Merkataritzako “Bilbao Bonuak” guztiak erabili dira

Uztailak 6

  • Bilboko Udalak bultzatutako merkataritza-bonoak uriko saltokietan erabili dira. Guztira, 63.000 bonu baino gehiago izan dira, milioi bat euroko aurrekontuarekin, sektore kaltetuenei laguntzeko.

  • Udagoienean, KULTURAREN sektoreari zuzendutako kanpaina berria abiaraziko da.

Bilboko Udalak bultzatutako 63.000 merkataritza-bonoak uriko saltokietan erabili dira.

Ekimen hori, jakina denez, Bilbao Bonuak programaren parte da, COVID-19aren ondorioen aurkako Bilbao 2022 Planaren neurri garrantzitsuenetako bat, udal-ordezkaritza duten talde guztiekin adostua (EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP). Programaren helburu nagusia herritarren kontsumo zuzena sustatzea da, pandemiak eragin handiena izan duen sektoreetan, hala nola merkataritzan.

Azken kanpaina hori maiatzean aktibatu zen, 63.603 bonurekin; herritarrek 24 ordu eskasean erosi zituzten. Bonuak establezimenduetan trukatzeko data ekainaren 30ean amaitu da, eta balantze oso positiboa izan du – aurreko edizioetan bezala – ia denak kontsumitu baitira.

Milioi bat euroko aurrekontuarekin, bonu bakoitzaren balioa 30 eurokoa izan da, erdia Udalak jarritakoa eta beste erdia herritarrek jarritakoa. Urian, negozio-bolumena 4 milioi ingurukoa izan da.

Sistema horren berezitasunetako bat izan da saltokiei zuzeneko laguntza eman zaiela eta bonuen zenbatekoa azkar jaso dela.

Bilboko Udalak, gainera, beste bonu batzuk ere atera ditu ostalaritza, kultura eta turismoaren alorretan, eta horiei gehitu zaizkie, aldi berean, bizikletak erosteko eta konpontzekoak. Orain merkataritzakoak amaitu ondoren, udagoienean KULTURARI dagozkionak aktibatuko dira.

Horientzat guztientzat berariazko web-plataforma bat prestatu da, www.bonobilbao.eus, establezimenduak atxikitzeko eta bonuak erosteko.

SARE SOZIALAK