Urtarrila 29
-
Bilbo zinemaren agertoki bihurtuko da berriz ere “El cuarto pasajero” lanaren grabaketarekin. Álex de la Iglesiaren film berria da, eta, horrela, zuzendaria Bilbora itzuli da 30 urteren ostean.
-
Juan Mari Aburto alkateak grabaketa-taldearen lana nabarmendu du, bai eta segurtasun-neurri guztiak betetzeko ahalegina ere. Gainera, argi utzi du hirian filmatzea oso-oso garrantzitsua dela ikus-entzunezko sektorearentzat eta Bilborentzat.
-
De la Iglesiaren lanean, ospe handiko artistak bilduko dira, besteak beste, Alberto San Juan, Blanca Suárez, Ernesto Alterio eta Rubén Cortada.
Álex de la Iglesia bilbotarrak zuzenduko duen “El cuarto pasajero” filmaren grabaketa-saio bat bisitatu du gaur Juan Mari Aburto Bilboko alkateak. Zuzendari zinematografikoa, Bilboko “Ospetsua” ere badena, lan berria filmatzeko itzuli da hiribildura 30 urteren ostean.
Atzotik, hain zuzen ere, zinema-plato bihurtu dira hiribilduko erdiguneko kaleak, bertan grabaketarako lantaldea, kamerak eta figuranteak baitaude. Juan Mari Aburtok bisitan nabarmendu du lan handia egiten ari direla Álex de la Iglesiarekin batera lanean ari diren profesional guztiek. Bestalde, Bilbori ospea ematen lagunduko diote. Horrez gain, segurtasun-neurri guztiak indartzeko ahalegina txalotu du. Era berean, alkatea ziur agertu da honi buruz: «Álexen film berriak arrakasta handia izango du, eta Bilbora sarriago etortzea espero dugu; izan ere, beti izango ditu ateak zabalik ikus-entzunezko sektoreari bultzada berri bat ematen laguntzeko».
El cuarto pasajero filma road movie hunkigarri bat da, komedia erromantikoaren ukituekin. Hauexek dira bertan parte hartuko duten artista nagusiak: Blanca Suárez, Alberto San Juan, Ernesto Alterio eta Rubén Cortada, besteak beste.