Bilbok Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen du, emakume zientzialarien omenez saltokiak apainduz

Otsailak 3

  • Elhuyarrekin batera garatzen den Bizilabe Bilbao proiektuaren baitako kanpaina honetan hiriko 62 saltokik euren erakusleihoak apainduko dituzte otsailaren 3tik 11ra bitartean, zientzialari bati buruzko ilustrazioak eta informazioa jarriz.

  • Zabalgune Eraikinak “Emakumeak zientzialari eta teknologo” deritzon erakusketa hartuko du gaurtik otsailaren 17ra arte; erakusketa doan bisita daiteke, aldez aurretik erreserbarik egin gabe, 10:00etatik 19:00etara.

  • Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez, “Emakumeak Zientzian” ekimenarekin bat egin du aurten, eta horrela erakundeak beste urrats bat ematen du emakume zientzialariak ikusarazteko eta estereotipoak apurtzeko bidean.

  • Funtsezkoa da erakundeetatik nesken eta nerabeen artean bokazio zientifikoak sustatzea”, azpimarratu du Kontxi Claverrek, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Saileko Zinegotziak. 

Bilboko Udalak Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko du aurten. Ekimen hori hainbat jardueraren bidez garatuko da eta xedea da emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egiten duten lana herritarrei ezagutaraztea eta neskak eta nerabeak bokazio horien inguruan sentsibilizatzea.

Espero dut datozen egunotan Bilbon sustatuko ditugun ekintza hauek guztiak neskato eta gazte askoren inspirazio iturri izatea. Horretarako erabat da garrantzitsua erakundeok jabetzea ekintza bakoitzak esparru zientifikoan berdintasunerako bidea eraldatzen laguntzen digula. Gainera, nesken artean karrera zientifikoen aukeraketa sustatzeko eta gure gazteengan bokazio horiek pizteko lanean jarraitu behar dugu”, adierazi du Kontxi Claverrek, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Saileko Zinegotziak.

Gaur hasi eta nazioarteko eguna ospatzen den otsailaren 11ra artehiriko 62 saltokik erakusleihoak apainduko dituzte emakume zientifiko baten omenez. Merkatariek zientzialari baten lanari buruzko informazioa jasotzen duten irudiak eta kartelak jarriko dituzte euren establezimenduetan eta erakusleihoak zientzialari horien ikerketan inspiratutako motiboekin apainduko dituzte. Horrela, Bilboko Udala eta dendak hamabi zientzialariren bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira, emakumeek zientziari egiten dioten ekarpena ikusarazten lagunduz.

Gainera, aurreko bi edizioetako arrakasta erreferentziatzat hartuta, herritarrek yinkana batean parte hartu ahal izango dute. Horretarako, mugikorrean Actionbound aplikazioa deskargatu beharko dute, establezimenduetan omendutako hamabi emakumeen kartelak bilatu eta dagozkien QR kodeak eskaneatu. Kartel bakoitzaren QR kodea eskaneatu ondoren zientzialariari buruzko galdera bati erantzun beharko diote, eta establezimenduz establezimendu joan, hamabi emakumeen QR kodeak aurkitu eta galdera guztiei erantzun arte.

“Erakusleihoak otsailak 11 #ErakusleihoakO11” ekimenak bosgarren edizioa ospatuko du aurten eta Elhuyarrekin lankidetzan gauzatzen den Bizilabe Bilbao proiektuaren baitan kokatzen da. STEAM hezkuntzaren bidez, Elhuyarrek gai zientifiko eta teknologikoetan parte hartzera animatzen ditu neskak urte osoan zehar, horretarako, emakume zientzialarien lana ikusarazten du eta lan horren garrantzia azpimarratzeko proiektuak egiten ditu, erreferenteak sortzeko eta beren ikerketa-lanak hurbiltzeko asmoz. Horrela, emakume horien bizitza, ibilbidea eta eredua ezagutzeko aukera eskaintzen dute, ideia faltsuak eta estereotipoak alde batera uzteko.

Bilboko 62 saltoki parte-hartzaileak:

  • a2m fisioterapia kabinetea
  • Marisa Etxebarria aseguru agentzia
  • Arabell
  • Álvaro autozerbitzua
  • Banfi Estanco 94
  • Bi by Jatera
  • Bubblebyvane
  • C&Kestilistas
  • Tania Lorenzo Estetika, Irudi eta Edertasun Zentroa
  • Wilma sarraila-denda
  • Bilbo Latina hortz-klinika
  • MVS ahokularitza energetikoa
  • Ponin dietetika eta masajeak
  • EHUDenda
  • Entrefocos
  • Estudio 51 estetika
  • F2 Informática
  • Arantza Madariaga Pérez farmazia
  • Arilla farmazia
  • Dr. Juan Uriarte farmazia
  • Inma Olabarrieta farmazia
  • Jose Rouco Martínez farmazia
  • M.A. Linaza Peña farmazia
  • María Feo Onzain farmazia
  • Sonia Hernández Ibáñez farmazia
  • Tenderia farmazia
  • Uribarri farmazia
  • Villasante farmazia
  • Zubiri Zuaznabar farmazia
  • Garpe burdindegia eta sarraila-denda
  • Rekalde burdindegia
  • Frutas Arratia
  • Frutas Manuela
  • Geuria Merkatua
  • Ikusi Optika
  • Informática Zorrotza.com
  • La Txika de la cerveza
  • Etxean liburu-denda
  • Lápices Papelería liburu-denda
  • Libu liburu-denda
  • Marmoka
  • Maslife Abando
  • Yoli haurrentzako moda
  • Mónica estetika aurreratua
  • Nahiarte
  • Optikari
  • Pedro Salcedo
  • Lamiak ile-apaindegia
  • Pentagrama
  • Ongiro pilatesa
  • Ana Gutiérrez podologia
  • Psikolan
  • Punto y seguido
  • Resukaré estetika
  • Salon Stilo21 ile-apaindegia
  • SKFK
  • Sorgiña
  • Terai Cosmética
  • Tonific
  • Triumph Bilbao
  • Uribarri Fisioterapia
  • Yesser Decoración

Hauek dira omenaldia jasotzen duten hamabi emakume zientzialariak:

  • Amena Karimyan (Herat, Afganistan, 1996). Astronomoa, aktibista eta idazlea.
  • Dorotea Barnés González (Iruñea, Nafarra, 1904-2003). Kimikaria.
  • Halet Çambel (Berlin, Alemania, 1916-2014). Arkeologoa eta esgrimista.
  • Harriet Martineau (Norwich, Erresuma Batua, 1802-1876). Ekonomialaria eta soziologoa.
  • Jeanne Baret (La Comelle, Frantzia, 1740-1807). Botanikaria.
  • Lurdes Ansa Maiz (Andoain, Gipuzkoa, 1961). Material zientifikoen editore-burua.
  • Margaret Crane (Indiana, AEBak, 1941). Publizista eta asmatzailea.
  • Maria Jesus Esteban Galarza (Alonsotegi, Bizkaia, 1955). Matematikaria.
  • Nawal El Saadawi (Kairo, Egipto, 1931-2021). Medikua, idazlea eta aktibista.
  • Patricia Rodríguez Brennan (Bogota, Kolonbia, 1971). Biologo ebolutiboa.
  • Suzuko Ainhoa Tamura (Aichi, Japonia, 1934-2015). Hizkuntzalaria.
  • Uxue Lazcano Dobao (Bergara, Gipuzkoa, 1995). Biologo konputazionala.

ERAKUSKETA ZABALGUNE ERAIKINEAN

Dendetako kanpainaz gain, Bilboko Udalak Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatzen duen beste jarduera bat “Emakumeak zientzialari eta teknologo” erakusketa da.

Udalak Zabalgune Eraikineko atari nagusian, gaur, otsailak 3, hasi eta otsailaren 17ra arte zabalik egongo den erakusketa bisitatzera gonbidatzen ditu herritarrak. Erakusketak zientziaren eta teknologiaren esparruko hamabi emakume horien ilustrazioak ditu, eta doan bisitatu ahal izango da, aldez aurretik erreserbarik egin gabe, 10:00etatik 19:00etara.

Erakusketaren xedea da gizartea eta, bereziki, haurrak eta gazteak, egungo eta iraganeko zientziaren eta teknologiaren esparruan erreferente diren hamabi emakume horiengana, gazteak eta ibilbide profesional zabala dutenak, hurbiltzea.

EMAKUMEAK ZIENTZIAN

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, aurten, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, bat egin du Emakumeak Zientzian ekimenarekin. Kanpaina hau 2017an hasi zen eta ordutik emakumeek zientzian duten jarduera ikusarazteko, rol estereotipatuak hausteko eta neskatoen eta nerabeen artean karrera zientifikoen aukeraketa sustatzeko helburuarekin egiten du lan.

Horretarako, Emakumeak Zientzian ekimenak jarduera-programa zabala sustatu, antolatu, garatu, aurkeztu eta gauzatzen du otsailaren 11ri lotuta. Aurten Zabalgune Eraikinean egiten den “Emakumeak zientzialari eta teknologo” erakusketa sartu da. Aurten Bilboko Udalak bat egin du Emakumeak Zientzian proiektuarekin; proiektuan 35 erakundek parte hartzen dute, hala nola ikerketa-zentroek, unibertsitate-fakultateek, erakunde publikoek… Azken batean, Euskadiko zientziaren eta teknologiaren arloko erakunde adierazgarrien sare zabala.

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Nazio Batuetako Batzar Orokorrak 2015ean erabaki zuen otsailaren 11 izango zela Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, emakumeek eta neskek zientzian erabateko partaidetza eta parte-hartze parekidea izan dezaten lortzeko eta emakumeengan bokazio zientifikoak sustatzeko.

SARE SOZIALAK: