Bilboko udalak bitartekaritza-zerbitzua jarri du abian, merkataritzako lokaletan eta negozioetan alokairuak ordaintzeko bi aldeen arteko akordioak erdiestea errazte aldera, covid-19aren krisia dela eta

Ekainak 26

  • Zerbitzua doakoa da eta gaur hasiko da. Zerbitzuak bi aldeen arteko aldeko eta adiskidetasunezko itunak egitea modu neutralean erraztea du helburu, jarduerari jarraipena ematea laguntze aldera.
  • Eskabideak honako helbide honetan gaitutako formulario honen bidez bidali beharko dira.
  • Merkataritzako lokalen eta negozioen alokairuak ordaintzeko bitartekaritza-zerbitzu hori #BilbaoAurrera Planaren neurrietako bat da, Covid-19ak hirian eragiten dituen ondoreei aurre egiteko.

Bilboko Udalak #BilbaoAurrera Planaren barruan jasotzen diren neurri batzuk hedatzen jarraitzen du, Covid-19ak gure hirian eragiten dituen ondoreei aurre egiteko. Oraingo honetan, koronabirusaren pandemiaren eragina jasan duten merkataritza-lokalen eta/edo negozioen alokairua ordaintzeko akordioak erdiestea errazteko bitartekaritza-zerbitzua jarri da abian.

Zerbitzua doakoa da eta gaur hasiko da Bilbao Ekintza udal elkartearen eskutik. Hitzarmenaren helburua da bi aldeen arteko adostasunezko, adiskidetasunezko eta aldeko itunak ezartzea, jarduerak aurrera jarrai dezan laguntze aldera. Edozein kasutan, bide judiziala baztertuta geratzen da.

BEHARKIZUNAK ETA KONTSULTAK

Neurri hori hartzeko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Egoitza fiskala edo sozietatearen egoitza Bilboko udalerrian izatea.
  • COVID-19a kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz, jarduera aldi baterako eten behar izana.
  • Baldin jarduera araudiak etendakoen artean ez badago, alarma-egoeraren deklarazioak irauten duen hilabeteen fakturazioa gutxienez % 75 murriztu izana, 2020ko martxoa baino lehenagoko seihileko naturalaren hileko batez bestekoaren aldean.
  • Hala ere, eskaera egiten den egunean, jardunean egon beharko du.
  • Pertsona juridikoen kasuan, zuzenean edo zeharka baldintza horiek betetzen ez dituzten enpresen % 25etik gorako partaidetza ez izatea.
  • Alarma-egoera deklaratu aurretik ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanik egotea (2020ko martxoaren 14a).
  • Autonomoen Araubidean edo arlo horri dagokion araubidean alta hartuta izatea.
  • Negozio-lokalaren errentamendu-kontratua edukitzea, baldin eta interesduna familia-etxebizitza baten parte ez bada eta/edo lokalaren errentatzailearekin 2. mailara arteko odolkidetasun- edo ezkontza-ahaidetasunik ez badago, eta baldin errentatzaile gisa jarduten duen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada.

BILBAO AURRERA PLANA

Zerbitzu berri hau #BilbaoAurrera planaren parte da. Gizarte, Ekonomia eta Kultura Arloko Larrialdietarako Programa da, 15 milioi eurokoa, eta 50 neurri baino gehiago jarri ditu abian COVID-19ak pertsonengan eta enpresetan eragiten duen osasun-krisiaren ondoreak arintzeko eta ohiko jarduerak suspertu eta berreskuratzeko. Plan hau Bilboko Udaleko talde politiko guztiek prestatu eta adostu dute.

Beste neurri ekonomiko batzuen artean, laster abian izango diren zuzeneko laguntzak onartu dira ETE, mikroenpresa eta autonomoentzat, Covid-19aren aurkako segurtasun-protokoloek eragindako gastuei aurre egiteko eta babesteko materiala erosteko, guztira 500.000 euroEnpresentzako zerga-pizgarriek murrizketa eta hobari ugari dituzte zerga eta tasetan, eta 3 milioi euro gutxiagoko eragin ekonomikoa izango dute.

Bilboko Eskualdeko Merkataritza Elkarteei ematen zaizkien diru-laguntza izendunak % 100 handituko dira, eta orain BERREHUN ETA HIRUROGEITA HAMASEI MILA EURO (276.000 €) izango dira. Handitze horren helburua MERKATARITZA-JARDUERA dinamizatzeko eta BILBOKO AUZOETAN kontsumoa sustatzeko eta zuzpertzeko ekintza bereziak bultzatzea da, eta, horrez gain, tokiko elkartegintza indartzea, elkarteok egiten duten lan garrantzitsuagatik.