Bilbok “Helmuga Turistiko Adimendua” izendapena jasoko du gaur FITUR-en, eta bat egingo du sektore estrategiko horren garapenaren abangoardiarekin

Urtarrila 25

  • Turismo Berrikuntza eta Teknologiak Kudeatzeko Estatuko Merkataritza Sozietateak (SEGITTUR) ematen du izendapen hori, eta helburu du helmuga turistikoen lehiakortasuna eta bizilagunen bizi-kalitatea hobetzea.

  • Horrela, uria batu egingo da Bartzelonak, Donostiak, Gijónek, Málagak, Tenerifek, Santanderrek eta beste zenbait hirik osatzen duten taldera. Hiri horiek bikaintasuna gidatzen dute DTI ereduaren ezarpenaren arloan eta garapen turistikoaren abangoardian daude.

Bilboko Udalak “Helmuga Turistiko Adimenduna” (DTI) bereizgarria jasoko du gaur FITUR-en. Bilbao Ekintzako zuzendari nagusi Javier Garcinuñok jasoko du aitorpena, Udalaren ordezkari gisa, Madrilgo IFEMAko 10. pabiloiko Know-How & Export auditoriumean, 10:30ean.

Helmuga Turistiko Adimenduna programa Turismoko Estatu Idazkaritzak (SETUR) sustatutako eta Berrikuntza eta Teknologia Turistikoak Kudeatzeko Estatuko Merkataritza Sozietateak (SEGITTUR) kudeatutako proiektu bat da, eta programaren helburua da helmuga turistikoen lehiakortasuna eta bertako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea, bost jarduera-eremutan eraginez: gobernantza, berrikuntza, teknologia, jasangarritasuna eta irisgarritasuna.

Helmuga Turistiko Adimendunaren bereizgarria DTI metodologian ezarritako eskakizunen betetze-mailan % 80ko edo gehiagoko puntuazioa lortzen duten lekuei ematen zaie. Bilbok % 83,4ko puntuazioa lortu zuen.

Metodologia horrek jarduera turistikoaren zeharkakotasuna eta toki bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak kontuan hartzen dituen kudeaketa-eredu bat ezartzea sustatzen du.

Helmuga Turistiko Adimenduna honela defini daiteke: helmuga turistiko berritzaile bat, abangoardiako azpiegitura teknologikoaren gainean finkatua, lurralde turistikoaren garapen jasangarria bermatzen duena, guztientzako irisgarria dena, bisitariaren eta ingurunearen arteko interakzioa eta integrazioa errazten dituena eta bisitariak helmugan duen esperientziaren kalitatea eta bertako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen dituena.

Horrela, Bilbo batu egingo da DTI ereduaren ezarpenaren arloan bikaintasuna gidatzen duten helmugen multzora (Bartzelona, Donostia, Gijón, Málaga, Tenerife, Santander…), eta garapen turistikoaren abangoardian kokatuko da etorkizunera begirako estrategia batekin.

SARE SOZIALAK: