Bilboko Udalak komunikazio kanpaina bat abiatu du, uriko komertzioa eta ostalaritza sustatu eta babesteko

Campaña de comunicación del ayuntamiento de Bilbao

Ekainak 29

  • “Erosi, kontsumitu eta dibertitu Bilbon” izenburuarekin, tokiko komertzioa eta ostalaritza babestu nahi dira, geure auzoetako dendetan eta tabernetan erosi eta kontsumitu beharraz sentsibilitatea eta kontzientzia sortzeko herritarren artean.
  • Udalak lortu nahi duen beste helburu bat da turismoari lotutako negozioak (hotelak…) bultzatzea, baita hirian dauden turismo eta aisialdi arloko zerbitzuak ere.

El Ayuntamiento de Bilbao continúa desplegando la batería de medidas para hacer frente a los efectos del COVID-19 en nuestra ciudad. Tras la etapa de confinamiento y el consiguiente cierre de negocios, ahora toca redoblar esfuerzos para recuperar la situación anterior al coronavirus.

Siguiendo las pautas marcadas por el Plan de medidas urgentes #BilbaoAurrera, elaborado y pactado con todos los grupos políticos, el Consistorio pone ahora en marcha una campaña de comunicación cuyo objetivo prioritario es promocionar el consumo local y responsable en nuestros comercios y negocios de hostelería más cercanos, además de apoyar los negocios vinculados al turismo y el ocio en la ciudad.

Bajo el lema genérico “Compra, Consume y Diviértete en Bilbao” se pretende “apoyar al comercio y hostelería local, la de tu barrio”, considerados unos de los sectores más afectados por el COVID-19. La campaña, que se desarrollará en distintos soportes, quiere sensibilizar a la ciudadanía en la necesidad de comprar y consumir en las tiendas y negocios de hostelería de nuestros barrios, que son los que contribuyen y hacen de motor de vida, identidad local, prosperidad y riqueza, así como de tractor de otros futuros negocios en la ciudad.

Esta iniciativa verá su continuación con el lanzamiento de los bonos de consumo que serán de cuatro tipos: de Comercio con un presupuesto total de un millón de euros; de Hostelería y Restauración, también con un millón de euros; y los bonos de Turismo con 500.000 euros y Cultura con otros 500.000 euros. Será a partir de septiembre cuando el Consistorio bilbaíno saque sus propios bonos para la ciudad.

PLAN #BILBAOAURRERA

La campaña de comunicación que ahora se pone en marcha forma parte, como se decía anteriormente, del Plan #BilbaoAurrera, un programa de Emergencia Social, Económica y Cultural dotado de 15 millones de euros y una batería de más de 50 medidas para paliar, reactivar y recuperar los efectos por la crisis sanitaria del COVID-19 en las personas y en

Bilboko Udalak hainbat neurri ezartzen jarraitzen du, COVID-19-ak gure hirian izan dituen ondorioei aurre egiteko. Itxialdiaren eta negozioak ixtearen fasearen ostean, orain koronabirusaren aurreko egoerara itzultzeko ahaleginak egin behar dira.

Talde politiko guztiek adostu duten #BilbaoAurrera Premiazko Neurrien Planean ezarritako jarraibideak betez, Udalak komunikazio kanpaina bat jarriko du martxan orain. Kanpaina honen xede nagusia da tokiko kontsumoa eta kontsumo arduratsua bultzatzea, geure inguruko komertzio eta ostalaritza-negozioetan, hirian dauden turismo eta aisialdi arloko negozioak babesteaz gain.

“Erosi, kontsumitu eta dibertitu Bilbon” izenburu orokorrarekin, “zeure auzoko komertzioa eta ostalaritza, bertokoak” babestu nahi ditugu. Izan ere, komertzioa eta ostalaritza izan dira COVID-19-ak gehien kolpatu dituen sektoreetako bi. Kanpaina honek zenbait euskarri izango ditu. Herritarren artean sentsibilitatea sortu nahi du, geure auzoetako dendetan eta ostalaritza-negozioetan erosi eta kontsumitu dezaten; izan ere, hurbileko komertzioa eta ostalaritza dira tokiko bizitzaren eta nortasunaren eta aberastasunaren bultzatzaile, eta hirian etorkizunean sor litezkeen balizko negozioen traktore.

Ekimen honen jarraipen gisa, kontsumo-bonuak eskainiko dira. Bonu hauek lau eratakoak izango dira: komertziokoak, milioi bat euroko aurrekontuarekin guztira; ostalaritza eta jatetxeetakoak, milioi bat eurokoak; turismoko bonuak, 500.000 eurokoak; eta kulturakoak, 500.000 eurokoak. Irailetik aurrera aterako ditu Bilboko Udalak hiriarentzako bonuak.

#BILBAOAURRERA PLANA

Abian jartzen ari garen komunikazio-kanpaina, arestian esan dugunez, #BilbaoAurrera planaren barruan dago: gizarte, ekonomia eta kultur larrialdiko programa bat da, 15 milioi euroko dotazioarekin eta 50 neurri baino gehiagorekin. Planaren helburua da COVID-19-aren osasun-krisiak uriko pertsonengan eta enpresetan izan dituen ondorioak konpontzea. Bilboko Udaleko talde politiko guztiek egin eta adostu dute Plan hori.

Beste neurri ekonomiko batzuen artean, enpresentzako pizgarri fiskalak jarri dira abian, zerga eta tasetan murrizketa eta hobari aukera zabalarekin. Pizgarri horiek 3 milioi euroko eragin ekonomikoa izango dute.

Era berean, Bilboko eskualdeko merkataritza elkarteei emandako dirulaguntza izendunak % 100 gehitu dira, eta orain 276.000 € dira. Horren helburua MERKATARITZA-JARDUERA dinamizatzeko eta BILBOKO AUZOETAN kontsumoa sustatzeko eta sustatzeko ekintza bereziak bultzatzea da eta, horrez gain, tokiko elkartegintza indartzea, egiten duen lan garrantzitsuagatik.

Gainera, 500.000 euroko laguntza eman da saltoki txikiek, ostalariek, jatetxeetako jabeek babes-materiala eros dezaten, Bilbon COVID-19aren inguruko segurtasun-protokoloak eragindako gastuei aurre egiteko.