arretarako telefonora deitu (610 124 552).
  • Hauxe izango da bi instalazioen ORDUTEGIA: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era, eta asteburu, jaiegun eta eskolarik gabeko egunetan ordutegia luzatuko da 16:00etatik 21:00etara. Maskara une oro erabili beharko da derrigorrean.

Bi azpiegiturak Xtraice nazioarteko enpresak diseinatu ditu, izotz ekologikoaren fabrikazioan eta banaketan aitzindaria denak. Material berritzaileak, abangoardistak eta jasangarriagoak dira, eta ur-pista izoztu baten patinaje-sentsazioa imitatzen dute. Produktu horrek ingurumena errespetatzen du eta % 100 birziklagarria da. Apustu honekin Bilboko Udalak ur eta elektrizitate asko aurreztea lortuko du eta atmosferara CO2 tonak emititzea saihestuko da.

#BILBAOGABONAK PROIEKTUA

Jarduera horiek guztiak #BilbaoGabonak proiektuaren parte dira. Proiektu horrek Gabonetan garatuko diren eta datozen egunetan iragarriko diren jardueren programa zabala barne hartzen du. #BilbaoGabonak proiektuaren bidez hiribildua erakargune garrantzitsu bihurtzeko eta Gabonetan ere aisialdirako eta kulturarako erreferentzia izateko helburua indartu nahi da.