Bilboko alkateak IWG taldearen bulego malguen Bilboko eraikin berria inauguratu du

Ekainak 21

  • Spaces Abandok bederatzi solairu eta 3.000 metro koadro ditu enpresen eskura, Bilboren erdialdeko Buenos Aires kalean.

  • Eraikinak 69 bulego, 3 bilera-gela eta 350 metro koadroko instalazio komunak ditu.

  • IWGren datuen arabera, Bilboko zentroen jarduera % 57 gehitu da urtarriletik maiatzera, coworkingak eskualdean izandako goraldiaren ondorioz.

  • IWG multinazionalak hedapen-planak sendotu ditu Bizkaiko hiriburuan duen hirugarren zentroaren irekierarekin, Regus Gran Via eta Regus Deusto zentroen eskaintzaren osatuz.

Bilboren aldeko nazioarteko apustuaren eta hiriaren inbertsio-erakarpenaren ondorioz, IWG bulego malguen nazioarteko taldeak Bizkaiko hiriburuan duen presentzia handitu eta sendotzea erabaki du. Horretarako, hirugarren zentroa ireki du hirian, SPACES marka duen Euskadiko lehena, hirian duen eskaintza osatzeko asmoz. Bilboko erdiguneko Buenos Aires kalean kokatutako espazio honen inaugurazioak Juan Mari Aburto Alkatea izan du buru, eta Xabier Ochandiano Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enpleguko zinegotziarekin eta Philippe Jiménez IWG multinazionalaren Country Managerrarekin batera, eraikina bisitatu du, bulego-gune malguak sortzeak talentua erakartzeko duen gaitasuna nabarmenduz.

Inaugurazioaren ondoren, Philippe Jimenezek, Xabier Ochandianok, Garbiñe Henry Deusto Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendariak eta Agustín J. Sáenz Tecnaliako Estrategia, Teknologia eta Merkatuko zuzendariak mahai-inguru batean parte hartu dute, enpresei eta langileei espazio malguak eskaintzeak dakartzan abantailak eta honelako lan-inguruneek talentua erakarri eta atxikitzeko duten eragina aztertzeko.

Duela hamar urte baino gehiago abiarazitako Regus Gran Víaren eta 2019an Deustun irekitako Regus zentroaren eskaintza osatzera dator SPACES Abandoren irekiera. Bulego malguaren eredu garaikidea oinarri, diseinuaren bitartez ingurune inspiratzaileak sortu eta komunitatea osatzen duten enpresen arteko sareak sortzea da zentro berriaren helburua. Horrela, SPACESek lan-ingurune tradizionala eraldatzen du, espazio pizgarri eta inspiratzailea bihurtuz, bezeroen arteko networkinga errazteko.

Zentro hauen irekiera eta urtarriletik maiatzera erabileran izandako % 57eko igoera, IWGren ikerketa baten arabera, estu-estu lotuta daude espazio mota honek eskualdean izan duen goraldiarekin eta taldeak sareari merkatu guztietan beste 1.000 zentro gehitu eta lan hibridoa sustatzeko abian duen hedapen-plan globalari atxikita gauzatu da.

Horrela, egun, IWG taldeak 3 lantoki hibrido hauek ditu hirian, eta hiruren artean, 5.200 metro koadro inguruko azalera eskaintzen diote eredu malguari, etxean, bulegoan zein coworking-zentroetan diharduten langileen beharrei erantzuteko moduko espazio bikainak osatuz.

Ildo horretan, gaur inauguratu den zentroa, SPACES Abando, Bilboren erdialdeko Buenos Aires kalean dagoen bederatzi solairu eta 3.000 matro koadroko eraikin batean kokatuta dago. Eraikinak 69 bulego ditu, baita coworking-areto bat, 3 bilera-gela eta 350 metro koadroko instalazio komunak ere. Egun, 62 enpresak erabiltzen dituzte erregulartasunez Spaces Abandoko instalazioak, erabilgarri dagoen espazioaren % 60 betez.

SPACES partekatutako lantokien arloko proposamen berritzailea da, hainbat tamaina eta gaitasunetako bulegoak, coworking-mahaiak eta esleitutako lekurik gabeko lan-guneak alokatzeko aukera ematen duena, eta hainbat zerbitzu osagarri ere eskaintzen ditu, hala nola, prestakuntza-saioak, gizarte eta networking ekitaldiak, wellness jarduerak eta healthy filosofia nabarmena duen cateringa.

Horrela, SPACES beharrezko zerbitzu guztiez arduratzen da, bezeroak proiektuen hazkundeaz baino ardura ez daitezen. Zentroaren diseinua funtzionala da, baina xehetasun txikiez betetakoa. Espazio komunak dinamikoak eta irekiak dira lankidetza-espiritua sustatzeko eta abegikortasuna gogorarazten dute, ezagutza eta esperientziak partekatzeko dagoen premia gero eta handiagoari erantzunez.

Filosofia honek ekintzaile eta langileen belaunaldi berri baten eskaerari erantzuten dio; izan ere, horien kasuan proiektu profesionalak garapen pertsonalerako aukera bihurtzen dira, eta lantokiak interakzioak eta sinergiak sustatzen dituzten inspirazio-guneak dira.

 

Lan malgua, profesionalen eta enpresen aliatua

IWGk urte hasieran egindako ikerketa global baten arabera, bulegarien ia erdiek lana utziko lukete bulegora bost egunez joan behar izanez gero. Inkesta honek argitu duenez, elkarrizketatutako pertsonen ia hiru laurdenak prest egongo lirateke soldataren % 10eko igoerari uko egiteko, langile hibrido bihurtzearen truke. Era berean, azterketa honek argi utzi du enpresa batek urtean 10.000 euro aurreztu ahal izango lituzkeela sistema hibrido horretan sartutako pertsona bakoitzeko.

Horren harira, Philippe Jiménez IWG taldeko Country Managerrak adierazi duenez, “IWGrentzat, irekiera berri honek gure sarea indartzea dakar, Euskadiko merkatu sendoan negozio-aukerak sustatzeko konpromisoari lotuta. SPACES Abandok ondo hornitutako espazio malgu eta modernoa eskaintzen die konpainiei hauen jarduna maximizatzeko, ingurunea garatzen laguntzeaz gain”, Era berean, argi utzi du “hedapen-planak Bilbon eta Espainiako geografia osoan garatzen” jarraituko dutela.

 

IWG International Workplace Group taldeari buruz

IWGren ustez, enpresen arrakastak pertsonen eraginkortasuna eta zoriontasuna ditu oinarri. Horregatik, bere misioa milioika pertsonari laguntzea da, lan-egun bakoitza egun handia izan dadin.

Lan-espazio malguen kudeaketan bildutako 30 urtetik gorako esperientziari esker, IWGk munduan liderra den higiezinen plataforma komertziala sortu du. Regus, Spaces, Signature by Regus, HQ eta No18 marka operatiboen zorroak aukera paregabeak eskaintzen dizkie tamaina eta aurrekontu guztietako enpresei. Bere espazioen bitartez, konpainiak milioika lanpostu biltzen ditu, eta 127 herrialdetan eta nazioarteko 1.100 hiri, herri eta garraio-gunetan finkatuta dago. IWGk lan-espazio malguen munduko sarerik handiena du, 3.500 zentro guztira, eta enpresentzako laguntza-zerbitzuen multzo osoa eskaintzen du, pertsonei arreta helburuetan jartzeko aukera emanez, lanean egun handi batez goza dezaten.

 

www.iwgplc.com