Urriak 22
-
Lehendik iragarri genuen Scott Cohen, Alexandra Lioutikoff, Maria José Llergo edo Kase O izango zirela parte-hartzaile, eta orain izen gehiago baieztatzeko moduan gaude, hala nola Axel Voss (DE), diputatu europarra, Europako Parlamentuan adimen artifizialari buruzko batzordearen txostenaren arduraduna; Los Prieto Flores, Está Pasando sormen-agentziaren sortzaileak; edo Darío Manrique, Spotify plataformako senior editor.
-
BIME Live barruan musikaz eta kulturaz gozatzeko aukera izango dugu aire zabaleko bi agertokitan, eta Fermin Muguruza euskal artista ikonikoari omenaldia egingo zaio kontzertu batekin, Verde Prato, HOFE x 4.40, eta Nakar taldeen eskutik.
Bilbo prest dago jada mundu osoko 4.500 parte-hartzaileri harrera egiteko musikaren industrian erreferentziakoa den BIME topaketaren hamabosgarren edizioan; gaur iragarriko da aurtengo programazio osoa, 300 profesional eta artista baino gehiagorekin.
Hamar eguneko egitaraua urriaren 24an hasiko da eta hiria Iberoamerikako musikaren eta kulturaren hiriburu bihurtuko da; izan ere, elkarrizketak, tailerrak eta masterclassak antolatu dira BIME Pro barruan urriaren 29tik 31ra, eta 100 jarduera baino gehiago egingo dira herritarrentzat BIME Live ekitaldietan, urriaren 24tik azaroaren 2ra bitarte.
BIME LIVE: MUSIKAREN ETA KULTURAREN OSPAKIZUNA HIRIAREN ERDIALDEAN
Zuzeneko musika izango da protagonista urriaren 29an, 30ean, 31n eta azaroaren 1ean. Urriaren 29tik 31ra bitarte, Kafe Antzokia, Bilborock by Santander S Music, BBK Sala, Stage Live, Crystal, La Ribera, Muelle, Cotton Club, Dock BBF, Crazy Horse eta Oker aretoetan 90 showcase, kontzertu eta dj set baino gehiago egingo dira, profesional akreditatuek eta herritarrek Iberoamerikako eta Europako proposamen abangoardistenak ezagutu ditzaten (edukiera mugatua. Profesional akreditatuek izango dute lehentasuna). Irailean iragarritako kartelari izen berriak gehitu behar zaizkio, hala nola Fillas de Cassandra (ES) galiziar musikaren promesak; La Paloma (ES) noise rock taldea; Lua de Santana (BR/ES) artistaren funk erritmo brasildarrak; Quinto Escalón lehian parte hartu zuenetik ezagun egin den Lucho SSJ (AR) rapero argentinarra; Suave (ES) artista bilbotar gaztea, edo Depol (ES) artista katalana, LOS40-ren eskutik, besteak beste.
Azaroaren 1ean, aire zabaleko musikaren txanda izango da bi agertokirekin; San Miguel eta San Miguel OnAir, Uribitarte pasealekuan egongo dira Bilboko udaletxearen aurrean, eta besteak beste, Depresión Sonora (ES); bere post-punk gordinarekin; El Columpio Asesino (ES), pop nazionalean eragin handiena duen taldeetako bat, edo trap, rap eta R&B Juicy Bae (ES) abeslaria, izango ditugu ikusgai eta entzungai. Emanaldi horien ondoren, itxiera festa bat izango da Crystal aretoan, Nítidoren kuradoretza duena, eta bertaratzen direnek Mark Luva (ES), Puñales (ES) eta Wost (VE) artisten Dj setez gozatu ahal izango dute.
BIME Live barruko kultur jardueren eskaintza osatze aldera, herritar orori zuzendutako emanaldi berezi bat prestatu dugu: Fermin Muguruzaren 40 urteko ibilbideari eskainitako omenaldi-kontzertua, urriaren 31n Kafe Antzokian.
Ekitaldi honetan, Izar & Star kolaborazioarekin, HOFE x 4.40, Nakar eta Verde Prato artistek, Fermín Muguruzaren pieza mitikoak berrinterpretatuko dituzte – Kortatutik gaur egunera arte, Negu Gorrietatik pasatuta –, Euskal Rock Erradikalaren ikono baten omenez. Ikono hori gure kulturan sartu da eta euskaldun garaikideen soinuan eragina izan du. Tokiko eszenaren eferbeszentzia irudikatzen duten hiru artistak omenaldia egingo diote kontzertu bakar eta errepikaezin batean.
Stereorocks Clubaren edizio berezi bat ere izango da, tokiko klub eszenari balioa eta ikusgaitasuna emateko asmoz; horretarako, Bendiak, Aitana Rodriguez eta J-3Ø3 DJen saioak antolatu dira, deialdi ireki baten bitartez hautatu ostean; Lotura irundarrak dira haien kuradore. Gainera, Enkarnazio elizan emanaldi berezi-berezi bat antolatu du Fever-ek: Candlelight: Ludovico Einaudi-ren tributua.
BIME Live emanaldien bitartez, programazioa topaketara datorren publiko profesionalarengana ez ezik, musikazaleengana ere hurbiltzea lortu nahi da, hiriaren erdigunean bertan kultura- eta musika-proposamen aberatsa eskainita herritar orori. Bestalde, Bilboko Udalaren babesa nabarmendu nahi dugu, baita erakunde hauen laguntza ere: Sormen Industrien Fundazioa, Fever, San Miguel/La Salve, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila, INAEM, Filmin, Donostia Zinemaldia, Dock of The Bay, Basque Dock Festival, StereoRocks, BASQUE.MUSIC., Liburuak, Feria del Disco, Digital Fems, eta Izar & Star.
INDUSTRIAREN ETORKIZUNA DEFINITZEN LAGUNDUKO DUTEN FUNTSEZKO ERAGILEAK
BIME Pro ekimenean sektoreko eragile eta ahots garrantzitsuen ordezkaritza zabala izango dugu, hala nola, Scott Cohen, CEOa JKVX etxean, musika-industriaren bilakaeran aitzindaria; Andreas Katsambas, Chartmetric etxearen presidentea; Alexandra Lioutikoff, Universal Music Publishing etxean LATAM eta US Latin eremuetako presidentea; Blanca Salcedo (ES), Sony Music Spain etxearen zuzendari nagusia; eta George Drakoulias (US); artistei dagokienez, Kase O (ES), Albert Pla (ES), Maria José Llergo (ES) eta Villano Antillano (DO) arituko dira, besteak beste.
Lehendik baieztatutako izen horiei beste hauek gehitu behar zaizkie: Axel Voss (DE), Europako Parlamentuan adimen artifizialari buruzko batzordearen txostenaz arduratu den diputatua; Alejandra Olea (US), Ameriketako zuzendari erregionala Believe etxean; Colomba Molina (CL), Latineo-ren sortzaileetako bat; Jan-Willem Van de Ven (NL), CEOa Amsterdam Dance Event ekitaldian; Jaime Villalobos (TX), Vibra Marketing SPA etxeko zuzendari exekutiboa eta bazkidea; Manuela Villa (ES), Espainiako Gobernuaren Presidentetzako kultura-gaietarako zuzendari nagusia; Miguel Arias (ES), K FUND proiektuko bazkide nagusia; Imarú Aledo (ES), Tomavistas jaialdiaren zuzendarikidea; edo Darío Manrique (ES), senior editor Spotify plataforman. Honako hauek ere nabarmendu behar ditugu: Sofía Conti (ES) komunikatzailea ; Aïda Camprubí (ES), BAM Jaialdiaren zuzendarikide artistikoa; Chiara Oliver (ES) artista; Vicent Argudo (ES), musika-zuzendaria Prisa Media etxean; María Eizaguirre (ES), komunikazio eta partaidetza zuzendaria RTVE etxean; David Jordan (ES), Chief Revenue Officer ELROW Family etxean; Dani Fletcher (ES), Chief Innovation Officer Primavera Sound jaialdian; Devin Landau (US), partner & agent TBA Agency etxean; Erica Romero Pender (ES), LIVE DMA sarearen koordinatzailea; Borja Prieto (ES) eta Natalia Flores (ES), Está Pasando sormen-agentziaren sortzaileak; edo La Furia (ES) artista.
Agenda osoa hemen aurki daiteke: https://bime.org/eu/pro/agenda/
MUSIKA-INDUSTRIAREN EZINBESTEKO HITZORDUA
Egitarau osoa bime.org webgunean ikus daiteke, eta topaketa online jarraitu ahal izango da plataformaren bitartez; plataforma aktibo dago jada webgunean eta aplikazioan.
BIME nazioartean erreferentziako gune bihurtu da, Europa eta Amerikaren arteko nazioartekotze-zubi sendoa. Profesionalen eta artisten elkarlanak sustatu eta bi kontinenteetarako sarbidea ahalbidetzea izanik xede, mundu osoko profesionalak ikusgai egiteko gune eta bozgorailu nagusietako bat bihurtu da. Elkarrizketa eta networkinga beti daude erabilgarri bime.org webgunearen eta online plataformaren bitartez, 365 egunetan aktibo egoten baita, eta munduko edozein tokitatik parte hartzeko aukera ematen du, networkinga ere noiznahi izanik eskura. Mundu osoko musikaren arloko profesionalekin harremanetan egoteko topagune birtuala, eta aurreko edizioetako eztabaida eta hitzaldi guztiak ikusgai dauden tokia.
SARE SOZIALAK: