BiziTour: bizi Frantziako Tourra familian Bilbon

Ekainak 21

  • “Bizitour Bilbao” bizikleta jaiak aldaketak eragingo ditu trafikoan, ekainaren 25ean (igandea), 11:30ak eta 13:30ak bitartean, gutxi gorabehera.

Grand Départ Pays Basque 2023 gero eta hurbilago dago eta BiziTourrekin ospatzen dugu, EAEko hiru hiriburutan familian gozatzeko txirrindularitza herrikoiaren festa Tourrari OngieTOURria emateko. Hirugarren eta azken geldialdia datorren ekainaren 25ean, igandez, izango da Bilbon (12:00).

Xabier Ochandianok, Bilbaoko Udaleko Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotziak, eta Euskadi Fundazioko presidenteorde Aitor Galdosek eta Andoni Madariagak, Gizarte&Erakunde Harremanetako arduradunak, aurkeztu dute Zabalgune Eraikinean BiziTour jaia. Grand Départ Pays Basque 2023 eta Euskadi Txirrindularitza Fundazioaren eskutik bi hilabete hauetan hiru ekitaldi antolatu dira: Donostian (maiatzaren 7an), Vitoria-Gasteizen (ekainaren 4an) eta Bilbon (ekainaren 25ean).

Iker Amarikak aurkeztutako ekitaldian omenaldia jaso dute Frantziako Tourrean etapa irabazi duten txirrindulari bizkaitarrak, eta Euskadi Fundazioak oroigarri bat oparitu die: David Etxebarria, Fede Etxabe, Federico Ezquerra, Omar Fraile, Aurelio González, Julián Gorospe, Roberto Laiseka, Jesús Loroño, Marino Lejarreta, Iban Mayo, Javier Otxoa eta Joane Somarriba.

2023ko uztailean Tourraren Hasiera Handia, egiazko mugarria izango da gure herrialdeko kirol, gizarte eta nazioartearen historian. Eta, ospatzeko, hainbat jarduera antolatu dira, hemen egiten dakigun eran: pedalei eraginez.

Horietako bat da BiziTour jaia, guztiontzako txirrindularitza ibilaldia, Tourreko giroarekin gozatu ahal izateko aukera paregabea. Fête du Tour, Tourraren jaia, doako eta sarrera libreko ekitaldia, Frantziako Tourra Euskadira iritsiko dela ospatzeko. Ekainaren 25ean, Bilbaon, Euskadiko familia guztiak ibilbideaz modu ludikoan parte hartzera gonbidatuta daude. Guztiok egiteko moduko ibilbidea da, jai giroan, txirrindularitzaren kultura eta mugikortasun jasangarria sustatzeko helburuarekin.

Bizikletaz egiteko txango seguru eta babestua izango da, guztiontzako modukoa, familian ibilgailuentzat itxitako kaleetan barna gozatzeko. Gure lurralde bizikleta zalea aldarrikatu eta bi gurpil gainean mundu mailan erreferente den ekitaldiari, Frantziako Tourrari, ongietorria emateko ospakizuna. Euskal gizarte osoari Grand Départ Pays Basque hurbiltzeko modu atsegin, abegitsu, erraz eta parte-hartzailea eta, bide batez, bizikletaren erabilera sustatu eta EAEn barna igaroko diren etapen zirrara aurrez ekartzeko abagunea.

Ospakizunak Bilbon izango du hirugarren eta azken hitzordua, datorren ekainaren 25ean, igandez, goizeko 12:00etan Areatzako aterpeetan. Bertan animazioa, zozketak edota opariak ere izango dira. Familia giroan kirol eta aisialdi egun atsegin batekin gozatzeko.

Horretarako, festa honek izaera eta adin guztietako txirrindulariei parte-hartzeko deia egiten die, familiarekin txangoan joateko prestatutako kale hutsetan gozatzeko, eta Frantziako Tourrari ongieTOUR-ria emango dion tropeleko kide izateko. Ez ahaztu kaskoa eramateaz!

ALDAKETAK TRAFIKOAN

“Bizitour Bilbao” bizikleta jaiak aldaketak eragingo ditu trafikoan, ekainaren 25ean (igandea), 11:30ak eta 13:30ak bitartean, gutxi gorabehera.

Lasterketa Areatzako aterpeetatik abiatu, eta han izango du helmuga. Igaro ahala, hiriko zenbait kaletan eragingo du. Trafikoa Udaltzaingoak eta antolakuntzako kideek antolatuko dute.

Ibilbide laburrak (4 Km) kale hauei eragingo die:

Areatzako aterpeak – Epaltzaren alarguna – Areatza – Areatzako zubia – Nafarroa – Kale Nagusia – Moyua plaza – Elkano – Museoa plaza – Euskadi plaza – Deustuko zubia – Agirre anaiak – Unibertsitate etorbidea – Campo Volantin – Areatzako aterpeak (12:00etan iritsiko dira, gutxi gorabehera).

Eta ibilbide luzeak (12km), berriz, hauetan izango du eragina:

Areatzako aterpeak – Epaltzaren alarguna – Areatza – Areatzako zubia – Nafarroa – Plaza Biribila – Kale Nagusia – Moyua plaza – Elkano ¬– Museoa plaza – Euskadi Plaza – Deustuko zubia – San Pio X. plaza – Agirre Lehendakaria – Benidorm – Celestino María del Arenal plaza – Orixe – Tellaetxebidea – Elorrieta erribera – Zarandoa etorbidea – Morgan – Madariaga etorbidea – San Felicísimo plaza – Familia Santua – Agirre Lehendakaria – San Pío X. plaza – Deustuko zubia – Museo plaza – Máximo Aguirre – Kale Nagusia – Nafarroa – Areatzako zubia – Areatza – Epaltzaren alarguna – Areatzako aterpeak (13:30ean iritsiko dira, gutxi gorabehera).

Era berean, probak eragina izango du Bilbobusen zenbait linearen ibilbide eta ordutegian. Informazio osoa kontsultatu ahalko da geralekuetan, Bilbobusen sare sozialetan, www.bilbao.eus/bilbobus; webgunean, eta 010 telefonoan.