Bilbon inoiz izan den bisitari-kopururik altuena izan dugu 2022. urteko udan

Urriak 24

  • Ekainetik irailera, 438.973 turistak Bilbora bertaratu ziren, orain arte historiako kopururik onena izan duen 2019ko aldi berean baino % 13,3 gehiago.

  • Bestalde, ostatu-gauek ere gora egin dute, 861.741era iritsi arte. Hori horrela, % 13,6ko hazkundea egon da COVID-19 pandemiaren aurreko urteekin alderatuta.

  • Pertsona horien ehunekorik handiena (% 53,3) atzerritik badator ere, estatuko turismoa da 2019ko kopuruekin alderatuta gehien handitu dena (% 20,4 aurreko % 7,7ren ordez).

  • Bilbon, bestalde, asko hobetu da hotelen edukiera, eta hiru urtean 8.580 plazatik gaur egungo 9.945 plazetara igaro da, hau da, % 15,9 gehiago.

Bilbok goranzko joerari eutsi dio berriz ere COVID-19aren ondoren; izan ere, pandemia ustekabean iritsi aurretik ere goranzko joera zuen udako turismo-leku gisa.

Hala egiaztatu dute udan lortutako kopuruek, hiribilduak historian izan duen zenbatekorik altuenetara iritsi baita. Eustatek emandako datuen arabera, aurtengo ekainetik irailera, Bilbok 438.973 turisten bisita jaso du. Horrek esan nahi du 2019ko aldi berean baino % 13,3 bezero gehiago iritsi direla. Urte hartan, hain zuen ere, marka historikoa lortu zen 387.604 bisitariekin.

Nazioartean oihartzun handia duten ekitaldi handien berreskurapenak, hala nola Aste Nagusia (1,6 milioi pertsonekin baino gehiago), Bilbao BBK Live edo Bilbao Blues Festival jaialdiak eta La Vuelta edo Europako Triatloi Multikirol Txapelketa bezalako kirol-probakBilbo mundu mailako erreferentzia turistiko gisa kokatu du berriro.

Bestalde, ostatu-gauen kopuruak ere nabarmen egin du gora duela hiru urteko kopuruekin alderatuta. Hain zuzen ere, 2019. urteko 758.320 bisitarietatik 2022ko 861.471 bisitarietara iritsi gara; hau da, % 13,6 handitu da kopurua.

Bilboko hotel-establezimenduetako ostatu-gauen hazkunde-indizea Bizkaia eta Euskadi osokoak baino nabarmen handiagoa da (% 5,8 eta % 6,9, hurrenez hurren).Era berean, ekainetik irailera hiribildura iritsi diren bezeroen kopurua ere handiagoa da lurralde osoarekin (% 6,7) eta erkidegoarekin alderatuta (% 9,2).

Horrenbestez, Bilbora gero eta jende gehiago hurbiltzen da hurbileko beste toki batzuekin alderatuta, Bizkaira datozen bisitarien % 67 hartzen baititu eta % 30,9ra heltzen baita erreferentzia gisa Euskadi osoa hartzen badugu.

Hiribildura bertaratzen direnen jatorriari dagokionez, atzerritik datozenen kopurua 217.473tik 234.156ra igaro da azken hiru urteetan, hau da, % 7,7gehiago izan dira. Kopuru horiekin, hirira etorritako kolektiborik handiena dela baieztatu da, hau da, % 53,3.

Hala eta guztiz ere, 2019. urtearekin alderatuta, abiadura askoz ere handiagoan hazi da estatuko bisitarien kopurua, eta aurtengo ekainetik irailera 204.817 izan dira, COVID-19a iritsi aurretik hilabete horietan izandako % 20,4 gehiago.

Atzerritik datozen turistei dagokienez, Frantzia izan da Bilbora bidaiari gehien bideratzen dituen herrialdea, eta Alemaniaren, Ameriketako Estatu Batuen eta Erresuma Batuaren aurretik jartzen da. Beste alde batetik, estatuaren barruan, Madrilgo Erkidegoa dago lehenengo postuan, eta alde handia dago gainerako erkidegoetatik datozenekin alderatuta, Katalunia, Andaluzia eta Euskadi bera (hiribilduan gaua igarotzen dutenen ohiko jatorriak).

LEKU GEHIAGO HOTELETAN ETA ERRENTAGARRITASUN HANDIAGOA

Amaitzeko, aintzat hartu behar da hoteletako plazen kopuruak ere gora egin duela. Hori horrela, 2019. urtean Bilbok eguneko 8.580 plaza zituen 79 establezimendutanUdako hilabete hauetan, aldiz, eguneko 9.945 plaza eskaini ditu 85 ostatutan.

Horrez gain, logela bakoitzeko batez besteko errentagarritasun-mailak ere gora egin du ia % 2an, 2019. urteko 89,86 euroetatik 2022ko udako 91,62 euroetara. Eta bisitari bakoitzeko batez besteko egonaldia 1,96 gau-igarotzean mantendu arren, 2019an bezala, atzerriko turismoaren kasuan datu horrek gora egin du eta dagoeneko bi egunetik gorakoa da (2,01). Kopuru horiek argi uzten dute turismoak hiriko ekonomia-eragile eta enplegu-sortzaile gisa duen eragina.

SARE SOZIALAK: