Abenduak 1
-
Sektore horretako ekitaldi nagusietako bat da, urtero Bartzelonan antolatzen dena, eta aurten ehun herrialdetik baino gehiagotik etorritako 2.200 erakusketarik baino gehiagok hartuko dute parte.
-
Nazioarteko foro horretan Bilbok azpiegitura-sare sendo baten bidez negozioetako eta sektore profesionaleko ekitaldiak antolatzeko hiri gisa duen gaitasuna aurkeztuko du.
Bilbok IBTM World-en hartuko du parte. Nazioarteko topaketa nagusietako bat da, eta aste honetan bilera, pizgarri, hitzaldi eta ekitaldien (MICE) sektorea bilduko du Fira Barcelona erakusketa-pabilioian. Aurtengo edizioan ehun herrialde baino gehiagotatik etorritako 2.200 erakusketarik hartuko dute parte; 60.000 bilera baino gehiago daude programatuta, eta espero da 10.000 kide baino gehiago bertaratzea. Horrek esan nahi du pandemia aurreko jarduera-maila gainditzen ari direla.
Bilbok Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren standetik hartuko du parte IBTMn, hiriak negozioen arloko eta MICE sektoreko ekitaldiak antolatzeko duen azpiegitura-sare sendoaren berri emateko (kongresuak antolatzeko egoitzak, hotelak eta tokiko bidaia-agentzia hartzaileak, besteak beste). Hotel-eskaintza, aireportuko loturak eta gastronomia, baita aisialdiko eta kulturako proposamenak ere, dira Bilbok IBTM World-en edizio honetan aurkeztuko dituen balio nagusiak.
Gainera, Bilbok hainbat bileratan parte hartuko du sektoreko nazioarteko elkarteekin, bilerei loturiko turismoaren arloko eragile nagusiekin eta hiriak mota guztietako topaketa profesionalak antolatzeko eskaintzen dituen gaitasunean eta aukeretan interesa duten hainbat herrialdetako enpresa handiekin, besteak beste, kongresu eta konbentzioak, azoka handiak, produktuen aurkezpenak eta lehen mailako topaketa akademiko eta instituzionalak.
EKITALDI JASANGARRIAGOAK ETA INKLUSIBOAGOAK
Edizio honetako gai nagusietako batek ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren aldetik jasangarria den eskaintza aurkezteko beharra jorratzen du, sektoreak gero eta interes handiagoa baitu harrera-hirietan MICE industriaren eragina murrizteko eta hobetzeko.
Alde horretatik, Bilbok konpromiso estrategiko bat aurkeztu du, eta 33. postua lortu du Global Destination Sustainability nazioarteko sailkapenean, hau da, bilerak, pizgarri-bidaiak, hitzaldiak eta erakusketak antolatzeari buruzko sailkapenean. Horrela, Bilbo batez besteko bederatzigarren hiri onena da munduan. Nazioarteko sailkapen hori osatzen duten hiriek xede bat dute: gizartearekiko, ekonomiarekiko eta ingurumenarekiko jasangarriagoak diren lekuak erdietsi nahi dituzten baterako estrategiak sortzen laguntzea
IBTM WORLD BARCELONA
IBTM World bilera, pizgarri, hitzaldi eta ekitaldien sektoreko ekitaldi nagusia da mundu osoan, eta urtero antolatzen da Bartzelonan. Helburu nagusia du ekitaldien mundua inspiratzea bezeroei esperientzia hobeak eskaini diezaion.
Aste honetan, MICE sektoreko industria globala bilduko da Bartzelonan, helburu komun batekin: industriako esperientziak eta funtsezko informazioa partekatu ahal izango duten profesionalen arteko loturak ezartzea, eta lan-sareak ezartzeko aukerak sortzea.
SARE SOZIALAK: