Irailak 27
-
Best Real Estate Investment Destination kategorian saritu dute Bilbo, Zorrotzaurreko proiektuaren inguruan aurkeztutako hautagaitzari esker, berroneratze eta berrikuntza urbanistikoaren adibidea baita.
-
Higiezinen sektoreko The District ekitaldian izan da Bilboko Udala, eta NEBEXT antolatzaileak aintzatetsi egin du gure hirian aukerak sortzeari eta hiri-plangintzari dagokionez egindako lana.
Higiezinen inbertsiorako helmuga onenaren saria (Best Real Estate Investment Destination) eman diote Bilbori 2024ko World Class District Awards sarietan, Zorrotzaurren hiria berroneratzeko lanaren inguruan aurkeztutako hautagaitzari esker. Higiezinen sektoreari lotuta Bartzelonan egiten den The District ekitaldiaren antolatzaileak, NEBEXTek, urtero banatzen ditu sari horiek; aste honetan ekitaldi horretan izan da Bilboko Udala, Invest in Bilbao-ren bitartez.
Bilbok World Class District Awards sarietan parte hartzen duen bigarren aldia da, 2023an ondo merezitako finalista postua lortu ostean. Aurten, hautagaitza irabazleak hirigintza-berrikuntzaren, jasangarritasunaren eta etxebizitza eskuragarriaren aldeko apustua izan du ardatz, lankidetza publiko-pribatuaren ikuspegitik.
Best Real Estate Investment Destination sariak higiezinen inbertsioa bultzatzeko politika onenak bultzatzen dituzten erakundeak aintzatesten ditu. Ildo horretatik, egindako lana aitortzeaz gain, aukera paregabea da Bilbo hiri dinamiko eta ireki gisa indartzeko, non higiezinen sektoreak funtsezko zeregina baitu.
SARE SOZIALAK: