Covid-19ari aurre egiteko salbuespenezko neurrien plana abian jartzen hasi da bilbo, 3 milioi euroko balioa duten zerga-onurak emateko enpresei

Reunión del ayuntamiento de Bilbao con el plan aurrera

Maiatzak 2

  • Udaleko alderdi politiko guztiek sinatutako Bilbao Aurrera Planaren lehenengo neurriak enpresentzako zerga-pizgarriak izango dira. Zergen eta tasen hobariak eta murrizketak dira, gaurko Udalbatzarrean aurkeztu direnak; horien ondorioz, udal-kutxan 3 milioi euro gutxiago jasoko da.
  • Planerako 15 milioi euro jarriko dira guztira, eta 50 ekintza baino gehiago, COVID-19ak Bilbon dituen ondorioei aurre egiteko. Hiru esparru handi ditu helburu: ekonomia eta enplegua suspertzea (11,4 milioi euro); gizartea suspertzeko ekimenak (2,2 milioi euro) eta kultura-ekintzak (1,3 milioi euro). Plan horren helburu nagusia da uriko PERTSONEI eta ENPRESEI arreta berezia eskaintzea, batez ere denda edo saltoki txikiei, ostalariei eta jatetxeei, turismoari eta kultura- eta sormen-industriei.

Bilboko Udala hasi da maiatzaren 8an Udaleko alderdi politiko guztiek sinatutako Bilbao Aurrera Planaren lehen neurriak martxan jartzen, COVID-19ak urian ondorioei aurre egiteko.

Enpresentzako zerga-pizgarriak dira, akordio horretan jasotakoak. Gaurko Udalbatzarrean eman dira ezagutzera, berehala ezar daitezen. Administrazio-izapide horrek zergen eta tasen murrizketak eta hobariak ezartzea ekarriko du; horren eragin ekonomikoa izango da diru-sarreretan 3 milioi euro gutxiago izatea.

Zerga-onuren lehen sorta horrekin batera, beste neurri batzuk hartu dira: ekonomia eta enplegua suspertzeko neurriak,11,4 milioi euro jarrita horretarako; gizartea suspertzeko ekimenak, 11,4 milioi euro eta kultura arloko ekimenak, 1,3 milioirekin. Bilbao Aurrera Planerako 15 milioi euro jarriko du Bilboko Udalak, salbuespenezko eta aldi baterako 50 neurri baino gehiago hartu ahal izateko. Neurri horiekin arreta berezia eskaini nahi zaie uriko PERTSONEI eta ENPRESEI, batez ere denda edo saltoki txikiei, ostalariei eta jatetxeei, turismoari eta kultura eta sormen arloko industriei.

NEURRI FISKALAK

Gaurko Udalbatzarrean jakinarazi dira zeintzuk izango diren zergen eta tasen hobariak eta murrizketak, berehala aplikatzekoak. Hauek, hain zuzen ere:

  • Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Egungo zerga-tasa aldi baterako murriztea, urtea amaitu arte: % 3,5ekoa izango da eraikuntzako espedienteetarako, oro har, eta % 2koa jarduera ekonomikoetarako lokalak gaitzeko obretarako.
  • Obretarako lizentziaren tasa:
    • Tasa hori kalkulatzeko tarifak aldi baterako murriztea, urtea amaitu arte. Aplikatuko den tasa % 19,5ekoa izango da, bai era guztietako obretako tarifa orokorrean, bai garrantzi bereziko obretako eta, bereziki, jarduera ekonomikoak gauzatzeko lokalak gaitzeko obretako lehentasunezko tarifan.
    • Obra, Hirigintza-jarduera eta Bestelako Zerbitzu Teknikoei lotutako Zerbitzuak emateagatiko Tasetan aurreikusitako tarifa orokorra % 12,5 murriztuko da, obra handietarako lizentziak direnean izan ezik.
    • Obra, Hirigintza-jarduera eta Bestelako Zerbitzu Teknikoei lotutako Zerbitzuak emateagatiko Tasetan aurreikusitako lehentasunezko tarifa % 19,5 murriztuko da, obraren jabeak lokalean enpresa nahiz lanbide-jarduerak egiteko gaikuntza, eraberritze edo egokitze lanak egingo dituela egiaztatzen denean.
  • Lokalak zabaltzeagatik eta jartzeagatik eta jarduerengatik eta instalazioengatik emandako zerbitzuen tasa. Tasa horretan aurreikusitako tarifetan ezarriko den aldi baterako murrizketa % 29,5ekoa izango da urtea amaitu arte.
  • Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboaren eta aprobetxamendu bereziaren tasa, mahai, beilari, aulki, karpa, loreontzi, eguzkitako edo antzeko instalazioen erabilerari dagokionez. % 75eko hobaria urteko tasan.
  • Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboaren eta aprobetxamendu bereziaren tasa, erakusleihoak, bitrinak, dekorazio portadak, olanak eta markesinak jartzeari dagokionez. % 75eko hobaria urteko tasan.
  • Autotaxien lizentzien tasa. Tasa hori ordaintzetik salbuetsita 2020ko ekitaldian.
  • Zaborren tasa. % 95eko hobaria, alarma-egoera adierazi izanak kalte egin dien enpresei, enpresa horiek itxita egon diren bitartean.
  • Enpresen zerga-zorrak interesik gabe geroratzea, betiere 2020ko ekitaldian ordaintzen badira.
  • Neurri espezifiko horiez gain, gogoratu behar da Bilbon Ordainketa Nahierara egiteko aukera dagoela hainbat zergatan: OHZ, Ibilgailuen gaineko Zerga, EJZ, Estolderia-tasa, Bide Publikoaren Aldi Baterako Okupazioagatiko Tasa, TAO Txartela eta Autotaxia. Modu horrek ordainketak epe erosoetan eta erabateko malgutasunarekin egiteko aukera ematen du, zergadunak aukeratzen baitu nola ordaindu eta ez dago berandutze-interesik.