Urriak 13
-
Bilbao Berraktibatzen udal-programaren helburua da COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz langabezian dauden pertsonak berriz laneratzeko laguntza ematea.
-
Programan izena emateko epea irailaren 13tik 23ra egongo da irekita, eta esteka honen bitartez eman ahal izango da izena.
-
Urriaren 28an lehenengo informazio-saioa egingo da, eta programak iraungo duen bi hilabeteetan erabili den metodologiaren berri emango da bertan.
-
Bilbao Berraktibatzen programa BILBAO AURRERA planaren barruan dago, hau da, COVID-19ak eragindako egoeraren aurrean hiribilduko ekonomia, enplegua eta kulturak berraktibatzeko eta kohesio sozialerako premiazko neurriak hartzeko plana.
-
Programak Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketa jasoko du, Tokiko Enplegua sustatzeko 3 R programaren deialdiaren barruan.
Ireki da dagoeneko Bilbao Berraktibatzen programan izena emateko epea. Gaurtik aurrera, urriaren 13a, eta datorren urriaren 23ra arte interesdunek honako esteka honen bitartez parte hartu ahal izango da.
Horrela, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, berriz laneratzeko laguntza emango die COVID-19aren pandemiaren ondorioz gaur egun langabezian dauden 100 bilbotarri.
Urriaren 28an egingo da lehenengo saioa egun horretan izena eman duten pertsona guztiekin. Bertan, berriz laneratzeko laguntza-programak iraungo duen bi hilabeteetako metodologiaren berri emango dute.
BERRIZ LANERATZEKO LAGUNTZA
Ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketa jasoko du Tokiko Enplegua 3 R deialdiaren barruan, eta, hain zuzen ere, xede zehatz bat izango du: parte-hartzaileak lan-merkatuarekin harremanetan jarri eta, zehazki, COVID-19aren ostean enplegagarritasun handiagoa erakutsi duten sektore eta enpresekin.
Horretarako, Bilbao Berraktibatzen programak hautatuko pertsonei gaitasunak bultzatzeko laguntza emango die, alor digitalekoak barne, eta enplegua bilatzen hasteko ekintza-plan pertsonalizatu bat garatuko du.
Programak iraun bitartean, hainbat topaketa egingo dira enpresekin, gaur egungo zein etorkizuneko lan-aukerak identifikatzeko eta lehen eskutik ezagutzeko. Era berean, eta lan-merkatura sartzeko eta integratzea errazteko, bai eta bertan mantentzea ere, banakako jarraipen-plan egingo da.
BILBAO AURRERA, HIRIA BERRIZ AKTIBATZEKO PREMIAZKO NEURRIAK
Bilbao Berraktibatzen programa udalak sustatutako plan global baten barruan gauzatuko da. BILBAO AURRERA deritzon Gizarte Kohesiorako, Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko eta Bilboko Kulturaren aldeko Neurrien Plana, COVID-19ak eragindako egoerari aurre egiteko.
COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko udalak aurten martxan jarri duen premiazko eta behin-behineko planak hiru jarduketa-eremu zehatz izango ditu hirian:
- Ekonomia eta enplegua berriz aktibatzea, 11,4 milioi eurorekin;
- Berraktibatze sozialerako ekimenak, 2,2 milioi eurorekin;
- Kultura-ekintzak, 1,3 milioi eurorekin.
Guztira, 15 milioi euro bideratuko dira 50 neurri baino gehiagorekin, eta neurri horien bitartez, arreta berezia jarriko da hiribilduko PERTSONA ETA ENPRESETAN, batik bat, tokiko txikizkako merkataritzan, ostalaritzan, hoteletan, turismoan eta kultura- zein sormen-industrietan.
INFORMAZIO GEHIAGO:
(@) empleoytalento@bilbaoekintza.bilbao.eus
(T) 944 205 321