Azaroak 22
-
Bilboko Udalak antolatzen duen Kongresua mentoring-aren joerei eta horiek enpresen garapen lehiakor eta ekonomikoari eta talentuari egindako ekarpenari buruzko erreferentziazko hitzordu gisa finkatu da hirian.
-
Lillian Eby doktoreak, Georgiako Unibertsitateko (AEB) irakasle ikertzaileak, hitzaldi nagusia eskainiko du; halaber, mentoringari buruzko bi mahai-inguru izango dira, enpresa handiari, ETEei eta ekintzaileei zuzenduta egongo direnak.
Bilbao Mentoring Conference kongresuaren zazpigarren edizioa datorren astelehenean, azaroak 25, izango da Euskalduna Bilbaon, goizeko 09:30etik aurrera. Kongresu hau urtez urte finkatzen ari da eta abagune ezin hobea da enpresek, erakundeek eta ekintzaileek, adituekin batera, alderdi estrategikoei buruz hausnartzeko eta mentoringaren inguruko esperientziak trukatzeko. Zazpigarren edizio honen inaugurazioa Kontxi Claverrek, Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Zinegotziak, egingo du.
Bilbao Mentoring Conference kongresua Mentoring Bilbao udal-ekimenaren barruan kokatzen da. Ekimen hori Udalak enpresei eta saltokiei euren gaitasuna, ahalmenak eta trebetasunak hobetzen laguntzeko egiten duen apustua da, epe ertain eta luzerako ikuspegia eta erabakiak hartzeko erraztasunak emanez eta hori guztia lortzeko tresna gisa mentoringari balioa zuzkituz.
Ekitaldia mentoreei, giza baliabideetako arduradunei, aholkulariei, unibertsitateetako eta prestakuntza-zentroetako akademikoei zuzenduta dago. Halaber, jasotzaileen artean hala Bilbao Bizkaian nola Euskadin eta inguruetan mentorizazio-programak inplementatzen dituzten enpresa eta erakundeetako ordezkariak daude. Gainera, mentoring-a lehiakortasuna sustatzeko, eraldaketa sustatzeko eta talentua eta lidergoa indartzeko tresna estrategiko gisa aplikatzea bilatzen duten enpresa-arloko ekintzaileei, zuzendariei eta profesionalei zuzenduta dago. Ikuspegi horrek berrikuntza bultzatzeaz gain, egungo enpresa-ingurunearen erronketara egokitzeko funtsezko gaitasunak garatzen ere laguntzen du. Jardunaldian parte hartzeko inskripzioa doakoa da eta esteka honen bidez egin daiteke.
PROGRAMAZIO OSOA
Maria Luisa de Miguelek, Mentoring Eskolako zuzendari exekutiboak, hitz egin ondoren, 10:00etan hitzaldi nagusia hasiko da. Aurtengo edizioan Lillian Eby-k, Georgiako Unibertsitateko (AEB) irakasle ikertzaile ospetsuak emango du “Mentoretzaren eragina: proba eta aholku praktikoetan oinarritutako ikuspegiak” izenburupean.
Mentoringak enpresa handian duen zeregina aztertuko duen lehen mahai-inguruan, Jorge Aleixek, Programaren zuzendariak eta Grupotec enpresako Energia Berriztagarrien Dibisioko Ingeniaritza zuzendariak, eta Iñigo Diegok, Ingeteam enpresako Talent & Organization Development zuzendariak, hartuko dute parte. Hausnarketa Marta Jimenok, Head of I & D Program Office & Best Practices Siemens Energy eta EJE & CON Nodo Norteko kideak, moderatuko du.
Ondoren networking-erako denbora egongo da. Gune horretan bertaratutakoek kongresuan parte hartzen duten erreferentziazko profesionalekin esperientziak partekatu eta beharrezko kontaktuak egin ahal izango dituzte.
Lehen mahai-ingurua amaitu ondoren Luis Garcíaren, Youth Business Spain-eko presidentearen, txanda izango da eta “Ekintzailetza laguntzeko Mentoring Programaren inpaktu sozioekonomikoaren ebaluazioa” izeneko txostena aurkeztuko du. Txosten hau Youth Business Spain 2018-2022 sustatuta gauzatu da eta joan den apirilaren 15ean Diputatuen Kongresuan aurkeztu zen azterketa da, Escuela de Mentoring y GEM España erakundeak egin duena. Txostenak zehatz deskribatzen du mentoringaren eragina, bai ekintzaileentzat eta haien negozioentzat, bai hainbat trebetasun sozial eta emozional garatzeko.
Bigarren mahai-inguruan mentoring-aren eta ekintzaileen eta ETEen arteko harremana aztertuko da. Mahaian mentorizazio-programetan parte hartzen duten lau pertsona egongo dira, mentoreak eta mentorizatutako pertsonak direnak: Javier Lezama, P4Qko negozio berrien garapenaren arduraduna eta Mentoring Bilbao programaren mentorea; Jon Suescun, Novadecor Taldeko gerentziaren albokoa, I+G+b arduraduna eta USA Managerra eta Mentoring Bilbao programako mentee-a; María Josefa Calvo, Youth Business Spain-eko mentoring programaren mentorea, eta Mallo Mercedes Rodríguez, Youth Business Spain-eko mentoring programaren mentee-a. Azken mahai-inguru hori Andrea Fernándezek, ekintzailea eta Gaztenpresa eta Youth Business Spain-eko ekintzailetzari buruzko podcastaren zuzendariak, moderatuko du.
Arratsaldean, urtero bezala, ia lau orduko masterclass bat egingo da, Lillian Eby hizlariak eskainiko duena. “From Good to Great: Elevating Your Mentoring Skills and Competencies” izenburuarekin, batez ere kongresuko hizlariei eta mentoring programak garatzen dituzten profesionalei zuzendutako saioa izango da. Klasea, halaber, Bilbao Mentoring programako mentoreei eta mentorizazio-programetan lan egiten duten erakundeei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek ebidentzian oinarritutako trebetasun praktikoak eskuratuko dituzte, mentoretza eraginkorra lortzeko; horretarako, mentoretza-harreman sendoak sustatzen dituen harreman-dinamika azpimarratuko da. Harremanak sortzeko teknikak jorratuko dira saio honetan, eta mentoretzaren erronka komunak identifikatu eta gainditzeko estrategiak emango dira.
Kontsultatu hemen VII. Bilbao Mentoring Conference hitzaldiari buruzko informazio guztia: https://www.bilbao.eus/bilbaomentoringconference/?lang=eu
SARE SOZIALAK:
- BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | X | INSTAGRAM | TIK TOK
- BILBAO EKINTZA: YOUTUBE I FACEBOOK | X | INSTAGRAM
- BILBAO TURISMO: FACEBOOK I X I INSTAGRAM
#BilbaoMentoring2024