Bilbok informazio-mahai batekin hartuko du parte EHU-ren Enplegu Foroan. bertan, ikasle gazteen enplegagarritasuna hobetzeko zerbitzuak eskainiko ditu

Martxoak 16

  • EHUk Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroa antolatu du Bizkaia Aretoan eta Bilboko Udalaren laguntzarekin. Ekitaldian 76 informazio-mahai egongo dira, eta 182 lan-eskaintza inguru dituzten 82 enpresa bilduko dira.

  • Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, informazio-mahai bat jarriko du, eta, horrela, enplegagarritasuna hobetzeko udal-zerbitzuen berri emango zaie gazteei.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, informazio-mahai bat jarriko du gaur Bizkaia Aretoan antolatu den EHUren Enplegu Foroan.

Era horretan, gazteek enplegagarritasuna hobetzeko eskuragarri dituzten udal-zerbitzuen berri emango du udalak.

EHUren Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroaren IV. edizioan 76 informazio-mahai, 82 enpresa parte-hartzaile eta 182 enplegu-eskaintza inguru plazaratuko dira, bai eta bi motatako jarduerak ere: alde batetik, mahai-inguru batzuk antolatu dira sektoreka, eta, beste alde batetik, harremanetan jarriko dira enplegua eskaintzen duten enpresak eta lanpostu horietarako izangaiak.

Ekitaldiaren xedea da ikasleen enplegagarritasuna sustatzea eta profil zehatzak bilatzen dituzten enpresen eta gazteen arteko harremana erraztea. Horri dagokionez, Bilboko Udalaren informazio-mahaian enplegagarritasuna hobetzeari eta talentua sortu eta Bilbon atxikitzeari lotuta dauden udal-programen inguruko informazioa eskainiko da.

BILBAO GAZTEAK SORTZEN

“Bilbao Gazteak Sortzen” ekimenaren helburua da Bilbon enplegua eta jarduera ekonomikoa sustatzea, gazteak lan-merkatura hurbiltzea eta, horretarako, haien profil profesionalak enpresak eskatzen dituzten premietara egokituko dira. Bestalde, enpresei epe ertaineko eta epe luzeko premiei aurre egiten lagundu nahi zaie. Proiektua enpresa, prestakuntza-zentro, gazte eta hiriko beste eragile batzuekin batera gauzatuko da, hiru ildo nagusiren bitartez:

  • Motibazioa, interesak eta ahalduntzea. Une honetan, arlo horretako bi jarduketa daude: Bizilabe Bilbao eta Zientzia Azoka.
  • Zeharkako gaitasunak eta trebeziak hobetzea. Zenbait ekimen landu dira ildo honetan: Formula Student eta Moto Student.
  • Lanposturako gaitasunak Eurocip VII eta Bilboko Udalaren Enplegu Plana proiektuen bitartez, besteak beste.

UDALEKO EKINTZAILETZA-ZERBITZUA

Bilboko Udalak, 2017. urtetik eta Bilbao Ekintza udal-sozietatearen ekintzailetza-zerbitzu bereziaren bitartez, negozio eta start-up berriak sortzeko eta finkatzeko beharrezkoa den laguntza eskaintzen du. Joan den urtean, Bilbon, 185 enpresa eta 234 lanpostu sortu ziren.

Bilbon negozio edo saltoki berri bat sortu nahi dutenek informazioa eskatu dezakete Bilbao Ekintzaren ekintzailetzarako bulegoetan, telefono bidez 944 20 53 60 zenbakian edo big@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

GAZTEEN ENPLEGU-PLANAREN BOSGARREN DEIALDIA

Langabezian dauden 16 eta 30 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta programa, baldin eta erdi-mailako edo goi-mailako titulazio akademikoa badute eta Bilbon bizi badira. Aurtengo edizioan 117 lanpostu berri sortu dira. Gazteen Enplegu Planean jaso da askotariko profil profesionalak dituzten gazteak kontratatu behar direla, eta, era berean, parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetu nahi da.

BILBAO ENTZUMENAK

Ekimenak Gazteen Enplegu Planeko parte-hartzaileei protagonismoa emateko helburua du, informazioa eskuratu ahal izateko, eta, hori erabiliz, lan-merkatura sartzeko eta bertan geratzeko beren beharrizanak esparru publikotik asetzeko ekintzak definitzeko eta diseinatzeko. Martxoan bertan egin den azken jardunaldian 100 pertsona inguru bildu dira, eta elkarrekin hitz egiteko aukera izan dute, bai eta iritziak partekatzeko aukera ere