Otsailak 14
-
Konferentziaren irekiera instituzionala datorren asteartean, otsailak 18, izango da, 9:00etan, Bizkaia Aretoan. Inaugurazio-ekitaldian izango dira Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Aileen Ionescu-Somers, Global Entrepreneurship Monitor-eko zuzendari exekutiboa, eta Andoitz Korta, Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordea.
-
EEB-OVEk (Ekintzailetzaren Euskal Behatokia) antolatuta, GEM Global 2025 Biltzarrak 52 herrialde baino gehiagotatik etorritako ekintzailetzaren munduan eragina duten 400 pertsona baino gehiago bilduko ditu otsailaren 17tik 19ra Bilbon. Hitzaldiaren programari eta hizlariei buruzko informazio gehiago: gemconferencebilbao.org.
Hiru egunez, Bizkaiko hiriburua erreferentzia global bihurtuko da, ekintzailetzaren etorkizunaren inguruan hausnartuko duten pertsona akademiko esanguratsuen, erakundeetako ordezkarien, pertsona ekintzaileen eta enpresa-liderren topagune, hain zuzen ere. Konferentziaren irekiera instituzionala datorren asteartean, otsailak 18, izango da, 9:00etan, Bizkaia Aretoan, Mitxelena auditorioan. Inaugurazio-ekitaldian izango dira Aileen Ionescu-Somers, GEMeko zuzendari exekutiboa;, Andoitz Korta, Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordea; Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea; eta Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia.
Gogoratu beharra dago, konferentziak otsailaren 17an irekiko dituela ateak B Accelerator Tower (BAT) eraikin enblematikoko auditorion Global Entrepreneurship Monitor sareko parte-hartzaile guztiei instituzioen partetik egingo zaien ongietorri-ekitaldiarekin. Bertan politika eta ekonomia arloko pertsona esanguratsuek parte hartuko dute. Horien artean, Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko saileko foru diputatua; Kontxi Claver, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotzia izango dira; Borja Cabezón, ENISAko CEOa, eta Ane de Ariño, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotze zuzendaria.
Inaugurazio-jardunaldia harrera batekin amaituko da, eta horrek aukera bikaina emango die bertaratutakoei networking saio bat egiteko eta inpresioak partekatzeko, giro lasaian eta elkarreraginerako egokia den giroan. Bilbo biltzar honen egoitza gisa aukeratu izanak, sendotu egiten du Bizkaian eta Euskadin berrikuntza eta ekintzailetzarako nodo estrategiko gisa duen posizioa.
IRISMEN HANDIKO NAZIOARTEKO EKITALDIA
GEM Global 2025 Biltzarrak 52 herrialde baino gehiagotatik etorritako ekintzailetzaren munduan eragina duten 400 pertsona baino gehiago bilduko ditu. Dagoeneko, Euskadiko ekintzailetza-sektoreko 260 parte-hartzaile baino gehiagok eman dute izena, ekitaldi garrantzitsu honek sortutako interes globala azpimarratuz. Gainera, GEMen Estatu espaniarreko delegazio guztietako ordezkariek parte hartuko dute.
Garrantzitsua da gogoratzea hilaren 17a eta 19a GEM sareko kideentzat soilik egongo direla erreserbatuta, eta 18an, berriz, programa Estatuko zein Euskadiko ekosistema ekintzaileari irekita egongo dela. Egun hauetan zehar, hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailer praktikoak eskainiko dira, ekintzailetza globalaren joera eta erronka nagusien inguruan hausnartzeko.
EKOSISTEMA EKINTZAILERAKO FUNTSEZKO TOPAGUNEA
Ekitaldi hau komunitate ekintzailearen benetako aktibatzaile eta azeleratzailea izango da, eta ekosistemako eragileen arteko nazioarteko lankidetza, berrikuntza eta ezagutza-trukea sustatuko ditu. Ekintzailetzaren arloko akademiko handien topagune izango da eta Euskadiko hiru unibertsitateak ere presente egongo dira: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea.
SARE SOZIALAK
