Bilbok bere saltoki “faboritoak” aukeratu ditu gala berezi batean

Urriak 17

  • BilbaoDendak elkarteak antolatu duen Merkataritzako XVII. Sarien galan Falstaff, Mercedes de Miguel, Basq Company, La Palma, Encurtidos Margari, Naubis eta Grupo Sanimotor aukeratu dituzte 2024ko Bilboko Faborito. Publikoaren gogokoena Lanas Gordobil izan da.

  • Juan Mari Aburtok, Bilboko Alkateak; Rafael Gardeazabalek, bilbaoDendakeko presidenteak eta hainbat gonbidatuk Bilboko tokiko merkataritzaren lana omendu dute.

  • Guztira 21 sari eman dira, horietatik 13 Bilboko auzo bakoitzeko saltoki enblematikoenei.

Merkataritzako Sarien edizio berria Euskalduna Jauregian ospatu da. Sari horien bidez bilbaoDendak elkarteak —Bilboko merkataritza- eta turismo-jarduera sustatzeko plataformak— hiriko merkataritzaren lana nabarmentzen du eta jendaurrean aintzatesten ditu “Bilboko faboritoak”, hiriko establezimendurik onenak.

Ekitaldian izan dira Juan Mari Aburto Alkatea; Javier Hurtado, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua; eta Rafael Gardeazabal, bilbaoDendakeko presidentea, tokiko merkataritzaren, enpresaren eta Bilboko gizartearen ordezkariak izan diren 400 gonbidatu baino gehiagorekin eta beste agintari batzuekin batera.

bilbaoDendak elkarteko presidentearen ustez 17 edizio bete dituzten sari hauen arrazoia “gure hiria bilbotarrentzat eta bisitatzen gaituztenentzat erakargarria izan dadin nortasun-ezaugarriei eutsiz jasangarritasunaren, kontsumo arduratsuaren eta gure kaleen dinamizazio sozialaren mesedetan hurbileko merkataritzaren eta merkataritza bereizlearen aldeko apustua egin duten profesional handiei omenaldi zintzoa egitea da”.

Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea, izan da galari amaiera eman diona eta bere esku hartzean tokiko merkataritzaren erronka handiei eta kontsumitzeko moduaren eta erosteko ohituren aldaketaren aurrean udalak profesionalei ematen dien laguntzari egin die erreferentzia, herritarrei gure dendak baloratzeko eta bertan erosteko deia eginez. “Bilbon, gure inguruko beste hiri askotan bezala, eraldaketa oso handia bizitzen ari gara tokiko merkataritzaren sektorean. Erronka berri horiei aurre egiteko ezinbestekoa da estrategia berritzaileak, lankidetza eta kontsumoan eta erosteko ohituretan sortzen diren premia eta lehentasun aldakorrak ulertzea eta ezagutzea. Merkataritzaren mundua osatzen duten eta Bilboko DNAren zati garrantzitsu diren pertsonak beti gure lanaren erdigunean egotea eta gure babesa eta hurbiltasuna sentitzea nahi dugu. Eman diezaiogun merezi duen balioa daukagunari, kontsumitu dezagun eta eros dezagun gure dendetan, horrela bakarrik lortuko dugulako merkataritzak etorkizuna edukitzea, bizia izatea eta hirian errotuta egotea”.

SALTOKI IRABAZLEAK

  • Etorkizundun Tradizioa: Falstaff.
  • HemenGO SHOPPING Bilbao: Mercedes de Miguel.
  • Ondoen konektatua: Basq Company.
  • Ostalaritzako kontzepturik onena: La Palma.
  • Euskararen sustapena: Encurtidos Margari.
  • Saltoki berria: Naubis.
  • Zerbitzu-enpresarik onena: Grupo Sanimotor.
  • Publikoaren faboritoa: Lanas Gordobil.

SALTOKI ENBLEMATIKOAK

2024ko Bilboko Faboritoez gain, sariak eman zaizkie Bilboko auzoetako merkatarien hamahiru elkarteetako saltoki enblematikoenei:

  • Abusu-La Peña: Textil Hogar Aguila.
  • Basurtu: Farmacia Josune Ereño.
  • Bilbo Erdia: Minimil.
  • Bilbao La Vieja, San Frantzisko eta Zabala: Ferretería Cerrajería Garpe.
  • Zazpi Kaleak: Sí Quiero Protocolo.
  • Deustu: Reparación Calzados Hnos. Morales.
  • 2. barrutia: Calzados Amorrortu.
  • Hiru Auzo: Modas Pampin – Edurne Etxebarria.
  • Otxarkoaga: Kiosko Karlos.
  • Errekalde: Modas Inés.
  • Santutxu: Confecciones Turín.
  • Txurdinaga: Floristería Gaiarre.
  • Zorrotza: Perfumería Nuria.

SARE SOZIALAK: