Urtarrila 13
-
Gaurtik, urtarrilaren 13tik, urtarrilaren 22ra bitartean, Bilbon erroldatutako langabeek esteka honetan izena eman ahal izango dute udal-programan parte hartzeko, zeinak laguntza eta prestakuntzaren bidez 50 pertsona lan-merkatuan sartzea erraztuko duen.
-
Proiektuaren edizio berria otsailaren 10ean hasi eta martxoaren 31n amaituko da eta enplegagarritasuna hobetzea izango du helburu, batez ere kolektibo zaurgarrienen artean, tresnak eta ezagutza emanez.
Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta, gaur, astelehena, urtarrilak 13, ireki du Bilbao Berraktibatzen 2024/2025 edizio berrian izena emateko epea, urtarrilaren 22an amaituko dena. Udal-programa hori hirian erroldatuta dauden eta lan-merkatuan sartzeko laguntza behar duten langabeei zuzenduta dago.
Aldi horretan izena eman dutenen artean hautaketa-prozesua egin ostean, otsailaren 10etik martxoaren 31ra bitartean, Bilbon bizi diren 50 langabek aukera izango dute beren talentuaren garapena erraztuko duten zeharkako trebetasunak identifikatu eta entrenatzeko, bai eta beren enplegagarritasun-maila handituko duten tresnak, estrategiak eta kontaktuak ezagutzeko ere.
Parte-hartzaileen artean lehentasunezko kolektibo ez baztertzaileak izango dira emakumeak, 35 urtetik beherakoak eta 45 urtetik gorakoak, bai eta iraupen luzeko langabeak diren bilbotarrak ere.
55 ORDUKO PRESTAKUNTZA ETA LAGUNTZA
Hona hemen Bilbao Berraktibatzen 2024/2025 programa osatuko duten ekintzak: Banakako laguntza jasotzeko hamar orduko bost saio egingo dira hasierako diagnostikoa egiteko, CVa birdiseinatzeko, sare sozialetan posizionatzeko eta ekintza-plan indibidualizatua egiteko. Gainera, bost orduko zazpi talde-saio egongo dira, non autoezagutza, marka pertsonala, oratoria, tresna digitalak, lan-aktibazioa eta enpleguari lotutako trantsizio berdea landuko diren. Parte-hartzaileek lan-eskaintzak mapatzeko eta merkatua aztertzeko banakako sei ordu izango dituzte, baita merkatuko joerei buruzko jardunaldi batera joateko lau ordu ere.
Bilbao Berraktibatzen 2024/2025 programak laneratzeko laguntza ematen die proiektuan parte hartzen duten 50 pertsonei, eta trantsizio teknologiko-digitalari, energetiko-klimatikoari eta soziosanitarioari lotutako sektoreetan zentratuko da.
Bilbao Berraktibatzen 2024/2025 programari buruzko informazio gehiago jaso edo zalantzak argitu nahi izanez gero, kontsultak posta elektronikoz (enplegua@bilbaoekintza.bilbao.eus) edo telefonoz 94.420.53.21 zenbakian egin daitezke.
Izena emateko inprimakia: https://forms.office.com/e/qLVFiGwNcU
SARE SOZIALAK: