Bilbao Silver Lab-ek ‘Saluta App’ hautatu du proiektu irabazle gisa eta hiribilduan adinekoen zaintzaileekin testatuko da

Ekainak 11

  • ‘Saluta App’ da Bilbao Silver Lab-ek planteatutako erronka irabazi duen proiektua. Hainbat baliabide eta zerbitzuren bidez adinekoen zaintzaileen ongizate psikologikoa hobetzeko diseinatutako aplikazio mugikorra da.

  • App honek 10.000€ jasoko ditu Bilbao Ekintzaren eskutik eta gehienez sei hilabetez testatuko da Bilboko ingurune erreal batean. ‘Conectad@s’, ‘Escudero’ eta ‘App Vamos a cuidarnos’ proiektuek aholkularitza- eta mentorizazio-zerbitzua jasoko dute.

  • Bilbao Silver Lab 2023. urtearen amaieran jarri zen abian hiria enpresa eta pertsona ekintzaileek adinekoei zuzendutako produktuak edo zerbitzuak testatu ahal izateko ingurune bihurtzeko.

Bilbao Silver LabBilboko Udala eta Bilbao Ekintza buru dituen eta SSI taldeak (Grupo Servicios Sociales Integrados Cooperativa) koordinatzen duen proiektua, 2023ko azaroan hasi zen martxan. Proiektu honen helburua adinekoei zuzendutako silver produktuak edo zerbitzuak dituzten enpresa eta ekintzaileentzat Bilbon testatze inguruneak sustatzea da. Prozesu honen barruan proiektu irabazlea ‘Saluta App’ izan da.

Bilbao Silver Lab-en lehen fasean, talde fokaletan egindako lanaren ondoren eta izaera desberdinetako elkarteetako adineko pertsonek osatutako aholkularitza batzorde baten laguntzarekin, erronka bat aukeratu zen: pertsonen zahartze naturalaren zikloan bizi-kalitatea etxean luzatzea; erronka horren helburua arreta adinekoen eta haien zaintzaileen, senitartekoak izan edo ez, prebentzioan eta zaintzan jartzea da, maila fisikoan zein mentalean eta, horrela, gure Hiribilduko hauskortasun- edo mendekotasun-egoerak atzeratzea.

Bilbao Silver Labek 2024ko apirilean egin zuen planteatutako erronkari erantzungo zion eta Bilbon testatuko zen irtenbide bat hautatzeko deialdia. Apirilean eta maiatzean zazpi proiektu jaso ziren, planteatutako erronkari erantzunez. Proiektu horiek baloratu ondoren horietako sei “elevator pitch” fasera pasatu ziren. Fase horretan Bilbao Silver Labeko talde eragileko lau ordezkarik osatutako epaimahaiaren aurrean defendatu ahal izan zituzten.

‘SALUTA APP’, PROIEKTU IRABAZLEA

Saluta App’ Saluta Bizkaia enpresarena da eta proiektu irabazle gisa hautatua izan da. Adinekoen zaintzaileen ongizate psikologikoa hobetzeko diseinatutako aplikazio mugikorra da. 10.000€ jasoko ditu Bilbao Ekintzaren aldetik eta ekainetik aurrera, gehienez sei hilabetez, erabiltzaile potentzialak dituen Bilboko ingurune erreal batean testatuko da.

Bilboko Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu irtenbide berritzaileak sortzen dituzten pertsonei, Saluta App bezalako proiektuekin gure hiriaren silver economy-a garatu ahal izateko. Adinekoekin gero eta lagunkoiagoa izango den hiria eraikitzeko erronkaren aurrean, jarduera ekonomiko berriak sortzearen eta testatzearen aldeko apustua egiten dugu, hainbeste ekarpen egin digun eta orain bere beharretarako konponbide espezifikoekin zaindu behar dugun populazio-talde horren bizi-kalitatea hobetzeko “, azaldu du Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu Zinegotziak.

“Ekimen honek eskaintzen diguna asko eskertzen dugu, gure konponbidea benetako ingurune batera eramateko aukera ematen digulako eta, ondorioz, zaintzaileen osasun mentalerako negozio-eredu jasangarria sendotzen lagunduko duelako”, esan du Mauricio Bonillak, ‘Saluta App’-eko zuzendari nagusiak.

‘Saluta App’-ek Bilboko adineko pertsonak zaintzen dituztenen osasun mentala hobetu nahi du, zerbitzuak eskainiz, hala nola, erlaxazio-ariketak, autoebaluazio-probak, esperientzia duten profesionalen aholkuak, estresa, antsietatea eta depresioa arintzeko erlaxazio- eta konexio-teknikak…

AHOLKULARITZA ETA MENTORIZAZIOA

Erronkari erantzuteko proposamen finalistetako hiruk SSI Ekin Silver Economy aholkularitza-mentorizazio zerbitzua jaso ahal izango dute, ekainetik aurrera eskainiko diren taldeko bi saiotan eta proiektu bakoitzerako banakako sei saiotan parte hartuz.

Hauek izan dira hiru proiektu finalistak:

  • Fundación Alicia y Guillermo Fundazioaren ‘Conectad@s’-ek euren artean konektatuta dauden komunitateak sortuz ekiten dio biztanleria zahartzeari. Proiektu sozial eta teknologikoa da, eta adinekoarengana iristeko telebista erabiltzen du tresna moduan adineko horri bideo-deiak, tailer interaktiboak, bideoteka, oroigarriak eta boluntariotza eskainiz.
  • Cabediem enpresaren ‘Escudero’ hornikuntza-zerbitzuen eta adineko pertsonen arteko komunikazio-kanala da, deien kudeaketan segurtasuna, konfiantza eta proaktibitatea eskaintzen dituena. Bitartekaritza-zerbitzu baten bidez erabiltzailearentzat ezezagunak diren agenteen dei jakin batzuk iragazten ditu eta baztertu egiten ditu abusuzko enpresa hornitzaileen iruzurrak eta salmentak izan daitezkeenak.
  • Asociación Vamos a cuidarnos Elkarteak garatu duen ‘App Vamos a cuidarnos’ aplikazioak adineko pertsonen autonomia, bizitza aktiboa eta osasungarria sustatzeko informazioa eta baliabideak ematen ditu. Interfaze erraza du, jarduerak, zerbitzuak, ongizatea, albisteak eta prestakuntza barne hartzen dituena.

Informazio gehiago: https://www.bilbaoekintza.eus/eu/proiektua/bilbao-silver-lab 

Kontaktua: bilbaosilverlab@grupossi.es

SARE SOZIALAK: