Bilboko Udalak martxan jarri du otxarkoagan gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu pilotua

Urriak 28

  • Proiektuan parte hartuko duten 40 kideek bi hilabeteko prestakuntza izango dute, gaurtik hasita, eta hamar hilabeteko lan-kontratua ostera. Horrekin haien enplegagarritasuna eta komunitatean zaurgarritasun posibleko esparru eta espazio gisa identifikatu direnak hobetzea lortu nahi da.
  • Proiektua Europako Next Generation funtsekin eta Lanbideren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin finantzatuko da, eta parte-hartzaileentzako bi jarduera-eremu izango ditu: arrakala digitala ezabatzea eta energia-efizientzia.

Gaur hasi da gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu pilotuaren lehenengo fasea. Bertan parte hartzen duten 40 kideek bi hilabeteko prestakuntza izango dute.

Urtarrilean martxan jarriko den bigarren fasean parte-hartzaileek hamar hilabeteko lan-kontratua eskuratuko dute.

Otxarkoaga auzoan egingo den ekimen horren bidez, Bilboko Udalak honako helburu bikoitz hau lortu nahi du: enplegagarritasuna hobetzea eta zaurgarritasun posibleko esparru eta espazio gisa identifikatu direnak hobetzen laguntzea.

ARRAKALA DIGITALA ETA ENERGIA-EFIZIENTZIA

Hala, parte-hartzaileek bi esparruren inguruan egingo dute lan: arrakala digitala ezabatzea eta energia-efizientzia.

Lehenengoan, parte-hartzaileek administrazio publikoan, erosketa elektronikoetan edota bankuko eragiketetan zereginak bide elektronikoaren bitartez egiteko laguntzarekin zerikusia duten jarduerak gauzatuko dituzte eta gaitasun digitalak eskuratuko dituzte.

Energia-efizientziaren esparrua kontratazioan laguntzean datza, bai eta bizitegi- eta komunitate-erabilerako energia-hornidurak hobetzean eta baldintzak aztertzean ere.

Prestakuntzako eta lan-eskarmentuko hamabi hilabeteak igarotakoan, «Bezeroarekiko harrera- eta harreman-jardueren» agiria eta lan-merkatuan sartzeko beharrezkoak diren trebetasunak eskuratuko dituzte.

Proiektuan parte hartuko duten pertsonak iraupen luzeko langabeak dira, diru-sarrerak bermatzeko errenta edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen dutenak eta hiribilduan bizi direnak.

Proiektua Europako Next Generation funtsek, Lanbidek eta Bilboko Udalak finantzatu dute.

SARE SOZIALAK: