Ekainak 27
-
64 herrialdetako 750 lagun baino gehiago bilduko dituen kongresu honi hasiera emateko ekitaldia Guggenheim Museoan izango da eta honako hauek zuzenduko dute: Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Eva Ferreira UPV/EHUko errektorea eta Peter Lloyd Design Research Society delakoko zuzendaria.
-
Ekitaldi instituzionalaren ostean, Entresitio arkitektura-estudioko María Hurtado de Mendoza arkitektoak eta ZAHA HADID ARCHITECTS delakoko Christos Passas arkitektoak herritarrak hiri-inguruan antolatzeari buruzko hitzaldi bana emango dute.
-
Bilboko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Design Research Society elkarteak antolatu dute kongresua eta egitarauan diseinuaren ikerketan erreferentzia diren hitzaldiak, 40 tailer baino gehiago, bost lab eta fringe jaialdi bat bilduko ditu.
Gaur arratsaldean Guggenheim Museoan inauguratuko da diseinuaren ikerketari buruzko DRS Bilbao 2022 kongresua. Honako hauek zuzenduko dute ekitaldia: Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) errektorea eta Peter Lloyd Design Research Society delakoko zuzendaria. Kongresua ekainaren 25ean hasi zen, larunbata, ikasleei zuzendutako lehenengo jarduerekin, eta uztailaren 3an amaituko da. Bertan, diseinuaren sektoreko 64 herrialdeko 750 eragile baino gehiago bilduko dira hiribilduan.
Bilboko Udalak antolatutako hitzordu hau, Design Research Society eta UPV/EHUko Arkitektura Eskolarekin batera, pandemiaren ondoren hiria berreskuratzeko nazioarteko kongresu jendetsuen zerrendarekin bat egiten du, kongresuak antolatzeko gehien eskatzen den hirietako bat baita.
Inaugurazio-ekitaldiaren ostean, egitarauan nazioartean entzutetsuak diren hiru hitzaldietatik lehenengoa antolatuko da. Horrela, Entresitio arkitektura-estudioetako sortzaileetako bat den María Hurtado de Mendozak herritarrak hiri-inguruetan antolatzeari buruzko hitzaldia eskainiko du. 1996. urtean Roman arkitektura-sari bat eman zion Espainiako Akademiak. Entresitio estudioaren asmoa da ideia abstraktu kontzeptualak eraikitako espazio fisikoan islatzea, eta 2007. urtean Architectural Record aldizkari espezializatuak Design Vanguard izendatu zuen. Horrela, lanak nazioartean argitaratzea erraztu zitzaion. Gaur egun, Bogotako Memoriaren Museoa eraikitzen ari dira Kolonbian.
Ondoren, Zaha Hadid Architecs-eko Christos Passas-en txanda izango da. Passas, hain zuzen ere, Zaha Hadid arkitektoaren estudioaren garapenari eta bilakaerari lotutako kide garrantzitsu bat. Zaha Hadid Zorrotzaurreko uhartearen Master Planaren egilea izan zen. Ibilbidean zehar, irudipen handiko zenbait proiektu garatu ditu ikuspegi berritzaile batekin eta ekologiaren eta teknologiaren arteko zubi bat sortzeko helburuarekin, betiere, datozen urteetarako hiri-habitataren ikerketarako agenda bat eratuz.
JARDUEREN EGITARAU OSOA
Igandera arte, uztailak 3, diseinuaren ikerketaren erdigune bihurtuko da Bilbo hiriko zenbait puntutan antolatuko diren jarduerez betetako programa batean. UPV/EHUko Bizkaia Aretoa izango da ekitaldiaren egoitza nagusia, baina kongresua hiriko beste espazio batzuetara ere irekiko da, hala nola Bilbao Guggenheim Museoa, Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbao, IED Kunsthal, Deustuko unibertsitatea, Zabalguneko Eraikina, Espacio Open, BBK Kuna eta Basque BioDesign Center..
Egitarauan nabarmentzekoak dira nazioartean garrantzi handia izango duten hiru hitzaldiak. Dagoeneko aipatutako gaurko hitzaldiez gain, beste bi hitzaldi hauek egingo dira: alde batetik, ekosistemei buruzko ekainaren 29ko, asteazkena, hitzaldia Azkuna Zentroan Moon Ribas artista zibernetikoarekin (Cyborg Foundation delakoaren sortzaileetako bat) eta Samantha G.R Jenkins mundu errealaren jasangarritasunaren zientziaren aplikazio aktiboaren bioteknologo ikertzailea, eta bestetik, uztailaren 1ean, ostirala, Bizkaian Aretoan Andoni Luis Aduriz sukaldariak (bi Mitxelin izar), Sonja Stummerer arkitektoak eta Martin Hablesreiter arkitektoak (Honey & Bunny-ko diziplina anitzeko arkitektoak) elikadurari buruz eskainiko dutena.
DRSBilbao 2022 programaren egitaraua osatzeko, profesionalek parte hartzeko 40 tailer baino gehiago antolatuko dira eta bost Lab egingo dira formatu berritzaile batekin, non unibertsitateen euskal ekosistema eta atzerriko erakunde akademikoak jarriko diren martxan (Bostongo MIT, Londresko UAL eta TUDelft) Bilboko erronka garrantzitsuak lantzeko. Gainera, egitarau ofizialetik kanpoko jarduerak antolatuko dira, eta, horrela, parte-hartzaileek hiribildua ezagutu eta bertara lotzeko aukera izango dute bertoko arkitekturaren, artearen, enpresa handien eta diseinu-estudioen bitartez. Tailerrak ingelesez eta herritarrei irekita daude, eta aldez aurretik izena eman behar da esteka honen bidez.
DESIGN RESEARCH SOCIETY
Design Research Society sozietate zientifiko eta akademiko bat da, eta diseinuaren ikerketa garatzea eta sustatzea ditu xede. Gainera, 900 bazkide baino gehiago ditu. Bestalde, alor ugaritan, diseinuaren prozesua ikertzeko eta aztertzeko munduko diziplina anitzeko sozietaterik zaharrena da. Diseinuaren esparru guztietan ikerketa eta erudizioa sustatzeko eta bultzatzeko jarduera ugari garatzen ditu, besteak beste, argitalpenak editatzea, hitzaldiak eta sinposioak antolatzea eta ekitaldiak babestea. Kongresu honen aurreko edizioak Londres, Brisbane, Lisboa, Montreal edo Bangkok hirietan antolatu dira, besteak beste.
BILBO, DISEINUAREN HIRIA
Diseinuaren aldeko Bilboren apustua 2014. urtean goretsi zuen UNESCOk, eta horren ondorioz Hiri Sortzaileen Sarean sartu zuen. Hiriak lanean dihardu diseinua eta sormena hiri-eraldaketan ardatz egituratzaileak izan daitezen. Nolanahi ere, azken xedea ekonomia- eta gizarte-garapena sustatzea da.
Informazio gehiago: www.drs2022.org