Martxoak 10
-
Atxikipenaren bitartez, Bilboren helburua da garapen jasangarria hobetzeko eta tokiko eragileek jasangarritasunearen alorrean egiten duten lana aitortzeko dinamika bat ezartzea, zeinak gure hiribilduari nazioarteko ekitaldiak antolatzeko konfiantza emango dion.
-
Sailkapena osatzen dute hiriek xede bat dute: gizartearekiko, ekonomiarekiko eta ingurumenarekiko jasangarriagoak diren lekuak erdietsi nahi dituzten baterako estrategiak sortzen lagundu.
Bilbok oraintsu egin du bat Global Destination Sustainability nazioarteko sailkapenarekin, hau da, bilerak, sustapen-bidaiak, hitzaldiak eta erakusketak antolatzeari buruzko sailkapenarekin. Bat egite horrekin, Bilboko Udalak, tokiko gainerako eragile guztiekin batera, MICE sektorearen (kongresuak eta ekitaldiak) estrategia sendotu nahi du; izan ere, osasun-krisiaren aurretik 1.300 bilera antolatu ziren hiribilduan.
Bilbon NBEren Garapen Jasangarriko Helburuen 2030eko Agendarekin lerrokatutako ekitaldien jasangarritasuna lantzen da sektoreko tokiko eragileekin batera. Bilboko Udalak zuzendu du bat-egite hori, eta helburu bikoitz batekin egin du. Lehenik eta behin, Bilbo egoitza duten ekitaldietan jasangarritasuna etengabe hobetzeko dinamika batean sartzea, bai eta horietarako, guztietarako, ibilbide-orri bat ezartzea ere. Bigarrenik, tokiko eragileen zeregina aitortzea eta ikusaraztea, horren bitartez bultzatzen baita konfiantza, hiribildua erreferentzia izan dadin nazioarteko kongresu zein hitzaldietako sustatzaile eta antolatzaileentzat.
Esaterako, Garapen Jasangarriko Helburuekin bat egiteko estrategiaren barruan, hiriko garraioari dagokionez, udalak ahalik eta gehien murriztu du ibilgailu pribatuak erabiltzea, eta bizikletetarako bideak % 100 ugaritu dira. Horrez gain, bizikleta elektrikoak hartzeko 41 toki daude hiri osoan zehar.
Lortutako horri, halaber, gehitu egin behar zaio hiriko hondakin uren % 99,36 eraginkortasunez tratatzen direla, eta % 100era iritsi nahi da Garapen Jasangarriko Helburuen adierazlearen konparazio-ebaluazioaren prozesuak iraun bitartean. Kontzientziazio-kanpainak ezarri dira, herritarrei hondakinak modu eraginkorragoan kudeatzen laguntzeko, eta, bestalde, plan handiak daude enplegu inklusiboa sustatzen duten eta ekonomia zirkularra babesten duten proiektuak bultzatzeko.
GLOBAL DESTINATION SUSTAINABILITY
Nazioarteko Kongresuen eta Hitzaldien Elkarteak (IMEX Group, European Cities Marketing – ECM) eta MCI Group delakoak elkarlanean prestatutako Garapen Jasangarriko Helburuen adierazlearen barruan biltzen da helmuga jasangarrien mugimendua, zeinak sektoreko profesionalak elkarrekin lotzen dituen gizartearekiko, ekonomiarekiko eta ingurumenarekiko leku jasangarriagoak izan daitezen lortzeko estrategiak sortzeko. Besteak beste, Göteborg, Kopenhage edo Zurich hiriak daude zerrendaren goialdean, hau da, MICE jardueran jasangarritasuna aplikatzeko orduan ibilbide luzea eta ospe handia dituzten hiriak.