Bilboko Udalak datorren eguaztenean irekiko du ostalaritzarako zuzeneko laguntzak eskatzeko epea, eta 3,3 milioi euro bideratu ditu horretarako

Abenduak 17

Bilboko Udalak datorren eguaztenean ireriko du ostalaritzarako zuzeneko laguntzak eskatzeko epea, eta 3,3 millioi  euro bideratu ditu horretarako.

Bilboko Udalak zuzeneko laguntzak emango ditu COVID-19ak eragindako alarma-egoera jasan duen ostalaritza sektorearentzat, eta laguntza horiek eskatzeko epea datorren eguaztenean hasiko da, abenduak 23, goizeko 10:00etatik aurrera, eta 2021eko urtarrilaren 31ra arte iraungo du.

Udalak laguntza horiek emateko onetsi duen aurrekontua, Juan Mari Aburto Alkateak proposatu eta udal talde guztiekin eta sektorearekin berarekin adostua, 3,3 milioi euro da, guztira. Zenbateko hori gehitu behar zaie, ezohiko neurri gisa, Bilbao Aurrera 2020 Planeko 15 milioi euroei; plan hori, jakina denez, urian pandemiak eragindako ondorioei aurre egiteko talka-programa izan da.

Gogorarazi beharrekoa da ostalaritzako sektorearentzako zuzeneko laguntzen programa hau abian jarri dela berez Udalarena ez den arlo baterako, eta xedea dela sektoreak aurre egin beharreko zailtasun ezohikoaren egoeran laguntzea.

MEKANISMO ERRAZ ETA TELEMATIKOA

Laguntzak izapidetzea ahalik eta errazen gerta dadin, Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez, datu base erraz batzuk sortu ditu eskabideak aurkezteko, eta SARBIDE TELEMATIKOA, www.ayudashosteleriabilbao.eus webgunean, abenduaren 23an jarriko da abian, goizeko 10:00etatik aurrera. Udaleko arduradunen arabera, “xedea da egoera jasan duten profesionalek aukera izatea laguntzak erraz eskuratzeko eta lasaitasuna izan dezatela eskaera garaiz egiteko.”

Udalak egindako azterlanen arabera, kalkulatzen da Bilbon 2.800 establezimendu izan litezkeela laguntzetarako deialdi honen onuradun, “eta, beraz, guztiek izango dutela aukera haietarako, aurrekontu arazorik gabe eta epearen larritasunik gabe”.