Bilbok 33. postua lortu du Global Destination Sustainability indizean eta mundu mailan batez besteko hiri onenaren bederatzigarren postuan dago

Azaroak 18

  • Bilbo 33. postura iritsi da bilerak, sustapen-bidaiak, konferentziak eta erakustaldiak egiteko destino jasangarrien indizean aztertzen diren nazioarteko hirien artean; horrela sailkapenean munduko batez besteko bederatzigarren hiri onena da.

  • Nazioarteko rankinga destinoak gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-arloan jasangarriagoak izan daitezen estrategia bateratuak sortzen lagundu nahi duten hiriek osatzen dute.

Bilbok 33. postua lortu du Global Destination Sustainability indizean, bilerak, sustapen-bidaiak, konferentziak eta erakustaldiak egiteko helmuga iraunkorren nazioarteko rankingean. Horrela Bilbo batez bestean bederatzigarren hiri onena da mundu mailan. Iaz Bilbok 42. postua lortu zuen; beraz, azken edizio honetan Bilbok nabarmen hobetu du sektoreari dagokionez duen posizionamendua.

Global Destination Sustainabilityk funtsezko oinarritzat baloratzen du, 71 itemen bidez, NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuekin bat egitea. Hiribilduaren kasuan Bilbao Convention Bureauk eta bere eta hornitzaileek, “Bilbao Arima Berdea” izeneko lan-batzorde iraunkorrean sartuta daudenek, ezarritako hobekuntzak baloratu dira.

Indize horrekiko atxikimendua, Bilboko Udalak burutu zuen ekimena, 2021ean egin zen, garapen jasangarria hobetzeko dinamika bat ezartzeko eta tokiko eragileek jasangarritasunaren arloan egiten duten lana aitortzeko, gure hiribilduarekiko konfiantza bultzatzen duena nazioarteko ekitaldiak antolatzeko. Tokiko eragileekin batera, Bilboko Udalak MICE sektorean (kongresuak eta ekitaldiak) duen lehia-abantaila handitzea bilatzen du; izan ere, osasun-krisiaren aurretik urtean 1.300 bilera egin ziren hirian, eta pixkanaka jarduera lehengoratzen ari da.

GLOBAL SUSTAINABILITY DESTINATION

GDS indizea, Nazioarteko Kongresu eta Konbentzioen Elkarteak (ICCA), IMEX Groupek, European Cities Marketingek (ECM) eta MCI Groupek elkarlanean egina, sektoreko profesionalak batzen dituen destino iraunkorren mugimenduaren barruan sartzen da. Helburua estrategiak sortzen laguntzea da, destinoak jasangarriagoak izan daitezen gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-arloan. Rankingaren buruan Goteborge, Bergen edo Kopenhage hiriak daude, MICE jardueran aplikatzeari dagokionez jasangarritasunean ibilbide luzea eta prestigioa duten hiriak.

SARE SOZIALAK:

•Bilbao Udala: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
•Bilbao Ekintza: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM