Martxoak 25
-
Laguntzen partida berriak 138.000 euro izango ditu, eta zonetako 13 elkarteen artean banatuko dira hiribilduko merkataritza- eta ostalaritza-ehunean egiten den kudeaketa eta jarduketa sendotzeko.
-
Neurri hori Covid-19aren krisiari aurre egiteko Bilbao Aurrera 2021 Planaren barruan dago.
Bilboko Udaleko Udalbatzak hiriko merkataritzako eta ostalaritzako elkarte-ehuna babesteko laguntzen partida handitzeko erabakia onetsi du gaur.
Guztira, 138.000 euro bideratuko dira hiribilduko zonetako 13 elkarteen artean.
Neurri berri hori Bilbao Aurrera 2021 Planaren barruan dauden ekintzen artean dago, eta, horren bitartez, laguntza tekniko eta ekonomikoak eman nahi zaizkie elkarteei, eutsi, kudeatu eta sustatzeko aukera izan dezaten, eta, horrela, aldi berean auzoak dinamizatzen laguntzeko.
Gogoan izan behar dugu Covid-19ari aurre egiteko 2020ko planarekin dirulaguntza % 100ean handitu zela, 276.000 euroraino. Orain, berriz, beste 138.000 euro gehituko dira.
Hamahiru elkarteetan onetsitako dirulaguntzen banakapena:
- Bilbao Centro Merkataritza Elkartea: 123.000€. ALDE ZAHARREKO Merkatarien Elkartea: 88.500€. DEUSTO BIZIRIK Merkataritza Elkartea: 27.000€. HIRU AUZO Merkatarien Elkartea: 21.000€. REKALDE BIHOTZEAN Merkatarien Elkartea: 21.000€. LAGUNTASUNA (ZORROTZAko Merkatarien Elkartea): 21.000€. AUZOA BERRITZEN 2. barrutiko Merkatarien Elkartea: 21.000€. Txurdinagako Merkatarien Elkartea: 21.000€. Santutxuko Merkatarien Elkartea: 16.500€. Otxarkoagako Merkatarien Elkartea: 16.500€. SAN FRANTZISKO, BILBO ZAHARRA ETA ZABALAko Merkatari eta Enpresen Elkartea: 16.500€. Basurto Berri BASURTUko Merkatarien Elkartea: 10.500€. Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkartea: 10.500€.