Gazteen enpleguaren kalitatea hobetzeko eta laneratzea errazteko entzute aktiboko ekimen bat jarri du martxan Bilbok

Maiatzak 12

  • “Bilbao Entzumenak” du izena, eta bihar antolatuko da, ostirala, maiatzak 13. 2021/2022 Enplegu Plan Arrunteko eta Gazteen Enplegu Planeko 30 urtetik beherako gazteei eman nahi zaie garrantzia eta beren premiei, itxaropenei eta lan-merkatura sartzeko zailtasunei buruz esateko dutena entzun.

  • 2021-2022ko Bilboko Enplegu Plana” anbizio handiko programa bat da, zeinaren bitartez ekonomia suspertu nahi den eta hirian lanpostuak sortu. Bertan, gazteentzako plan espezifiko bat jaso da, 3,6 milioi eurokoa, eta 89 lanpostu berri sortu dira horren bitartez

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, entzute aktiboko saio bat antolatuko du bihar, ostegunean, “Bilbao Entzumenak” izenburuarekin. Hain zuzen ere, gazteei entzutea du xede, lanaren alorrean dituzten zailtasun, premia eta itxaropenei buruz jardun dezaten.

Bilbao Arenan antolatuko da, eta 2021/2022ko Bilboko Enplegu Plan Arrunteko eta Bilboko Gazteen Enplegu Planeko 30 urtetik beherako parte-hartzaileak bilduko dira bertan. Hori horrela, gazteen enpleguaren irisgarritasuna eta kalitatea hobetzeko ekintza eta programa berriak garatzeko hobekuntza-espazio bat izango dute eskura.

GAZTEEN ENPLEGU-PLANA

Bilboko gazteen artean langabeziak behera egitea eta kolektibo horren enplegagarritasuna hobetzea lortzeko asmoz, 2021/2022 Gazteen Enplegu Plana garatuko du Bilboko Udalak laugarren urtez jarraian.

Hain zuzen ere, 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat pentsatu da, eta langabezian egon behar dute, erdi-mailako zein goi-mailako titulazioa eduki eta Bilbon bizi. Gazteen Enplegu Planak 3,6 milioi euroko aurrekontua du, eta 89 lanpostu berri sortu ditu 12 hilabeteko lanaldi osoko kontratazioen bitartez, tokian-tokian bultzatuak eta Bilboko Udalak, bertako arloek eta udal-entitateek zuzenean eginak.

Gazteen Enplegu Planean jaso da, halaber, askotariko profil profesionalak dituzten gazteak kontratatu behar direla eta, era berean, parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetu nahi dela, “Bilbao Entzumenak” eta antzeko ekimenak garatuz.

SARE SOZIALAK: